700. urteurrenari bihotza jarri dio Kukai Dantzak

Urteurrenaren ospakizunari ginga jartzeko asmoz, E700 Herri Instalazioa sortu du Kukai Dantzak. Atzean, elkarlana, eragile ugariren inplikazioa, herritarrena, artista eta herri paisaien konplizitatea zerbait ederra eta handia sortzeko. Proiektuaren zertzeladak eman dituzte gaur, Jon Maya Kukai Dantzaren zuzendari eta dantzariak eta Aizpea Otaegi alkateak Niessen Kulturguneko auditorioan egindako agerraldian.

Zinegoak

Zinegoak jaialdiko film laburrak herritarren eskura jarriko dituzte

Udaletxeko pleno aretoan proiektatuko dituzte ostiralean, eta online ikusteko aukera eskainiko du udalak, bestalde, larunbatean.

Zergak ere arinago dira euskaraz

Errenta aitorpena euskaraz egitera animatu dituzte Oarsoaldeko herritarrak.

Emakumeen Etxearen memoria osatzen hasi dira bi urte bete dituenean

Bi urte bete ditu Emakumeen Etxeak. Urteetako ametsa, 2019ko martxoaren 23an bihurtu zuten errealitate, eta emakumeen topagune bilakatu zen, konplizitate eta babesgune, hausnarketa espazio. Ibilbide laburra baino oparoa izaten ari den zalantzarik ez da, eta horren erakusle, gaur aurkeztu duten Emakumeen Etxearen lehenengo memoria.

badian bizi epaiketa

Portuko "jarduera desegokiak" bazter daitezela eskatu du Lezoko Badian Bizik

Mozioa aurkeztu du osteguneko udalbatzarrean azter dadin. "Urte asko dira, gehiegi, herritarrak portuak eragiten dituen kalteak pairatzen ari direla".

San Pedroko pintadak "ankerkeria pertsonal eta publikoa" direla uste dute

PSE-EE, EAJ eta Podemosek barrutian agertutako pankartak "erabat gaitzesgarriak" direla salatu dute. Otermin alkateordeari elkartasun keinua egin diote.

Ezberdin egin gaituen pandemiaren arrastoan

Urtebete da COVID-19a gurera heldu zela. Zein eragina izan duen, nola aldatu dituen ohiturak, eta txar guztiaren artean zer edozer positiborik izan ote duen jakin nahi izan du HITZA-k. Horretarako, Oarso eta Bidasoko herrietako herritar banarekin hitz egin du, eta erreportaje berezia osatu arlo ezberdinetan diharduten herritarrekin.

Oarso Bidasoa
ARITZ SALAMANCA. DANTZARIA.

"Materiala denentzat dago zabalik, aske erabil daiteke"

Euskal dantza tradizionalak ezagutarazteko webgune forma duen unitate didaktikoa jasota dago ‘www.hasidantzatzen.eus’ euskarri digitalean. Salamancak horren gidaritzan parte hartu du.

Igandeko sutea iker dadila eskatu du Eguzkik

Igandekoarekin, azken 20 urteetan zortzi sute handi izan direla nabarmendu du Eguzkik. Erakundeei Natura 2000 Plana aplika dezatela eskatu diete.

Gipuzkoako Eskuz Binakako txapela, etxean

Ohorezko Mailan aritzeko txartela eskuratuta bazuten ere, Lehen Mailako Eskuz Binakako txapela jokoan zuten Iker Urmeneta eta Mikel Aranguren EPLEko pilotariek asteburuan. Kategoria igoerari, orain, Gipuzkoako Eskuz Binakako txapela gehitu diote bi pilotariek.

Oinarrizko errentaren aldeko herri ekinaldi legegilearen nondik norakoak, Xenpelar Etxean

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan baldintzarik gabeko oinarrizko errenta baten aldeko HEL herri ekinaldi legegilea aurkeztu dute. Errenteria-Oreretan horren gainekoak azalduko dituzte.

ongi

Irudiak eta memeak ongi egiteko astea da

Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunearen dinamika hamargarren astean sartu da. 'Ongi' hitza izango da irudigintzan aritzeko gaia.

Mugikorren kamerekin trebatzeko tailerra eta erakusketa antolatu ditu Bekoz Bekok

Antxoko emakume elkarteak lau saio antolatu ditu mugikorren kamerak erabiltzen ikasteko. Parte hartzaileek erakusketa eskainiko dute azaroaren 25aren harira.

Mikel Antzak 'Arroz urez' aurkeztuko du Lezon

Aurkezpena ikastolan izango da, 18:00etatik aurrera. Lanaren nondik norakoak azaltzeaz gain, solasaldirako tartea izango da.

Larunbatean, Saldisetik Jaizkibelera, presoen alde

Sareren Izan Bidea dinamikaren barruko mendi martxa egingo dute larunbatean. 09:00etan dira ateratzekoak Karlos Saldise plazatik.

Madalen sarietarako goi mailako epaimahaia

Eider Rodriguez idazle errenteriarrak, eta Lander Garro idazle, argazkilari eta dokumentalgile errenteriarrak dira epaimahaikideetako bi.

Lapurreta abisu faltsua, Euskadi Etorbideko Kutxabank bulegoan

Trintxerpeko sukurtsalean alarmak salto egin izanagatik bertaratu zen Udaltzaingoa eta Ertzaintza. Trafikoa etenda egon zen atzo arratsaldean tarte batez.

xabier vesga

Txistu doinuak Alabergara helduko dira

Diana 09:00etan hasiko da igandero bezala. Xabier Vesgaren gidaritzapean.

Jaizkibel igoko dute larunbatean, presoak etxera itzul daitezen aldarrikatzeko

Pasaitarrak Donibaneko plazatik aterako dira 8:30ean, Sareren 'Izan bidea' dinamikarekin bat egiteko. Milaka pertsona Euskal Herriko 650 mendi ezagunenetara joango dira.

Gehiago