
Miarritzeko hilketa salatu dute eguerdian, Oiartzungo Feministen Asanbladak deituta. Indarkeria matxista "lehen mailako arazoa" dela nabarmendu dute.

Hilaren 24ean oreretarrek etxean 'txotx' egin dezaten egitaraua prestatu dute. Lau omenaldi berezi egin dituzte, bakoitzaren omenez sagarrondo bat landatuz.

Oreretako Mugimendu Feministak Miarritzeko hilketa matxista salatu du gaur 13:00etan Gamon Zumardian. Bostogei bat lagun elkartu dira.

"Kazetaritzak hitzekin egiten du lan, eta hitz horiekin ere markatu eta hezten gaituzte", esan du mugimendu feministak.

Oiartzungo Feministen Asanbladak elkarretaratzea egingo du bihar eguerdian, plazan. Gizon batek 75 urteko emaztea hil du.

Udaleko alderdi politiko guztiek adierazpen instituzionala adostu dute aho batez hilketa matxista salatzeko; mugimendu feministak deitu duen elkarretaratzearekin bat egin du udalak.

Herri Musikaren Txokoak eta Abaraxkak antolatzen duten kontzertu didaktikoen dinamikan hurrena Arkaitz Miner biolinistak emango du, bihar.

Etxeratek sustatutako 'Euskalduna' adierazpenarekin bat egin dute EH Bilduren eta EAJren udal taldeek. "Iraganeko logikak" atzean uzteko eskatu dute.

Gaur, HAPOaren barruko parte hartze prozesua zabaldu duela jakinarazi du udalak. Plan orokorra oso tresna garrantzitsua dela azaldu du Aizpea Otaegi alkateak, izan ere, datozen hamabost urteetarako Errenteriaren hiri antolamendua definituko duen tresna da.

Inskripzioak gaurtik hasita maiatzaren 5era arte egin ahal izango dituzte udalerriko gazteek. Udalekuak uztailaren 1etik 30era izango dira.

Mater Museo Ekoaktiboa eta Albaola bisitatzeaz gain, zeharkaldi laburra egingo dute ikasleek hainbat eragilerekin batera.

Oinezkoen segurtasuna bermatzeko lanak hasi ditu Oiartzungo Udalak. Eremu horretako trafiko berrantolatuko dute. Iraupena hiru astekoa izango da.

Udal txistulari Taldeak eta Xenpelar Bertso Eskolako bertsolariek emanaldi bateratua eskainiko dute.

Herri Arte Eskolako musika eta dantza ikasle eta irakasleek eta Vigoko Eskola Municipal de Musica Folk e Tradicional eskolako ikasle eta irakasleek online topaketak egin dituzte hango eta hemengo musika eta dantzak partekatzeko.

Sortuk deitu ditu lezoarrak elkarretaratzean parte hartzera. Ordu erdiko bilkura proposatu dute, 19:30etik 20:00etara.

Hilaren 29an antzerkia eskainiko dute, eta ekainaren 20ean kontzertua. Sarrerak ostiral honetan jarriko dituzte salgai, 18:00etatik aurrera Gure Zumardian.

Gaiari lotutako mozioa erregistratu du, hurrengo udalbatzarrean azter dadin. Lezoko biztanleen %7,24 Espainiako Estatutik kanpo jaiotakoa da.

Larunbatean kalera atera eta Hamaika Gara dinamikaren gaineko informazioa zabaldu, sinadurak bildu eta materiala izango du salgai Gure Eskuk 12:00etatik 14:00etara Zumardian.

Kulturabirusa prestatzeko saio irekia egingo dute gaur arratsaldean udaletxeko pleno aretoan, herriko eragileekin.

Agustina Otaolan espazioa eskaintzeko hitzarmena sinatu dute udalak eta Gipuzkoako Judo Federazioak. Kirola sustatzeko modua izateaz gain, emakumeei ikusgarritasuna emateko aukera ere badela esan du Maite Gartzia Kirol Zinegotziak, "emakume asko biltzen baitira judoaren bueltara".