Oarsoaldetik Hatortxu Rockera joateko autobusa antolatu dute
Abenduaren 18an egingo dute musika jaialdia, Atarrabian (Nafarroa). Hara joateko eta handik bueltatzeko autobusa antolatu du Ernaik.

Aurtengo ekitaldia ohiko formatura bueltatuko da.
Hatortxu Rock musika jaialdiak 25. ekitaldia egingo du abenduaren 18an, Atarrabian (Nafarroan). Oarsoaldeko Ernaik bertara joateko —eta garrantzitsuena, bertatik bueltatzeko— autobusa antolatu du.
Autobusa Errenteria-Oreretatik aterako da, Niessen pareko autobus geltokitik (Nafarroa etorbidean). 14:30ean abiatuko da Nafarroara, eta Atarrabiatik jaialdia bukatzean itzuliko da (06:00etan).
Izena emateko zerrendak hainbat tabernatan jarri dituzte: Sindikaton, Errenteria-Oreretan; Oiartzungo Kastron; eta Lezoko Tiñelun.
Euskal presoek senide eta gertukoek pairatzen duten sakabanaketa politika salatzeko antolatu dute, beste behin. Irabazi ekonomikoak ere sakabanaketaren aurkako lanera bideratuko dituzte.
Elkartasunezko jaialdi horrekin bat egin duten taldeak honakoak dira:
- Skakeitan.
- Tribade.
- Dupla.
- Bide Bakarra.
- Afu.
- Galtzagorriak.
- Rodeo.
- Irkaia.
- Ibil Bedi.
- Talco Maskerade.
- Dj Plan B.
- Green Valley.
- Nogen.
- Tremenda Jauria.
- Segismundo Toxicomano.
- Kaotiko.
- Soziedad Alkoholika.
