Hilaren 20an Bilboko kaleak betetzeko autobusa, barrutiz barruti

EH Bilduk Bilbon deitutako manifestazio nazionalera bertaratzeko autobusak Pasaiako lau barrutiak zeharkatuko ditu. Izena eman behar da aurretik.

Helduei begirako animazio filma, OzZinemaren eskutik

Bestelako begirada bat eskaintzen jarraitzen du OzZinemak. Oraingoan, helduei begirako animazio filma aukeratu du zineklubak ikusleak txunditzeko.

2022ko Pasaia Itsas Festibala barrutiz barruti aurkeztuko dute

Astelehenetik ostegunera, barruti bakoitzeko bilera bana egingo dute 2022ko maiatzaren 26tik 29ra ospatuko den kultur jaialdia bizilagunei aurkezteko.

[Galeria eta bideoa] Harmonia Gunea inauguratu du Lezo Herri Eskolak

Herri Eskolako soto zahar bat haurrentzako gozamenerako esparru bihurtu dute, itsasoan oinarritutako diseinu erakargarriarekin.

Badiako Film Laburren Erakusketa datorren astean abiatuko da

Ikuskaren XXIII. erakustaldia hilaren 13tik 20ra arte egingo da. Parte hartzaileen filmak Trintxerpe eta Donibanen emango dituzte, astelehenetik ostiralera.

Kuxkuxeroak, gazteentzat euskal erreferenteak sortzeko

Gazteentzako erreferentziazkoak diren kultura, kirola, musika edota telebistako pertsona ezagunak gonbidatzen dituzte zuzeneko hartu emana izan dezaten.

Irisgarriagoa izango da etxerako bidea

Galtzaraborda hiribideko bederatzi atarietarako bidea irisgarriagoa izango da epe laburrean. Izan ere, lanak egingo ditu udalak hori bermatzeko, eta dagoeneko lizitatzeko prozesua abiatu du.

abarka oiartzun

Abarkak eta udalak hitzarmena sinatu dute, lau urterako

Kamerunen hezkuntza, osasun eta prebentzio proiektuak garatzeaz gain, Europa mailan ere aritzen da GKEa. Oiartzunen zabaldu nahi dute bere lana.

Ezkerro eta Arregi txapeldun

Gipuzkoako Hirugarren Mailako Larruzko Paletako txapela eskuratu dute EPLEkoek.

Azaroaren 25aren harira, ekitaldi sorta Lezon

Herriko eragileek, udalarekin elkarlanean, hainbat ekitaldi eta jarduera antolatu dituzte Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunaren harira.

pala txost

Asteburuko pilota partidak (2021-11-12)

Oiarpeko esku pilotariek hamalau norgehiagoka jokatuko dituzte asteburuan, gehienak gaur. Txostekoek bi jokatuko dituzte bihar.

Tailerrak, ipuin kontaketak eta hitzaldiak antolatu dituzte haurren eta nerabeen eskubideen nazioarteko egunaren harira.

Aurtengo Haurren eta Nerabeen Eskubideen Nazioarteko Eguna, tratu onen alde

Azaroak 17 eta abenduak 2 bitarte, haurren eta nerabeen eskubideak aldarrikatzeko egitaraua osatu du udalak, Eskubidean herri proiektuarekin batera. Tratu onak izango dira aurtengo jardueretako ardatz.

'Lidergo eza' eta 'geldotasuna' egotzi dizkio PSE-EEk gobernu taldeari

Agintaldirako aurkeztutako proiektuak ez dutela exekuzio planik esan du Isaac Palencia PSE-EEren bozeramaileak.

Indarra erabilita lapurreta egiten saiatzea leporatuta bi lagun atxilotu dituzte

Bizilagun batek Ertzaintzari deitu zion Alabergako etxe bateko leihotik sartzen bi lagun ikusi zituela esanez.

Oiartzungo taldeen asteburuko partidak (2021-11-12)

Hiru taldek jokatuko dute Oiartzunen, tartean emakumeen lehen futbol talde nagusiak. Bi saskibaloi taldeak Antiguan arituko dira.

Antzerki fisiko laborategia, bueltan da

Metamorfosia II antzerki fisiko laborategia antolatu du berriz DesAires antzerki konpainiak. Xabi Lopez 'Jabato'-k gidatuko ditu saioak, eta aurtengo gaia pertsonai komikoaren bilaketa izango da.

HITZA, Behobia-Donostia lasterketan

Igandean argazki galeriak egingo ditu HITZAk, eta astelehenean herriz herrikako sailkapenak. Lasterketaren gehigarri berezia egin du hedabideak.

Pasaia Musikaleko txistulariek Trintxerpen animatuko dituzte korrikalariak

Trintxerpeko eskalerillas inguruan, 15 kilometro osatu berri, Behobia-Donostiako korrikalariak animatzen izango dira Pasaia Musikaleko txistulariak.

Gehiago