Luisma Laboa. Pasaiako bake epailea.

[Elkarrizketa] «Ohorea da zaindu izan nituen neska-mutil txikiak ezkontzea»

Ogibidez kazetari izateaz gain, Pasaiako bake epailea ere bada Laboa (Donibane, 1970). Kuriositateak bultzatuta eman zuen izena duela bederatzi urte, eta kargua berritu du orain, «pasaitarrekiko eta herriarekiko maitasunagatik».

auzo batzarrak oiartzun balorazioa 2021

Auzo batzarrek "sentsazio onarekin" utzi dute udala

109 herritarrek hartu dute parte auzo batzarretan, eta horietatik %53 emakumeak izan dira. Auzotarren ekarpenak nola bideratu aztertuko dute.

Otraitzeko ameztiak itzala ematen jarrai dezan

Otraitz Gainan garai batean bertan izandako ameztiaren —Quercus pyrenaica— azken arrastoak gelditzen dira.

Añarbeko urtegian kanal alternatiboa egiteko eskatu diote ministerioari

Urriko ohiko plenoan aho batez onartu dute obra egitearen eskakizuna. Bestalde, URA agentziarekin lau urterako protokoloa ere onartu dute.

Goi mailako saskibaloia asteburuan Bekoerrotan

Bizkai, Araba, Gipuzkoa eta Nafarroako selekzioen arteko txapelketa bat jasoko du Bekoerrota kiroldegiak, Haur Mailako kirolariena.

Urtebeteko etenaren ostean, bueltan da Otxote Topaketa

Igandean izango da, eta bost otxotek hartuko dute parte, horietatik bi, emakumeenak. Madalenaren basilikan kontzertua eskainita, tabernetan abestuko dute ondoren.

Arte eszenikoek inoiz baino indartsuago zipriztinduko dituzte Niessen eta Lekuona

Kulturaren aldeko apustu irmoa egiten jarraitzen du Errenteriako Udalak. Horren erakusle, azaroa eta abenduari begira antolatu duen arte eszenikoen egitarau zabal, anitz eta interesgarria.

hodei lujanbio alpeak

Hodei Lujanbio Italian lehiatuko da, euskal selekzioarekin

Mendi lasterkariak euskal selekzioaren deialdia jaso du, denboraldiari ginga jarriko dioten bi lasterketetan aritzeko. Bihar Italian arituko da.

Euskal Eskola Publikoaren aldeko plataformak Bilbora deitu du

Hezkuntza publikoaren alde! Pribatizazioari ez! lelopean, mobilizazioa 17:00etan abiatuko da Hezkuntza Ordezkaritzatik, Bilboko Diego Lopez de Haro kale nagusiko 85. zenbakitik.

Antxoko Nafarroa Hiribidea moztuta egongo da igandean Behobiagatik

Goizean zehar tarte batez etenda egongo da trafikoa errepide horretan, eta barrutiko irteerei ere eragingo die lasterketak. Oarso kalea erabili beharko da.

[Bideoa] Ikastolak, Errigorari puzka

Errigora egitasmoa kanpaina betean da. Haiei bultzada emateko Oarsoaldeko ikastolek ekitaldia antolatu zuten joan den astean.

Bidezko merkataritza, Xabier Olaskoaga plazan

Telleri Alde ikastetxeko Korazonisten gobernuz kanpoko erakundeak larunbaterako antolatu du bidezko merkataritza gunea, 10:30etik 13:30era.

Txistularien diana kaputxinoetan

Herriko Plazan amaituko da 10:00etan txistulari taldearen diana, kaputxinoetan ibili ondoren.

Bidean gelditu da final handirako txartela

Ez da posible izan. Gogor borrokatu dira Etxezarreta eta Aranguren, baina bidean gelditu da final handirako txartela.

oiartzun tichla hozkailuak

Hamasei hozkailu banatu dituzte Tichlan, Oiartzungo laguntzari esker

El Watan elkartearen laguntzari esker, errefuxiatuen kanpalekuan gailuak banatu dituzte. 'Oporrak bakean' beharrean, laguntza horrela bideratu dute.

Kultura eta teknologia uztartzeaz hausnartzeko webinarra egingo dute

Saioaren helburua kultur produktu eta zerbitzuak teknologiaren bidez merkaturatzeak duen erabilgarritasunari buruz hausnartzea da.

atzerrian lurra garratz oiartzun

Beste lur batean sustraitzea, igandeko antzezlanaren ardatza

Artedramaren 'Atzerrian lurra garratz' antzezlana izango da Oiartzungo Antzerkizale Elkarteak antolatutako azaroko saioa. Sarrerak bertan salduko dituzte.

Luzuriagaren lagapena proposatu dio EH Bilduk Espainiako Aurrekontuari

Luzuriaga fabrikaren eraikina lagatzea proposatu du koalizioak Madrilgo Diputatuen Kongresuan, 2022rako Estatuko Aurrekontu Orokorren negoziazioan.

Txikientzako 'Bihurri' filma emango dute larunbatean Antxon

Pasaiako Zinema Txikiaren bigarren saioa Antxoko Kultur Etxean egingo dute, 17:30ean hasita. Doako sarrerak erreserba daitezke jada.

Gehiago