tomiris

'Tomiris' antzezlana igandean emango dute

Martxoan taularatuko zuten, baina pandemiak atzeratu egin zuen. Indarkeria matxistari buruzko bakarrizketa da Atx! Teatroarena lana.

[Bideoa eta galeria] Errepresaliatuen itxaropenari, herri bultzada

Euskal preso eta iheslarien itxaropenari, Oarsoaldeko eta Bidasoko kaleak lepo betez erantzun diote herritarrek. Ez pandemiak zaildutako testuinguruak, ezta Filomenaren mehatxuak ere, ez dute saihestu euskal preso eta iheslariei elkartasun besarkadarik beroena helaraztea espetxe bakoitzera eta deserriko azken muturrera.

Tokikoa eta kalitatezkoa bermatzeko, deskantsu gabe lanean

Lehen sektoreko tokiko ekoizleei eta haien produktuei balioa emateko kanpaina abiatu du udalak. Askotariko eta kalitatezko eskaintza bermatzen dute, eta tokiko ekonomia eta ingurumena bizirik mantendu.

Habian! hazitegiko diseinatzaileek hartuko dute Jantziaren Zentroa

Saioa Matxain, Anne Gajate eta Ruben Pantinga ehungintza sortzaileen uztak jantziko du bihartik Jantziaren Zentroaren beheko solairua.

Sokamuturra__Xanistebanak_

Animalia esplotaziorik gabeko festen aldeko erronka

Aska Itzank Animaliak taldea sortu dute herrian. Animaliek egungo festa ereduan duten presentzia eta papera irauli nahi du taldeak, eta objektu bilakatzeko roletik atera.

aiton etxe bilera

Aldundiak berretsi du egoiliarren txertaketa bermatu duela

Aiton Etxeko egoiliarren senideekin bildu da foru erakundea. Adinekoen segurtasunak eta osasunak "lehentasun osoa" duela esan dute.

[Erreportajea] Motora Mugi sisteman txertatzeko bideari ekin dio udalak

Garraio zerbitzuaren gaineko ohiko deskontuak ez ezik, Pasaiako barrutiak lotzeko linea berrien sorrera ere jaso du proposamenak. Pasaiako Portu Agintaritzak dauka azken hitza.

Etorri denarekin etsita, etor daitekeenaren beldur

Lezoko Udalak herriko 28 ostalaritza guneri 1.000na euroko diru laguntza zuzena eman die. Eskertu egin dute emandakoa, baina bizi duten egoerari aurre egiteko nahikoa ez dela nabarmendu dute.

Elkarrizketak: Ane Piñeiro eta Sonia Miranda, bizilagunak.

[Erreportajea] Sugarrek itotako zazpi Urtezahar

Aurtengo kanpaikadekin zazpi urte bete dira Trintxerpeko 42 familiaren etxeak errauts bilakatu zituen suziria bota zenetik. Sugarrek kiskali ez zutena, urak ito zuen. Oraindik ez dira etxera itzuli.

San Jose Lopez garraio enpresaren azpiegitura erabiliko du Amazonek.

[Erreportajea] Erraldoiak iraulitako irribarrea

Amazonek gune logistiko berria Lanbarren industrialdean kokatu behar duela ezagutarazi zuenetik hamaika izan dira protestara jo duten eragileak. Tokiko merkataritza kolokan dagoela diote denek.

Asteburu oparoa Gezala Auditoriumean

Bihar dantza, ostiralean haurrentzako musika-dantza saioa, larunbatean Buhameak Mañontziren eskutik, eta igandean antzerkia (sarrera agortuekin).

Amazon Oiartzunen ezartzearen gaineko mozioa, aho batez Pasaian

Udalbatza osatzen duten alderdi guztiek egin dute bat logistika zentro berriak Oiartzunen lur hartzearen aurkako adierazpenarekin.

Martxoaren 8ari begira, erakusketa, antzerkia eta hitzaldia

Egitarauarekin hasteko, martxoaren 4an Virginia Imazek 'Pronoia' antzezlana taularatuko du Gezala Auditoriumean, 19:30ean hasita.

oiarpe

Oiarperen asteburuko emaitzak (2021-02-23)

Oiartzungo esku huskako pilotariek hamasei partida jokatu dituzte asteburuan, eta horien erdietan oiartzuarrak hobeak izan ziren.

Arozenatarren ttunttuna

Arozenatarren kontzertu didaktikorako sarrerak geratzen dira

Datorren larunbatean kontzertu didaktikoa eskainiko dute, Done Eztebe parrokian. Soinueneak, Abaraxka ludotekak, Lartaun txistulari taldeak eta udalak antolatu dute.

neguko argiak

Irati Elorrietaren 'Neguko argiak', Irakurketa Taldean

2019ko Euskadi Saria jaso zuen eleberriari buruz arituko dira gaur arratsaldean. Datorren hilabeterako, Jamaica Kincaiden 'Nire amaren biografia'.

Alabortzan zabor bilketa egingo du Materrek igandean

Donibaneko senadiko ageriko hondakinak jasoko dituzte 11:00etatik 13:00era. Aurretik izena eman beharko dute parte hartu nahi dutenek.

Emakumeek hiria birpentsatuko dute

Genero eta Hirigintza taldeak Emakumeek hiria nola bizi dugun birpentsatuz. Eta guk zer egin dezakegu? hitzaldia antolatu du Emakumeen Etxean.

Gehiago