Indarkeria matxistaren kontrako egitaraua martxan da

Etzitik (hilak 18) hilaren 27ra bitarte, protesta, hitzaldi eta orotariko jarduerek Pasaia hartuko dute 'Pasaia indarkeria matxistaren kontra!' lemapean.

2022ko egutegia osatzeko argazki lehiaketa abiatu du Lezoko Udalak

Herriko une edo toki kuttunak jasotzera deitu dituzte herritarrak, horiek lehiaketara aurkezteko. Irudiak bidaltzeko epea hilaren 26an bukatuko da.

juan mari beltran saria

Juan Mari Beltranek Ondare Saria jaso du, "ibilbide oparoagatik"

Herri musikaren dibulgatzaileak San Telmo museoan jaso du aitortza. Gipuzkoako Foru Aldundiak ematen du Ondarea Saria.

Soldaten igoerak udala hipotekatuko duela uste du Lezoko EH Bilduk

2022ko aurrekontuetan udal gobernuak onartutako soldaten igoerak 251.271 euroko zatia izango du: "Horrelako erabakiak ongi justifikatuta hartu behar dira".

Pello Jauregi eta Labore Oarso, Oarsoarrak Euskararen Sarien jabe

Sari emate ekitaldia hilaren 26an egingo da, Errenteria-Oreretako Niessen aretoan. 19:00etan hasiko da, eta ekitaldi irekia da.

rec

Oiartzuerazko hitzekin podcasta egiteak saria ekar dezake

Ttur-ttur Euskaltzaleon Elkarteak bukatu du oiartzuerazko hitzen erronkaren lehen zatia. Orain horiek erabiltzea animatu dute.

Pasaia Itsas Festibalaren bigarren ekitaldiari ekarpenak egitera deitu dute

Proposamenak egin ahal izateko azken eguna hilaren 30a izango da. Pasaiako eragile eta norbanakoen ekarpenak lehenetsiko dituzte jasotako guztien artean.

Behobia-Donsotia lasterketa Errenteria-Oreretatik pasatzen.

Elena Silvestre eta Xabier Lukin helmugaratzen lehen errenteriarrak

Guztira Errenteria-Oreretako 238 korrikalari heldu ziren atzo Behobia-Donostiako helmugara, 40 emakume eta 198 gizon. Horien artetik azkarrenak Elena Silvestre eta Xabier Lukin izan dira. Silvestrek podiuma egin du, helmugaratzen bigarren emakumea izan delako.

Lezoarren artetik, Lurdes Oiartzabal eta Imanol Clavo nagusi Behobian

2021eko Behobia-Donostia bukatu zuten korrikalari guztien artetik 35 izan ziren lezoarrak. Horien artetik azkarrenak, Lurdes Oiartzabal eta Imanol Clavo.

Lorena Corral eta Xabier Yarza, pasaitarren artean Bulebarrera iristen lehenak

Orotara, 75 izan ziren helmugara iritsi ziren pasaitarrak atzoko Behobia-Donostia lasterketan. Horien artetik azkarrenak, Lorena Corral eta Xabier Yarza.

Gazteak tokiko politiketan inplikatzeko 60.000 euro jasoko ditu udalak

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Pasaiako Udalak hitzarmena berritu dute gaur goizean, 2023ra arte udalerrian adingabeen parte hartzea susta dadin bermatzeko.

miren narbaiza

Miren Narbaizak itxiko du Kantagiltzaren bigarren zikloa

Hilaren 28an (igandea da) eskainiko du kontzertua, Arizmendieneko lorategian. Sarrerak jada eskura daitezke, zazpi euroren truke.

'Ez dok ero', igandean Gezalan

Tartean Teatroa konpainiak umorez betetako antzezlana Gezalara ekarriko du, igandeko 20:00etan. Ostiralean, haurrentzako ikuskizuna.

oiartzun ke

Ohiko Batzar Nagusira deitu ditu bazkideak Oiartzun KEk

Abenduaren 16an (osteguna da) egingo dute, 19:30etik aurrera.

Euskal presoen aldeko urratsak egiteko solasaldia larunbatean

Sare Herritarreko ordezkari Joseba Azkarraga, eta Etxerat elkarteko Xochitl Karasatorre izango dira hizlariak.

Dena prest Hitzen Lihoaren laugarren ediziorako

Datorren astean aurkeztuko dute aurtengo egitarau osoa, baina dagoeneko bi tailerretan izena emateko aukera zabaldu dute.

Finalerako bidean gelditu dira Alzugarai eta Aranburu

Etxean garaipenak, Unai Fernandesek bigarren mailako eskuaz banakakoan, eta Aitor Estefanok eta Rubenek lehen mailako pala motzean lortutakoak. Aitor eta Rubenek 40-36 irabazi zuten Txosten kontra partida oso berdinduan

Euskal presoen eskubideen alde badia inguratzera deitu du Sare Herritarrak

'Ibilian-ibilian, etxerako bidean' kanpainan antolatutako martxa egingo dute igandean, 11:00etan San Pedrotik hasi eta Lezora arte, badia inguratuz.

Gehiago