[Galeria] Albaolako jangela berriak badu zurezko egitura

18-20 urte bitarteko zurgintza ikasleek sortu dute estruktura. 'GaztEgur' iniziatibaren espazio berriak 31 metroko luzera eta 7'5 metroko altuera du.

Trukak badu bere oasia

Oiartzualdean eta Bidasoan jokatzen da truk karta jokoan. Oiartzunen oso errotuta dago gazte nahiz helduen artean, baina Lezon eta Irunen eteten ari da transmisioa.

Elkartasun hegoak jantzita

Eider Garcia Elosegik Bartzelonara bidaiatuko du maiatzaren 4an. Bere bizi kalitatea eta mugikortasuna hobetuko dituen ebakuntza du zain bertan. Herritarren babesa jaso du 11 urteko errenteriarrak.

Sormenez beteko du Agirre Lehendakariaren plazako eraikina Idoia Beratarbidek

Errenteriaren 700. urteurrenaren harira sortutako proiektua da, urteurren horrek hiri paisaian ere, arrastoa utzi dezan.

2020ko juul

2020ko JUUL hauteskunde literarioen saria jaso dute hiru oiartzuarrek

Ikastolen Elkarteak literatur hauteskundeak antolatu zituen iaz ere. Pello Añorga, Jokin Mitxelena eta Iosu Mitxelena, sarituak.

50 hilabeteko epea izango dute Galtzaraborda-Antxo-Altza topo saihesbidearen lanek

Eusko Trenbide Sareak gau atera ditu lizitaziora lanak, 73,6 milioi euroko balioarekin. Lanak 2026aren hasierara arte luzatuko lirateke, emandako epeen arabera.

[Bideoa] Merkatari eta ostalarien alde 'boga' egingo dute pasaitarrek

Pasaiako Udalak, Laurak Batekin elkarlanean, 'Boga Pasaia' kanpaina abiarazi du udalerriko txikizkako merkataritza eta ostalaritza aintzatesteko. Bideo bat sortu dute.

kultur eragileak bilera mendiburu

Kultur eragileekin bilduko da udala, Mendiburu 14ren kudeaketa zehazteko

Datorren asteazkenean bilera egingo dute herriko eragileekin zein parte hartzeko interesa duten herritarrekin, ikastolako jangelan.

[Bideoa eta galeria] Amenabarren 'Etoile du Roy' fragata, Pasaiako uretan

1804ko 'Nuestra Señora de las Mercedes' fragataren hondoratzea birsortuko duen ontziak portuan lotu ditu amarrak. Asteburuan ekingo diete grabaketei.

Hondakin edukiontzi egokituak eskatu ditu Lezoko PSE-EEk

Mozioa erregistratu dute Lezoko sozialistek hurrengo udalbatzarrean azter dadin. Edukiontzi egokituekin irisgarritasun arazoekin bukatu nahi dute.

done eztebe parrokia

Oiartzungo parrokiaren sekretuak ezagutzeko aukera, bihar

Asteazken eguerdiero bezala, Joxe Mari Mitxelenak bisita gidatua eskainiko du bihar. Tokia eskatu behar da aldez aurretik.

San Pedroko jolasgunea datorren larunbatean inauguratuko dute

2020an abiarazitako prozesuaren itxiera ekitaldia hilaren 22an egingo dute, 17:00etan. Parkour tailerra eta ping pong txapelketa antolatu dituzte.

Herri batzar irekia egingo du Orain Herriak pasaitarrekin, ekainaren 6an

Ekainaren lehen igandean elkartuko dira, 17:00etan, Juanba Berasaregin. Barruti bakoitzaren gabezia eta beharrak mahai gainean jarriko dituzte.

Iratzerri taldea sortu dute, Lezo berdea helburu

Taldea larunbatean aurkeztuko dute Gezala Auditoriumean egingo duten ekitaldian. Goienerreko kideen hitzaldia ere programatu dute.

Palestinan sarraskia gelditzeko eskatuko dute

Elkarretaratzea 19:00etan izango da Zumardian, eta herritar guztiak deitu dituzte parte hartzera Palestinaren alde.

IRITZI EMAILEAK. IRAITZ MATEO GOGORZA. OIARTZUN.

Berrikuspenak

Lezoko kirol taldeen asteburuko emaitzak (2021-05-17)

Allerruren bi talde nagusiek, Munttarperenak eta Jaixki AFTrenak galdu egin dituzte asteburuko partidak. Ez da asteburu ona izan.

'Playmobil' filma eskainiko dute larunbatean Juanba Berasategin

Pasaiako Zinema Txikiak emanaldi berria eskainiko du asteburu honetan 17:30ean, Donibaneko Juanba Berasategi aretoan.

oiarpe ke

Oiarperen asteburuko partiden emaitzak (2021-05-17)

Herriartekoan lortutako hiru garaipenez gain, beste bost partida jokatu dituzte Oiarpeko pilotariek. Balantzea ez da hain ona izan.

Unicef-en Eskola Lagun da Egiluze ikastetxea

Joan den astean egin zuten hori irudikatzeko ekitaldia ikastetxean bertan, ikasleak protagonista bihurtuta.

Gehiago