industriagunea

Arlo sozioekonomikoan euskara normalizatzeko jarduerak diru laguntzak emango dituzte

Herriko enpresa, elkarte, merkatari eta ostalariek euskara sustatzeko jarduerak %50era arte sustatuko ditu Oiartzungo Udalak.

'Gernika' margolanaren txokolatezko erreplika egiten ari dira Lezon

Hilaren 26ean 84 urte beteko dira Gernikako bonbardaketa izan zenetik. Euskal Gozogileak federazioak bertako gozogintza aintzatetsiko du urteurrena gogora ekarriz.

'Caminho Longe' dokumentala eskainiko du bihar OzZinemak

Alfonso Etxegarai ETAko militante ohiak etxera itzultzeko bideari ekingo dio Afrikako Sao Tome eta Principeko Errepublika Demokratikoan erbesteratuta hamarkadak eman ostean Frantzia eta Espainiako estatuek deportatuta 1986an. hori bildu dute dokumentalean.

Isaac Palencia PSE-EEko biozeramailea gaurko agerraldian.

Aurrekontu proiektuari 'anbizio falta' egotzi dio PSE-EE-k

Anbizio falta eta PSE-EE-rentzat estrategikoak diren arloetan murrizketak aurreikusi dituela argudiatuta, aurrekontu proposamenaren balorazio negatiboa egin du alderdi sozialistak.

COVID-19ari aurre egiteko inbertsioak diruz lagunduko ditu udalak

Merkatari eta ostalariek hilaren 19tik maiatzaren 15era arte aurkez ditzakete egin beharreko inbertsioetan laguntzeko eskabideak.

Alejandro Amenabarren 'La fortuna' telesailaren grabaketa Pasaian da

Pasaiako badia 1804ko ontzi-gudu baten agertoki bilakatuko da asteburuan. Dagoeneko heldu da Donibanera fragata protagonista.

alcampo janari bilketa

Gurutze Gorria beharra duten haurrentzako elikagaiak biltzen ari da

Oiartzungo Alcampo kanpoaldean larunbatera arte egongo dira janari bilketan. Dirua ere eman daiteke. Aurtengoa bederatzigarren aldia izango da.

Xabier Arrarasek San Juan Koxtapeko presidente kargua utzi du

Arraun elkarteak jakinarazi du joan den astean eman zuela dimisioa lehendakariak "arrazoi pertsonalengatik". Formakuntza lanetan jarraituko du klubean.

Batzokiko Gipuzkoako txapeldun gomazko paletan

Pala Motzeko modalitatean, datorren asteburuan finalerdietako eta jaitsierako partidak jokatuko dituzte EPLEko palistek.

Baheketa zenbakitan: bost egun, 7.000 PCR, eta 50 positibo

Beste datu bat ere eman du udalak. Baheketan parte hartu duten ostalaritza establezimenduetako langileen artean ez da positiborik hauteman; bai ordea, dispositibotik kanpo zeuden beste bi tabernatan

Aurreko asteburuan baino hamar kutsatu gutxiago Oarsoaldean

Asteburu honetan COVID-19agatik 28 kutsatu gehiago atzeman dituzte Oarsoaldeko lau herrietan, gehienak Errenteria-Oreretan.

Pasaiako kirol taldeen asteburuko partiden emaitzak (2021/05/17)

Pasaia KE-k 0-5 galdu du igoera faseko azken partidan; datorren astean hasiko dute hirugarren fasea, aukera berri batekin.

Errenteriako Udaletxea.

Ondasun higiezinen zerga ordaintzeko epea zabalik da

Helbideratutako ordainagirien kasuan, hiru dasta ezberdinetan hiru karga egingo ditu udalak herritar horiek egokiena zaien unea hauta dezaten. Helbideratu gabekoek abenduaren 31 arte izango dute ordaintzeko epea.

Pasaiako bozeramaileek LGTBIQ+ kolektiboari konpromisoa agindu diote

Homofobia, Lesbofobia, Transfobia eta Bifobiaren kontrako Nazioarteko Egunarekin bat eginez, bozeramaileen batzordeak adierazpen bateratu bat osatu du.

aintzane usandizaga

Aintzane Usandizagaren eleberria, Irakurketa Taldearen azken aurrekoa

Oiartzungo Irakurketa Taldea asteartean bilduko da, bibliotekan. Azkeneko saiorako Oier Guillan gonbidatuko dute, 'VHS'-ri buruz hitz egiteko.

Euskadiko Txapelketarako prest daude Pasaia Kayakeko haurrak

Euskadiko Txapelketa da haurren kategoriak denboraldi honetan Euskadin jokatzeko izango duen proba bakarra. "Ilusioz eta itxaropentsu" daude.

Lezoko kirol taldeen asteburuko partidak (2021-05-14)

Jarduerarik gehiena Bekoerrota kiroldegiak jasoko du, Jaixkik eta Munttarpek bertan dituztelako partidak. Allerruren bi talde nagusiak, etxetik at.

Oarsoaldeko herri guztiak, COVID-19aren eremu gorritik at

Eremu gorritik azkena ateratzen Errenteria-Orereta izan da. Astelehenetik ostegunera 67 positibo atzeman zituzten eskualdean; joan den asteko epe berberean, 88.

Orereta Ikastolako ikasleek zeinu hizkuntzara ekarri dute 'Zurekin batera' kanta

Zeinu hizkuntza komunikazio bide duen ikaskidea dute gelan, eta harekin komunikazioa hobetzeko urte osoan zehar zeinu hizkuntza lantzen ari dira ikasleak.

Gehiago