
COVID19ak sortu duen egoeran laguntzeko bulegoa irekiko dute. Arreta pertsonalizatua eskainiko diete enpresa txiki eta ertain zein autonomoei, Oarsoaldearen bidez.

Aldundian zuen plaza utzi, eta patchwork eskolak ematen hasi zen lezoarra 2003an. Erretiroa hartu berri du. Errenteria-Oreretako Xenpelar tailerretan osatu du bere pasioa gauzatzeko bidea, lagun askoren ondoan.

Trazadura berria gauzatzeko lanek lau urte pasatxo iraungo dute. Gure Zumardia zulatu eta hesitu beharko dute, eta barrutian hainbat aldaketa nabarmen egitea aurreikusi du alkateak.

Gure Zirkuak Errenteria-Oreretan lur hartu du laugarren denboraldiaren abiagune gisa; ikusleek «terapia» dituzte ikuskizunak. Azken urteko gorabeherengatik hiru karpa ezberdin lortu behar izan dituzte.

‘Eman zesarri zesarrena’ liburua aurkeztu berri du idazleak. Gatazka armatuaren ondorengo kontakizunari ekarpena egin nahi dio, arrotz ez zaizkion gaiak aztertuta: estatua, ETA, literatura...

Asteazken eguerdiro, Joxe Mari Mitxelenak bisita gidatua eskaintzen du Done Eztebe parrokiaren kanpoan eta barruan. Betidanik horrelakoa izan dela dirudiena ez da horrela izan.

Jarraipen oso orokortua eta erantzun zabala jaso duela grebak esan dute sindikatuek lehen balorazioan, eta gogor salatu dute Eusko Jaurlaritzak ezarritako gutxieneko zerbitzuengatik milaka langile publikoei ukatu diela greba eskubidea, "ondorioz, greba bera oso baldintzatuta egon da".

Aurrekontuen gaia mahai gainean dute alderdi politiko guztiek, plenoak aztertu dezan bost egun falta direnean. EAJk gaur egin du gobernu taldearen aurrekontu proposamenaren gaineko balorazioa eta, bere ekarpen sorta aurkeztu Elixabete Murua bozeramailea eta Garbiñe Oiarbide zinegotziaren ahotik.

Talde ekologistak adierazi duenez, sua "abeltzainen interesekin" lotuta dago. Aldundiari, udalari eta fiskaltzari eskatu diote ikerketa abiarazteko.

Proposamenaren jendaurreko erakusketa fasea zabaldu dute, 20 eguneko epean. Lursailean 71 bizileku eraikiko dira: 32 etxe libreak eta beste 39ak BOEak.


Udalak azaldu duenez, urrats garrantzitsua da honakoa, baita konpromiso sendoa ere klima aldaketaren aurkako borrokan eta ingurumenaren babesean.

Hiru jarduera antolatu dituzte: arrain lonjara bisita ostegunean, trekking larunbatean eta Alabortza senadian hondakin bilketa igandean.

Datorren ikasturterako matrikulazio epea ekainaren 14ean zabalduko dute ikasle zaharrentzat, eta 17an berrientzat. Uztailaren 2ra arte inskribatu ahalko da.

Hariak estrategiaren bidez, aukeratutakoa ez den bakardadeari aurre egin nahi diote aldundiak eta Adinberrik.

09:00etan egingo dute diana txistulariek.

Oiartzuarrak Mutrikuren zelaian irabazten hasi dira, baina etxekoek partida berdindu dute bigarren zatian. Luzapenean amildegitik joan zen lortutakoa.

Instituzio guztiei dagokiela neurriak hartzea etxebizitzarena bezain arazo konplexuari erantzuteko dio Maite Gartzia, Elkarrekin Errenteriako bozeramaileak.

'KantagiLtza' solasaldi musikatuen zikloaren lehenengo gonbidatua aritu da Arizmendienean. Sarrerarik gabe utzi ditu bi saioak.

Parte hartze ordenantza da txertatutako horietako proiektuetako bat, eta, horren inguruan hitz egiteko bildu berri direla Elixabete Murua eta Garbiñe Oiarbide EAJko ordezkariak Gizarte parte hartze saileko zinegotziarekin jakinarazi du alderdi jeltzaleak.