[Bideoa eta galeria] Sua piztu da Irurtzun poligonoko Algimaq SM enpresan

Antza denez, rotaflex batek eragindako txinparten ondorioz piztu du sua. Suhiltzaileak, Udaltzaingoa eta Ertzaintza bertan dira.

Sareren manifestazioan parte hartzera deitu du Podemos Errenteria Ahal Duguk

Beharrezkoa iruditzen zaio koalizioari, euskal presoen auziari perspektiba integral batetik erantzutea.

koronabirusa datuak

Kutsatuen tasa apaldu da Oiartzun eta Errenteria-Oreretan

Lezon eta Pasaian berdin mantentzen da tasa. Oarsoaldean hamar kutsatu egon dira, positibo horietako bat bera ere ez da Lezokoa.

elurra.pasaia

Biharko izotza, larunbaterako elurra

Ostiralerako hotza bai, baina ez dago prezipitaziorik iragarrita. Larunbatean, berriz, kostalderaino hel daitezke elur malutak.

presoak

Kalera deitu du larunbatean Sarek

Manifestaziora deitu du larunbatean. 17:00etan abiatuko da Zumarditik.

Kultura erruz, ez aspertzeko

Musika, antzerkia eta erakusketa izango dira aste honetan, kulturaz gozatzeko.

Euskal presoen alde elkartuko dira larunbatean pasaitarrak

Euskal Preso, iheslari eta deportatuen eskubideak berrezartzeko bidearekin bat egiteko mobilizazioak deitu ditu Sare Herritarrak 200 leku baino gehiagotan.

[Bideoa eta galeria] Altzate "herriarentzako" nahi dute

Udaletxe aurrean elkarretaratzea egin zuten, Altzaten etxebizitzak eraiki beharrean zonalde berdeak egiteko eskatu, eta eremu horrek herriarentzako behar duela aldarrikatzen zuten kartelekin.

motxiladun umeak

Pandemiak 'motxiladun umeen' egoera gogortu duela ohartarazi dute

Euskal Herrian 86 ume daude gurasoetako bat edo biak kartzelan dituztenak. Oiartzunen bi dira; lautan bakarrik egon dira aitarekin.

[Galeria] "Emakume eta gazteak etorkizunik ilunenera kondenatzen ari dira"

Hotzari eta euriari aurre eginez bildu dira beraien hileko lehen asteleheneroko hitzordu puntura, Herriko Plazara, eta enegarrenez aldarrikatu dute zahartzaro duin baterako eskubidea.

Oarsoaldeko Itaiak formazio saioak antolatu ditu

Hilaren 27an hasiko dira saioak, lau denera, hilean bat. Eztabaidarako eta hausnarketarako guneak izango dira, gai zehatzei buruzko testuetatik abiatuta.

'Bram barrabas' txikientzako filma Donibanera ekarriko dute

Pasaiako Zinema Txikiaren baitan eskainiko dute pelikula larunbatean, 17:30ean, Donibaneko Juanba Berasategi aretoan.

COVID-19aren tasaren jaitsiera oso nabarmena Oarsoaldeko lau herrietan

Eskualdeko lau herrietan, ostiraletik igandera, 21 positibo gehiago atzeman dituzte osasun zerbitzuek. Lezon, adibidez, ez da positiborik izan.

Hainbat grafiti estali eta irisgarritasuna hobetzeko lanak egin ditu udalak

Trintxerpeko Musika Eskolako kanpoaldean zeuden hainbat pintaketa ezabatu eta Donibaneko Lezo-Bide kalean tratamendu irristagaitza egin dute.

Udalbatzarra streaming bidez zuzenean jarraitu ahalko da bihar

Zazpi puntu landuko dituzte biharko saioan. Tartean bi mozio landuko dituzte. Lehena, Amazonek Oiartzunen  ezarri nahi duen banaketa zentroaren gainekoa da eta hemeretzi eragilek sinatu dute. Bigarren mozioa, PSE-EE alderdiak aurkeztutakoa da, Errenterian trena lurperatzeari buruzkoa.

maialen oiartzabal

Maialen Oiartzabal berriro seigarren izan da, baina sentsazio hobeekin

Suitzako Davosen lehiatutako Europako Kopako proban postua errepikatu du, baina finalera pasatzea lortuta.

Pasaiako denden 'stock azoka', gaurtik larunbatera arte

Laurak Bat elkarteko kide diren Antxo eta Trintxerpeko hainbat establezimenduk sei egunez parte hartuko dute.

Allerruk berdindu, eta Jaixkik galdu

Allerruren gizonen talde nagusiak husnakoa egin zuen Añorgaren zelaian; Jaixkik ezin izan zuen garaipena lortu liderraren kontra (2-4).

Pasaia KE eta Antxo AF: asteburuko emaitzak

Areto futboleko gizonek galdu eta hamaikakoek berdindu dute. Bi omenaldi berezi egin dituzte Bujanda eta Ledesma gogora ekarriz.

Juanjo Bujanda hil da

Larunbatean hil zen, 72 urte zituela. Antxoko jaietako ikur, haren ekarpena oso nabarmena izan da barrutian. Hutsune nabarmena du Antxok.

Gehiago