oiartzun

Udalak bost pertsona kontratatuko ditu, Enplegu Planarekin

Hiru peoi, peoien arduradun bat eta delineatzaile bat kontratatuko ditu, aldi baterako, Oarsoaldea Garapen Agentziarekin elkarlanean.

Mater ontziak 20 urte daramatza “ingurunearen zaintzarako pertsonak protagonista bilakatuz”.

20 urtez itsas ondarea defendatzen

Bi hamarkada bete dira Itsas Gela egitasmoa sortu zutenetik, Mater proiektuaren oinarriak ezarri zituena. Izaskun Suberbiola zuzendariak "norabide berri baten eraikuntzan" parte hartzen jarraitu nahi dutela adierazi du.

Saneamenduaren aurreproiektuari ekarpenak egitera deitu du EAJk

Sanjuandarrak ekarpenak egitera animatu ditu Loreto Osak. Proposamenak aurkezteko epea datorren ostegunean (hilak 11) bukatuko da.

Zelaiak eta larreak izango dituzte aztergai Lezo Institutuko ikasleek

Eskolako Agenda 2030 proiektuaren 14.ikasturtea hasiko dute Lezo Institutuko ikasleek, eta zelai eta larreei buruzko azterketa egingo dute oraingoan. Ondoren, udalari jakinaraziko diote ikerketaren nondik norakoak, eskaerak egiteko aukera izango dute ere.

Ehiza postuen egoera argitzeko eskatu du Eguzkik [Irudia: Eguzki].

Jaizkibelgo ehiza postuen inguruko txosten teknikoa osatzeko galdegin du Eguzkik

Hondarribiko, Pasaiako eta Lezoko udalei luzatu die eskaera Eguzkik; ehiza postuak "zabaldu" direla eta horien gaineko kontrol "zorrotzik" ez dagoela uste du talde ekologistak.

"Ez dugu kaleratzerik nahi, ez eta udal instalazioak itxi eta herritarrak zerbitzurik gabe geratzea"

Galtzaraborda eta Fanderiako kiroldeetako eta Kaputxinoetako igerilekuko langileak kalera atera dira gaur, LAB, ELA eta CCOO sindikatuak deituta. Kirol gune hauek kudeatzen dituen BPXport enpresak ez du sinatu plegu berria, ez beste inork ere ez sindikatuen arabera. Hortaz, langileen etorkizuna zalantzan dagoela salatu eta erantzunak ematea eskatu dute.

oiarpe

Oiarperen asteburuko partiden kartelera (2021-01-05)

Oiarpeko pilotariek 24 partida jokatuko dituzte asteburu honetan. Gehienak lehenengo fasekoak izango dira, baina bi finalerdi ere jokatuko dituzte.

Baserritar jantzien erakusketa ikusgai Jantziaren Zentroan, bihartik aurrera

XX.mendeko baserritarren argazkietan oinarrituta, baserritar jantzien errepliken erakusketa osatu du Jantziaren Zentroak. Bihar irekiko dituzte ateak eta urtarrilaren 2an itxi, eta asteburuetan bakarrik bertaratzeko aukera izango da. Gainera, bi bisita gidatu antolatu dituzte Ramon Garciaren gidaritzapean, abenduaren 11 eta 18rako.

harmoniuma oiartzun

Harmoniuma, beharrak transplantatu duen erreferentzia

Elizako organoak zaharberritzen ari dira. Haren ordez, parrokian bertan zegoen harmoniuma erabiltzen ari dira. Azkue Memoriala instrumentu horrekin egingo dute.

[Erreportajea] Garajean geratuko dira, adi

Mirentxin-eko gidariek errepidea utzi dute, euskal presoen senideen eskaerak behera egin baitu. Halere, beharrezkoa denerako ibilgailuak mantenduko dituzte, «borroka hau ez baita amaitu oraindik».

Oarsoaldean COVID-19aren tasaren gorakada: Pasaia eremu gorrian sartu da

Azken astean Oarsoaldeko herri guztietan hazi egin da 100.000 biztanleko tasa, Pasaian eta Errenteria-Oreretan bereziki.

saskibaloia

Oiartzungo kirol taldeen asteburuko emaitzak (2021-11-15)

Areto futbolean zein saskibaloian aurkia eta ifrentzua ezagutu dute Oiartzungo taldeek. Futbolean, nesken talde nagusiak galdu egin du, eta mutilek, berdindu.

Behobia-Donostia: rollerretan, Amale Mugika eta Jesus Jimenez Oarso Bidasoko azkarrenak

Oarsoaldeko, nahiz Hondarribiko eta Irungo hamabost roller iritsi ziren atzoko Behobia-Donostian helmugara. Horien artetik azkarrenak, bi pasaitar.

Webinarra: 'Alergiak dituzten pertsonentzako elikagaiak, erronka berriak'

Jardunaldia Zoom plataformaren bidez eskainiko dute hilaren 25ean. Elikagaien industriaren sektorean lan egiten duen edonork parte har dezake.

hamaika kutixi

'Hamaika kutixi filosofiko' proiektua oiartzuarrei aurkeztuko diete bihar

Oi(h)artzun Filosofikoa taldeak aurkezpen ekitaldia antolatu du bihar arratsalderako. Testu, ilustrazio eta, batez ere, galderak jasotzen dituen lana ezagutaraziko dute.

Oiartzungo Asanblada Feminista

Astelehenean bilduko da Oiartzungo Feministen Asanblada

Etzi finkatu du feministen asanbladak datorren hitzordua; hedatutako informazioaren arabera Munanierren, 17:30ean.

Bilboko hilaren 20ko manifestaziorako autobusak antolatu dituzte

Bilboko kaleak bete nahi ditu EH Bilduk hilaren 20an. Nazio manifestaziora deitu du egun horretarako, "independentismo eta subiranismo ezkertiarraren indarra zein den erakusteko".

Indarkeria matxistaren gainean solasaldia Itaiaren eskutik

Indarkeria matxista eta hari erantzun eta aurre egiteko neurriak izango dituzte hausnarketa gai bi hitzorduetan.

Gehiago