
Pasa den ostiralean 52 urteko oiartzuar bat hil zen Azpeitian, lan istripuan. Ezker abertzaleak deituta, elkarretaratzea egin dute plazan.

MoreretaOn iniziatiba antolatu du lehenengoz aurten, Orereta Ikastolak. Orereta Ikastolak berak, Oiartzo ikastolak, hainbat eragile, udal ordezkari, langile eta gurasoek hartu dute parte. Martxoaren 8aren harira egin zuten atzo.

Bihartik aurrera, autobusa ez da Matteoko bidegurutzeko geltokian geratuko. Bai ordea, Intxixukoan. Orain dela aste batzuk hasi ziren jartzen.

Zaintzan ari diren migratutako emakumeak bizi duten egoera erdigunean jartzeko bi iniziatiba antolatu dituzte Errenteria-Oreretan: 'Mira' arte instalakuntza, eta gaiaren inguruan Olatukoopek egin duen dokumentala eta ondorengo mahai ingurua.

Sorkuntza kolektiboko murala osatu dute Emakumeen Nazioarteko Egunaren baitan, 'Ikusiko ahal gaituzte' titulupean.

Cia Goitiberak sortutako 'Amatxik dixit' antzezlana jokatuko dute igandean, eta Goiatz Labandibarren 'Salaketa'-ren irakurketa dramatizatua.

Elkartasun bulkada barrutiz barruti hedatu dute, pandemiak areagotutako zaurgarritasuna agerian utzi eta ezkutupeko lana aintzatesteko.

Pasa den ostiralean hil zen Azpeitian, Mendiaraiz enpresan kamioi bat deskargatzen ari zela. Ezker abertzaleak elkarretaratzea deitu du.

Mugimendu feministak Osakidetzako langileen, etxeko zaintzaileen, erresidentzietako beharginen zein jubilatuen arazoen gainean jarri ditu fokuak zubien bueltan egindako ekintzan.

Euskal Herri feminista, antikapitalista, eta antiarrazista eraikitzera doaz; bidea hasi dute, eta ez du atzera bueltarik.

Pabellon 6 aretoko teatro laburraren zikloan taularatuko dute oiartzuarraren antzezlana. 2019ko Cafe Bilbao Teatro Labur Saria irabazi zuen.

Maiatzaren 8tik 15era bitartean egitekoak ziren kirola ardatz duten jardunaldien seigarren ekitaldia, baina egoera epidemiologikoak atzeratu du.

Literaturaren osasunaz, irakurzaletasunaz, pandemiaren eraginaz eta tiradizo handiena duten liburuez mintzo dira Edurne Elorza eta Eneko Arruabarrena, Liburuaren Nazioarteko Egunaren harira.

Pasaiako kirol talde guztiek jokatuko dituzte partidak asteburu honetan, Sanpedrotarrako Lehen Mailako Gazteek izan ezik, atsedena baitute.

Pasaiako Udalak azterlan bat egin asmo du kultura, gazteria eta kirol instalazioen eta zerbitzuen ebaluatzeko. Herritarren asebetetze maila jakin nahi dute.

Uztaileko udalekuetan lan egiteko izen emate kanpaina datorren aste hasieran -hilak 26- ireki eta maiatzaren 5a bitarte izango da zabalik.

Azken olatuko positibo kopuru handiena atzeman da eskualdeko lau herrietan azken egunetan, 178 orotara. Tasan, Pasaia, Lezo eta Oiartzun, 800etik gora.

Herriko talde ia guztiek jokatuko dituzte partidak asteburuan. Horietako hiru Karla Lekuonan izango dira, eta beste Elorsoro kiroldegian.

'kantugiLtza' solasaldi musikatu zikloaren antolatzaileek Arizmendienean bertan salduko dituzte sarrerak. Pertsona bakoitzak bi sarrera har ditzake gehienez.

Udalaren "axolagabekeria" ikusita, aurrerapausoa eman du Tren Berriaren Plataformak. Gaur berriro elkartuko dira, 20:00etan, Gure Zumardian.