Baheketaren azken egunean ilararik ez

Guztira, 6.000 lagunetik gora izango dira deialdiaren barruan PCR proba egin dutenak. Baheketa masibo horren datu orokorrik edo baloraziorik ez dute jakinarazi, momentuz behintzat, osasun agintariek.

Duintasuna kalera aterako da astelehenean

Pentsio duinak, gutxienez 1.080 euro bermatzea eskatuko dute asteleheneko protestan, baina agerian jarriko dute KPIa eta pentsioen arteko deskonexioa, baita erretiroa hartu ahal izateko adina atzeratu izana ere.

ALAITZ SAIZAR SUAREZ. MALAWIN DAGOEN EKINTZAILE PASAITARRA

[Elkarrizketa] “Malawin ez da transexualik, horiek ‘atzerriko gauzak’ dira”

Albinoak laguntzera joan, eta Emory eta Akei gurutzatu zaizkio bidean antxotarrari. Lehenak dena galdu du lesbiana delako; bigarrena transexuala da, hitz hori existitzen ez den estatu batean.

Goi mailako ganbera musikan, Pasaia erreferentzia

Ganbera Musikaren IX. Astea egingo dute hilaren 19tik 22ra. Lau kontzertu jasoko ditu Trintxerpeko alkateordetzak, Musikeneko ikasleenak.

'Lehen aldiak' ardatz hartuta heldu da Mugaritzen denboraldi berria

Andoni Luis Adurizek gidatzen duen espazio gastronomikoak maiatzaren 1ean abiatuko du 24. denboraldia, eta urriaren 31 arte izango ditu zabalik ateak.

San Markorako Igoera lasterketa, hilaren 25ean

COVID protokolo berezia prestatu dute lasterketa  eraldatuta bada ere egin ahal izateko, eta udalaren oniritzia jaso dutela aurrera egiteko jakinarazi dute antolatzaileek.

Bateletan, ligako azkenak eta Gipuzkoako Txapelketa asteburuan Donibanen

Larunbatean ligako jardunaldia nahiz txapelketarako sailkatze estropadak egingo dituzte. Igandean erabakiko dira herrialdeko liga nahiz txapelketa.

Ebakuntza egiteko behar duen dirua lortu du Eider Garciak

Oreka eta mugikortasuna zailtzen dizkion biparesia espastikoa du errenteriarrak. Ebakuntza egiteko laguntza eskatu zuten haren gurasoek eta 24 orduan jaso dute behar duten dirua.

Itzulia gaur ere (ostirala) Oarso Bidasoan: ordutegia eta ibilbidea

Euskal Herriko Itzuliaren bosgarren etapa eguerdiko 13:15ean aterako da Hondarribitik. Gi-636 errepidea hartu, eta Oarsoaldearantz joango da.

Auzo zaintza eta elkartasuna, bortizkeriari aurre egiteko

Pertsona bat jipoitu zuten pasa den larunbatean Gaztañon. Eraso bortitzaren atzean, azken bi urtean arazoak sortzen ari den kuadrilla ezagun bat dago auzo elkarteak salatu duenez.

gloria askaso

Gloria Askaso artistaren lanak, txokolategian

Akuarelaz egindako koadroak eta eskuz egindako poltsak ikus daitezke Mendiburu kaleko establezimenduan, hilaren 31ra arte.

Errigoraren produktuen saskiak badu sariduna

Parte hartzaile guztien artean egindako zozketan Dorleta Erauskin sanpedrotarrari egokitu zaio Errigorako produktuen kaxa.

Zabalik da udako euskara ikastaroetan izena emateko epea

Pasaiako Udal Euskaltegiak uda honetarako ikastaroa abiarazi du: ekainaren 28an hasi eta uztailaren 23ra arte izango dira klaseak.

Elkartasun keinua Aroztegiaren proiektuaren kontra ari direnei

 Larunbatean Elizondon 17:30ean egingo duten manifestaziora joateko deia zabaldu du Altzate Bizirik Plataformak.

Lekuona Fabrika ezagutzeko herritarrei begirako bisita gidatuak

Herritarrek Lekuona Fabrika berria lehen eskutik ezagutzeko aukera izango dute udalak antolatu dituen bisita gidatuen eskutik.

Donostia plazako jolas parkea berritu dute

Elizalde auzoko jolas parkeko lurra aldatu dute, eta haurrentzako jolas berri bat jarri dute bertan.

Asteburuan hasiko dira pilotariak Gipuzkoako Herriarteko Txapelketan

Eskisabel, Yorel, Abel eta Rubenek osatutako taldea sasoian dago, lortutako emaitzek agerian utzi duten moduan, eta gorenera heltzea du taldeak helburu lehiaketan.

Euskara eta feminismoa uztartzeko tailerra egingo dute hilaren 24an

'Euskara eta feminismoa: iragana eta etorkizuna aletzen' izenpean, emakumeen eta hizkuntzaren arteko elkargune bilakatuko dute Antxoko Kultur Etxea.

[Galeria] Garbitasuna galdegiteko kartelak ipini dituzte La Anunciatako ikasleek

Udalak abiarazitako 'Eskubidean' planaren barne, ingurugiroaren zaintzaz kontzientzia pizteko oroigarriak jarri dituzte Antxon LH4ko gazteek.

Gehiago