Gaztetxoak arraunketa probatzera animatu ditu Hibaikak

Batez ere, 11-14 urte arteko mutilei luzatu die Hibaikak deialdia, baina neskak ere ongietorriak izango direla dio.

"Guztiz onartezin" iritzi dio Eguzkik saneamenduaren aurreproiektuari

Bizilagunentzako "soluzio integrala" izango den plana galdegin du talde ekologistak, proiektuak saneamendu saretik kanpo utzi baititu 40-50 bat sanjuandar.

Argi berdea Ordenantza Fiskalei, progresibitatea iparrorratz

Ordenantza Fiskalenena izan zen gai izarra atzoko plenoan. Pandemiaren testuinguruak egunerokoa baldintzatu zuenetik, eta hilabete luzeen ondoren, lehen pleno presentziala izan zen, gainera, zinegotziak pantailez berezitako sistemarekin babestuta.

AHTa geldiarazteko informazio martxa, larunbatean

Astigarraga-Lezo zatian AHTak eragingo lituzkeen kalteen berri emango dute larunbateko martxan. 09:00etan aterako dira, Martutenetik, Oarsoaldera etortzeko.

gau beltza oiartzun 2021

Gau Beltzak argituko du garai iluna, igandean

Abaraxka ludotekak Gau Beltza antolatu du iganderako, ohiko afari-meriendarekin. Larunbat arratsaldean prestatuko dituzte jantziak.

Muxikoen errokorrerako 895 dantzari bildu ziren Lezon.

Igandean, 2016ko Guinness errekorra oroitzeko berriz ere plazara

Urriak bost igande dituelako, Muxiko Festa egingo dute Lezon. Duela bost urteko balentria oroituko dute, aldi berean. Dantza Lezoko plazara itzuliko da.

Adinekoen egoitzetan greba egingo dute ostegunean

Ostegunean greba egingo dute zerbitzu eta lan duinaren alde, prekarietatearen aurka, eta zaintza erdigunean jarriko duen ereduaren alde ELA eta LABek.

juanito mitxelena omendu dute

Juanito Mitxelena omendu dute, berak gustukoen zuen moduan

Igandean hainbat bertsozale hurbildu ziren Elizalde Herri Eskolara, Mitxelena zenaren omenezko bertso saiora. Zuzenean aipatu zuten.

Antxoko anbulatorioa Luzuriagako etxeetan kokatzea eskatu du EH Bilduk

Osasun zentroa Luzuriagako I. faseko etxeen behealdera lekualdatzeko eskatu du koalizioak, behin betikoaren eraikuntza "gehiegi atzeratzen ari delako".

azkue memoriala 2021

Azkue Memoriala osasuntsu bueltatu da

Vincent Thevenaz eta Vincent Barrasek kontzertua eman dute Done Eztebe parrokian. Irunen eta Hondarribian ere izan dira saioak.

Pilaketak A8an istripu baten harira

Istripua dela eta bi bideak moztuta daude Donostiarako noranzkoan eta auto pilaketak daude.

Bat Etorri kolektiboak elkarretaratzea egingo du bihar

Elkarretaratzea Herriko Plazan egingo du Bat Etorrik bihar 12:00etan.

hitza eta antzerkia

Hitza eta antzerkia uztartzen dituen tailerra, hilaren 13an

Karen Muñoz eta Alain Mendizabalek sormenezko tailerra emango dute datorren larunbatean, Iturriotzen. Izena eman daiteke, ostegunera arteko epearekin.

La dramática errante taldeak 'Altsasu' antzeztuko du igandean Donibanen

Juanba Berasategi aretoan eskainiko dute antzezlana datorren igandean (hilak 14). Emanaldia 19:00etan hasiko da eta sarrerak salgai daude jada.

'Balas y violines' liburua aurkeztuko dute bihar Lekuonan

Ezkabako San Kristobal espetxeko ihesaldia du oinarri Vladimir Merino Barrera idazlearen azken liburuak.

ohorezko erregionala

Nesken bigarren taldeak nagusitasunarekin agintzen du sailkapenean

Futbol talde nagusiek galdu egin dituzte partidak, baita saskibaloiko bi taldeek ere, nahiz eta mutilek eskura izan dute denboraldiko lehen garaipena.

Iztietako zubia, itxita

Larunbat arratsaldetik dago itxita, eta hiri mantenuko langileek egoera txarrean dauden egur zatiak konpondu arte ez dute zabalduko pasabide hori.

Lezoko kirol taldeen asteburuko emaitzak (2021-11-08)

Munttarperen talde guztiek eta Kurkubik garaipenak lortu dituzte asteburuan. Areto futboleko biek, kale. Allerruren emaitzetan, denetik.

Gehiago