Garikoitz Lopez eta Larraitz Etxebeste, oiartzuar azkarrenak Behobia-Donostian

Donostiako helmugara atzo iritsi ziren korrikalari guztien artetik 64 izan ziren oiartzuarrak. Horien artetik azkarrenak Larraitz Etxebeste eta Garikoitz Lopez.

[Galeria] Behobia-Donostia 2021: kirolarien olatua, Pasaiatik

Urtebeteko hutsunearen ostean, 25.000tik gora korrikalari, roller eta handbike kirolarik osaturiko olatuak Antxoko Nafarroa hiribidea hartu du.

[Galeria] Elena Silvestre bigarren Behobia-Donostia lasterketan

2019an egindako lasterketa hobetzea zuen helburu korrikalariak. Gipuzkoako lehena eta sailkapen orokorreko laugarrena izan zen orduan. Gaur podiuma gogotsu hartu du, bigarren sailkatuta. Xabier Lukin izan da helmugara heltzen lehen errenteriarra, 13. postuan.

Maddi Sansberro Etxeberriari omenaldia Oiartzungo udaletxean.

[Galeria] Maddi Sansberro gogoratu dute sorterrian

Sansberroren heriotzaren 78. urteurrenean, nazien kontzentrazio esparruetan eraildako oiartzuarra gogora ekarri dute dozenaka herritarrek.

Ander Iñarra
ANDER IÑARRA OLAZIREGI: MENDI LASTERKARIA

[Elkarrizketa] «Behetik gorantz joan naiz eta sasoi bukaera ona egin dut»

Atsedenaldi aroan da Iñarra (Lezo, 1991) Munduko Kopan inoizko sasoirik onena egin ondoren. Euskal selekzioarekin gustura dabil, eta 2022an bertan jarraitzeko asmoa du: taldea familia baten antzekoa dela adierazi du.

hatzamarkaren erakusketari eraso

Hatzamarkaren erakusketari eraso egin diotela salatu dute

Larunbat goizean jarri zuten indarkeria matxistari buruzko erakusketa. Osorik 24 ordu baino gutxiago egon zela salatu neska gazteen taldeak.

Irtenbide bat nahi dute

Kiroldegietako langileak kalera atera dira gaur berriro. Bederatzi hilabete dira BPXport enpresak udalarekin zuen kontratua amaitu zela, eta ordutik hitzarmena luzatuta ari dira lanean, ez delako beste enpresarik ere sinatu  plegu berria.

Lezoko asteburuan, zinema, musika eta antzerkia

Bihar musika eskolako ikasleen kontzertua, eta Zinema Ttikiaren emanaldi bikoitza. Etzi, musika gehiago eta antzerkia Gezalan.

III.Berdintasun Plana aurkeztuko dute, azaroaren 16an

Lau lerro jarraituko dituen III. Berdintasun Plana osatu du Lezoko Udalak, eta datorren azaroaren 16an aurkeztuko dute, osoko bilkurako aretoan.

Maddi_Sansberro_deportatua

Maddi Sansberro, deportatu zuten erresistentea

Maria Josefa Sansberro Etxeberria oiartzuarra deportatu egin zuten, soldadu alemaniarren kontrako erresistentzian parte hartzeagatik. Bihar 77 urte beteko dira hil zela; jaioterrian omenduko dute.

Indarkeria matxistaren kontra, zapata eta zapi gorriak

Azaroaren 25eko ekintzen barruan, zapi gorriak balkoietan, eta zapata gorriak denden atarian jar daitezela eskatu dute herriko eragileek eta udalak.

Gorantz jarraitzen du COVID-19aren oldarraldi berriak Oarsoaldean

Tasa bereziki igo egin da Lezon eta Errenteria-Oreretan. Pasaian berdinean da, eta Oiartzun da Oarsoaldean gorrian ez dagoen herri bakarra.

Datutik adimen Artifizialerako bidea Oarsoaldearen eskutik

Enpresen eraldaketa digitala: datutik Adimen Artifizialerantz topaketa antolatu du Oarsoaldea Garapen Agentziak abenduaren 2rako.

Ez da asteburu onena izan Oiartzun kirol elkartearentzat

2-0 galdu dute neskek etxetik kanpo, eta mutilak berdinketarekin konformatu behar izan dira.

Asteburu ona Lezoko kirol taldeentzat

Asteburuan partidak izan dituzten talde guztien artetik (kirol federatuan) denek lortu duituzte garaipenak bik izan ezik.

Gaur bukatuko da Poesia Kaia

Gurutze Santuaren basilikan izango da egitasmoaren azken emanaldia, 20:15ean hasita. Errezitaldia eta musika saioa egingo dituzte.

Zine ikusleen topaketa, hilaren 23an

Niessen zinemetan egingo dute topaketa, 19:30ean hasita. Solasaldia eta film baten emanaldia izango dira. Doan da, baina gonbidapena behar da.

Gaur da Xenpelar Sarien bigarren kanporaketa

19:00etan, Xenpelar Etxean, Maider Arregi oñatiarra, Unai Mendiburu algortarra, Igauri Lopetegi irundarra, eta Irantzu Doate hazpandarra ariko dira.

Barruti bakoitzeko hainbat bide berrasfaltatuko dituzte

Barrutiz barruti hainbat bide zaharberritzeko plana osatu du Pasaiako Udalak. Obren lizitazio epea zabalik da, eta abenduan esleitzea aurreikusi dute.

Gehiago