
"Ez gaituzue geldituko" esaldiarekin bizilagunek salatu dute aldarrikapenek ezer-gutxi irauten dutela zintzilik, udalak kendu aurretik.

Oihartzun Filosofikoa tailerrak hasi berri dira. Filosofoen pentsaera ikasi beharrean, haurrak jartzen dituzte filosofatzen. Hirugarren ikasturtea da.

Pasaiako Udaleko Berdintasun arloak liburuxka bat osatu du, herriko emakumeekin lan saioak eginda. Birusaren paradigma berriaren barruan, emakumeen borrokaren testigantza izango da.

Emakume pentsiodunen artetik, heren batek soilik du bere lan-bizitzari lotutako pentsioa; gainontzekoek alarguntza pentsioa jasotzen dute, eta bataz beste, gizonek jasotzen dutena baino %36 baxuagoa da.

COVID-19ak hirigintzan eragina izan badu ere, udalaren proiektuak martxan dira. Pandemia betean zabaldu zituen Txirrita parkea eta Beraungo igogailuak. Ortzimugan, beste lau proiektu estrategiko.

Pandemiaren lehen lerroan lan egiten ari da Donostiako Zainketa Intentsiboko Unitatean Karlos Ibarguren sendagilea. COVID-19aren gordinenean ere, esperientzia politak badirela dio .

Pysben lanean hasi zen Mari Juli Peña, adingabe zela; ordutik, etxean nahiz kanpo aritu da jardunean. Urteekin hasi da bizitzaz gozatzen. Pasaiako emakumeen borroka goretsi du.

Pasaiako Mugimendu Feministak martxoaren 8aren baitan antolatutako lehen ekitaldia San Pedroko frontoian egingo dute. Barruti guztietatik bertaratuko dira.

Manuel Lekuona bibliotekak antolatuta, Lur Kortak ipuinak kontatuko dizkiete Elizaldeko eta Haurtzaroko ikasleei. Beren ikastetxeetan izango da.

Otsaileko plenoan onartu dute diru partida. Horrez gain, kultur ekitaldiei 43.500 euro bideratuko dizkiete, eta kirol elkarteei beste 41.000 euro.

Gaur zortzi egin zuten grabaketa saioa, dantza oinarritzat hartuta. Gaur goizean partekatu dute bideoa; sinatzera animatu dute.


Hiru urte eta erdiko espetxe zigorra, bost urteko zainpeko askatasuna, 7.000 euroko kalte ordainak, eta bortxatu zuen emakumearengana hurbiltzeko debekua zortzi urtez. Hori da Gipuzkoako auzitegiak Errenteriako emakume bat bortxatu zuen gizonari jarritako zigorra.

Bihar, ostirala, egingo dute eskalada saioa, Oiartzungo kiroldegian. Aldez aurretik izena eman beharko da, Elorsoron bertan.

Iganderako, Ramon Mendez Orbegozoren Atsegin eta Aita Hilario Olazaranen Argi zortzikoak aukeratu dituzte.

Antzezlana eskainiko dute hilaren 25ean (igandea), 18:30ean San Pedroko Udal Aretoan. Sarrerak eskuragai daude dagoeneko.

Aste Santuan atseden hartu ondoren, Oiartzungo pilota elkarteko pilotariak kantxara bueltatuko dira asteburuan.

Agenda 2030 programaren barruan iniziatiba berria egin dute Errenteria-Oreretako ikasleek aurten: Basoak ernatzen proiektua jarri dute martxan.

Ikastetxeko zuzendariak, talde pedagogikoak, hezkidetza taldeak eta Guraso Elkarteko guraso batzuek atzo jaso zuten lehenengo formazioa saioa.