Nesken bigarren taldeak nagusitasunarekin agintzen du sailkapenean
Futbol talde nagusiek galdu egin dituzte partidak, baita saskibaloiko bi taldeek ere, nahiz eta mutilek eskura izan dute denboraldiko lehen garaipena.
Ohorezko Erregionaleko taldea indartsu dabil. Asteburu kaskarra izan da Oiartzun Kirol Elkarteko futbol talde nagusientzat. Neskek jipoi gogorra jaso zuten atzo Zubietara egindako bisitan. Bost gol sartu zizkieten Realeko jokalariek.
Mutilen kasuan, berriz, ezin izan zuten Bergararen kontra. Lehenengo zatian kanpotarren harresiaren kontra talka egin zuten. Bigarren zatian jokoak hobera egin zuen arren, kontraeraso batean aurreratu ziren bergararrak. Oiartzuarrek ez zuten jakin partidako azkeneko aukerak aprobetxatzen.
Ongi dabiltzanak emakumeen bigarren taldeko jokalariak dira. Hernani garaitu zuten atzo eguerdian, emaitza politarekin, eta Ohorezko Erregional Mailako lider jarraitzen dute, zazpi jardunalditan sei garaipen eta berdinketa bakarra lortuta.
Mutilen bigarren taldeak zein emakumeen hirugarrenak ere hiru puntu poltsikoratu dituzte asteburu honetan.
Areto futbolean, aurkia eta ifrentzua. Lehen Mailako taldeak Lasarte-Orian irabazi zuen, gol bateko aldeagatik. Miren Tabernak, berriz, Elorsoron galdu zuen.
Ez zuten zorte onik izan saskibaloi taldeek. Mutilek hiru puntugatik galdu zuten, etxean, eta neskek ezin izan zuten denboraldiko bigarren garaipena lortu.
FUTBOLA
Emakumeen Lehen Nazional Maila
- Real Sociedad B — Oiartzun: 5-0.
Gizonen Ohorezko Erregional Maila
- Oiartzun — Bergara: 0-1.
Emakumeen Ohorezko Erregional Maila
- Oiartzun — Hernani: 4-2.
Gizonen Gorengo Maila
- Oiartzun — Axular: 1-0.
Emakumeen Gorengo Maila
- Orereta Kafea — Oiartzun: 0-3.
ARETO FUTBOLA
Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
- Eguzki Arkupe Rehabilitaciones — Oiartzun: 4-5.
Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila
- Miren Taberna — Ausa Zaldibia: 5-7.
SASKIBALOIA
Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila
-
Oiartzungo Saskilagunak — Goierri Modelos Ezguba: 74-77.
Emakumeen Gipuzkoako Bigarren Maila
- Graficas Juaristi — Oiartzungo Saskilagunak: 46-37.
