
Esku huska urolatarren kontra hasiko dira, eta palan, berriz, goierritarren aurka. Bestalde, Oiarpekoek finalerdi ugari dituzte asteburuan.

Joxean Sanchezek jakinarazi du Espainiako Gobernuak portuari eman diola lur eremu hori, eta portuak ez lukeela arazorik Lezoko Udalari emateko.

Ikamak antolatuta, mobilizazio eguna zuten gaur. Oiartzungo plazan elkarretaratzea egin dute, "korbatadunek bulegoetan" hartutako erabakiak salatzeko.

Alderdi sozialistak, joan den astean jakinarazi zuen ez zuela babestuko gobernu taldeak aurkeztutako aurrekontu proposamena. "Anbizio falta" eta PSE-EErentzat "estrategikoak" diren arloetan "murrizketak" egin izana izan da babes hori ez emateko arrazoia Isaac Palencia bozeramaileak azaldu zuenez.

BDS Koop eraldaketa fabrikako zenbait kooperatibek hilaren 24rako antolatutako jardunaldian parte hartuko du Eneritz Arbelaitz alkateordeak.

Udalak udararako dituen aurreikuspenak helaraziko dizkie herriko jai batzordeei, hilaren 27an. Lehendabizi auzoetakoekin elkartuko da; gero, xanistebanetakoarekin.

Kulturak ez du etenik. Pandemia testuinguruak agintzen dituen segurtasun eta osasun neurri guztiak zorrotz beteta, kultur ekitaldiak programatzen jarraitzen du udalak.

Azken zazpi egunetan COVID-19agatik 48 kutsatu atzeman dituzte herrian. Herriko tasa 829an daude. Ilara luzeak daude PCR probak egiteko.

XXXIII. prosa eta poesiako lanak bildu ditu udalak liburu batean, eta herriko hezkuntza zentroetan banatuko dute. Ane Narbartek ilustratu du.

Kutxa Birak Errenteria-Orereta ere bisitatuko du. Ostegunean izango da, 18:00etan, Iparra-Hegoa elkarteak antolatuta eta Lau Haizetara topaguneak bideratuta.

Asteburu honetan lau herrien artean 30 positibo gehiago jaso dituzte, aurreko asteburuan 28 izan ziren bitartean. Lezon, ostiraletik igandera, zero kutsatu.

Emanaldia Trintxerpeko Gudarien plazan eskainiko du La Enana Naranja taldeak, 18:00etan hasita. Musika genero ezberdinak uztartuko dituzte.

Pasaiako kirol talde gehienek bukatu dute ezohiko denboraldia. Azken asteburuan 5 porrot eta 2 garaipen lortu dituzte lehiatu direnek.

Intxixu Trail-Giriziako antolatzaileek esan dute mendiko lasterketa, egitekotan, eurek nahi ez luketen bezalakoa izango zela.

Gaur hasi da, Karaezen, bretoieraren aldeko lasterketa. Udalak, Oiartzun Karaez Senidetza Elkarteak, Haurtzarok eta AEK-k kilometro bana erosi dute.

Lekuona Fabrikak bat egingo du ohiko Musikasteren agertokiekin eta azken bi kontzertuak bertan eskainiko dituzte.

Oiartzungo mutilen futbol talde nagusiak Mutrikun jokatuko du Gipuzkoako finalerako pasea. Neskek atsedena izango dute asteburuan.

Hainbat talde osatu gabe daude eta plaza hutsak daude oraindik, eta astelehenetik hilaren 30era bitartean izango da izena emateko epe berria.

Orain arteko udaltzainen ibilgailuak matxura larria izan zuen, horregatik udalak erabaki du ibilgailu berria erostea. Hibridoa eta entxufagarria da.

Erabakitzeko eskubidearen aldeko taldeak batzar irekia antolatu du bihar goizerako. Uztailaren 10eko "irismen nazionaleko" ekitaldia prestatuko dute.