KZGuneak bi ikastaro eskainiko ditu abenduan, telematikoki
IKTen erabileran zalantzak dituztenei begirako saioak izango dira. KZGunearen Youtubeko kanalean jarraitu ahalko dira.
Oiartzungo KZGuneak abendurako antolatutako ikastaroen berri eman du. Ez dituzte saioak presentzialki emango, oraingo honetan ere online izango direla aurreratu baitute. Saio guztiak IKTei lotutakoak izango dira; teknologiaren erabileran zalantzak edo arazoak dituztenei begirako saioak izango dira. Astean gai bana landuko dute, euskaraz zein gaztelaniaz, 30 minutukoak. Youtube sare soziala baliatuko dute saioetarako.
Gogoratu dutenez, saio guztiak grabatuta geratuko dira KZguneaTIC kanalean, gerora ikusteko interesa dutenentzako.
Ondorengoak dira abendurako antolatutako saioak:
- Abenduak 4 (larunbata da): BakQ, alta, erabilera eta kudeaketaz ariko dira. Esteka honetan jarraitu ahalko da.
- Abenduak 21: (asteartea da): “Zein programa behar dut artxibo formatu bakoitzerako?” galderari erantzungo diote, lotura honetan.
