Antxoko Auzo Elkarteak iritzi dio udalaren lanak berandu iristen ari direla

Bozeramaileek uste dute azken aldian barrutian egiten ari diren eraberritze lanak udalaren "axolagabekeriak eta utzikeriak" eragin dituela.

Gerra zikinaren biktima bati kalte ordainak ez emateko erabakia ontzat eman du Estrasburgok

1980ko martxoaren 28an larri zauritu zituzten Jesus Mari Ijurko eta Mari Carmen Illarramendi senar-emazteak.

Formen eraikuntzetan barrena bidaia

Diego Matxinbarrena artistaren Arte sociable erakusketa hartuko du Xenpelar Etxeak.

Perez eta Inziarte euskal presoen hurbiltzearekin, pozik azaldu da Sare

Halako berriek poztasuna sortzen dutela, baina batez ere, lanean jarraitzera animatzen dituztela aitortu du euskal preso eta iheslarien aldeko dinamikak.

'Itsasoko biztanleak' izenpean argazki lehiaketa jarri dute abian

Blas de Lezo Pasaiako Itsas Arrantza BHIk itsasoan bizikide diren izaki nahiz objektuak ardatz izango dituen sorkuntza lehia abiarazi du. Bi sari daude.

Ohorezko Maila hurbilago dute Urmeneta eta Arangurenek

EPLEko hiru bikote manistek dute maila igotzeko aukera asteburuko partiden ostean.

Badiako uretako zaborra: plastikoa, zigarrokinak eta baita musukoak ere

Mater Museoaren 'Seabin' itsas-zaborrontziak 1,65 kilogramo zabor inguru jasotzen ditu egunean. Hondakinen 'top ten'-a egin dute.

oroimena eta egia

'Oroimena eta egia. Bizikidetzaren bidea' hitzaldi zikloa antolatu du udalak

Udalak etorkizuneko bizikidetzaren oinarriak ezarri nahi dute, gertatutakoa ez errepikatzeko. Hitzaldi ziklo batekin hasiko dira.

[Galeria] Gazteentzako alokairuzko 51 etxebizitza, bizilagun bila

36 urtetik beherako gazteei begirakoak dira; 46 logela bakarrekoak, hiru egokituak, eta beste hiru bi logelakoak.

Dohaintzekin osatutako bidaia

Urteetan Iraultza dantza taldeari norbanako zein familiek emandako jantzi eta objektuekin erakusketa antolatu du dantza taldeak.

plenoa oiartzun apirila 2021

Etzi egingo dute plenoa, eukaliptoaren gaineko mozio batekin

Oiartzungo Udalbatza asteazken arratsaldean elkartuko da. Hemezortzi puntu aztertuko dituzte; tartean, laikotasunari buruzko beste mozio bat.

Asteburuan COVID-19agatik 101 positibo gehiago Oarsoaldean

Osteguneko datuekin alderatuta, 100.000 biztanleko tasek behera egin dute Errenteria-Oreretan, Lezon eta Pasaian. Oiartzungo tasa hazi egin da.

oiartzun touring 2021

Eskualdeko derbian, garaipena etxean geratu da

Oiartzun KEko mutilek eta Touringekoek partida jokatu zuten larunbatean, Karla Lekuonan. Neskek garaipena ekarri zuten Nafarroatik.

Lezoko kirol taldeen asteburuko emaitzetan, ia denetik

Talde nagusien artean, Jaixki AFT bakarrik garaile. Munttarpek gol bakarragatik galdu du eskualdeko derbia. Allerruko emakumeak, tinko.

Bi otordu zozketan errenta aitorpena euskaraz egiteagatik

Oarsoaldeko lau udalek ogasuneko tramitea euskaraz egitera animatu dituzte eskualdeko zergadunak. Zozketa bat abiarazi dute.

Gizon bat laban batekin larri zauritzeagatik atxilotua

Gizon bat atxilotu dute beste gizon bat labain batekin lepoan larri zauritzea egotzita.

Pasaiako kirol taldeen asteburuko emaitzak (2021/04/26)

Futbolean hiru garaipen, eskubaloian bakarra eta belar hockeyan porrota. Pasaiako kirol taldeek ez dute astebururik onena izan.

Hamaika Gararen sinadura bilketa, gaur goizean, Oiartzunen

11:30ean hasi eta 13:30ak arte bilduko ditu sinadurak erabakitzeko eskubidearen aldeko herri dinamikak, Done Eztebe plazan.

Borroka feminista sindikala babestu du LABek

Elkarretaratzea egin du gaur LAB sindikatuak Zumardian. Aste honetan Nafarroako LABeko sei kideren atxiloketa salatu dute eta borroka sindikal feministaren kontrako erasoa dela berretsi dute.

Gehiago