Eremu gorrian da Errenteria-Orereta

Zehazki, 408,20an dago tasa, eta 400dik gorakoak sartzen dira eremu gorri horretan.

Nexgraff, txapeldun

Nexgraff grafitigile sanpedrotarra Grafitien Liga Nazionaleko irabazle izan da. Larunbatean izan zuen finala, Galiziako partaide baten kontra.

Musikarekin jantziko dute asteburua

Larunbateko kontzerturako ezinbestekoa da gonbidapenak eskuratzea. Gaur bertan hasi dira banatzen, Niessen Kulturguneko harrera bulegoan.

Lobato Etxea eraitsi nahi dutela salatu dute

Altzateko eraikuntza egitasmoari lotuta, Lobato Etxea eraisteko arriskua dagoela salatu dute. 22 urte dira etxea okupatu zutenetik.

Itzulia gaur Oarso Bidasoan: ordutegia eta ibilbidea

Itzuliaren laugarren etapak Hondarribia izango du helmuga gaur. Aurretik, Oarso Bidasoko herri guztiak zeharkatuko dituzte txirrindulariek.

Udako oporrak programak, aisialdi hezitzailea eskainiko du aurten ere

4-16 urte arteko haur eta gazteei begirako aisialdi hezitzaile eskaintza zabala antolatu du udalak Udako Oporrak izeneko programaren barruan.

Itzuliaren harira aldaketak zirkulazioan, bihar eta etzi

Garraio publikoari dagokionean, Lurraldebuseko lineetan aldaketak izan daitezke trafikoa eteteko aurreikusitako ordutegian.

1.100 proba aztertuta, bederatzi positibo

Lehen balorazio honetan, baliabide material zein giza baliabide gehiago bideratzeko eskatu dio udalak Osakidetzari: "Egungo dispositiboa ez da udalerriaren dimentsiora—40.000 biztanle ditu Errenteria-Oreretak— eta neurriak eragindako biztanleriaren tamainara egokitzen.

Ostari: "Kriminalizatuta eta zaurgarri sentitzen gara berriro"

Errenteria-Oreretako ostalaritza establezimenduen elkarteak "ustekabea" azaldu du azken hiru asteetan izandako jardueraren gaineko urgentziazko deialdia izateagatik, eta berriro ostalaritza establezimenduekin lotuta izan delako esklusiboki.

Odola emango dute antxotarrek datorren asteazkenean

Saioa barrutiko kultur etxean egingo dute, 16:30ean hasi eta 20:10ak arte. Aurretik hitzordua emango diete boluntarioei, jende pilaketak saihesteko.

abittu

Paseo osasuntsua emateko aukera, bihar

Abittu programaren saioa egingo dute bihar goizean. Pertsona zaharren mugikortasuna hobetzea du helburu, paseoak emanez.

Brontzezko domina Pasaia Kayakentzat, Espainiako Piraguismo Txapelketan

Azken asteburuan jokatu da txapelketa, Pontevedran, maratoi modalitatean. Klub pasaitarrak iritzi dio emaitza "bikainak" lortu dituztela palistek.

Gaurtik, Parketarrak Lezon

Gaurko saioaz gain, hilaren 19an eta ekainaren 2 eta 9an errepikatuko dituzte saioak Goiko Plazan. Familiek aisiaz euskaraz gozatzeko egitasmoa da.

arditurri

Abaraxka Ibiltariak Arditurriko geologia ezagutuko du

Larunbat goizean txangoa egingo dute Ergoien eta meategien artean, eta Luberriren eskutik bertako sekretuak ezagutuko dituzte haur eta helduek.

Diputazio plaza inguruko zuhaitz txorkoak konpontzen ari da udala

Zuhaitzen sustraiek zoladurari eta euri urak jasotzen dituen sareari eragin dieten kalteen ondorioz, Nafarroa hiribidearen ingurua moldatzeko beharra ikusi du udalak; zehazki, Diputazio plaza ingurua. Zuhaitzei arnasa hartzea erraztea dute helburu, baina ez hori bakarrik, oinezkoentzat zeuden arriskuak ezabatzea ere.

covid19

400eko tasatik behera dago Oiartzun

Eremu laranjan sartu da, azken egunetan jaitsiera nabarmena egon ondoren. Epaileen ostiraleko erabakien ondoren, ez du eraginik.

Garapen profesionalerako bi beka emango dituzte, 'talentua ereiteko'

STEM eremuan zerikusia duen arloren batean formakuntza duten 18 urtetik gorako pertsonei zuzenduta daude 7.000 eta 5.500 euroko bekak.

2021eko udako kirol eskaintza martxan da

Dagoeneko eman daiteke izena astean zeharreko jardueretan, 9 eta 18 urte bitarteko gazteentzako eskaintza aurkeztu dute aurtengo udarako.

olaberria oiartzun pala

Olaberria aurkari gogorregia izan da palista oiartzuarrentzat

Olaberriko frontoian jokatutako bi partidatan alde handiegia islatu zen markagailuan, eta ezin izan diote buelta eman kanporaketari.

Gehiago