al desnudo errenteria

Bere lana azaleratuta, Ansa profeta izan da jaioterrian

Iratxe Ansak, Igor Bacovichekin batera, 'Al desnudo' obra eskaini du, Lekuonako Sorlekua aretoa estreinatzeko. Txalo zaparrada handia jaso dute.

Jarraitu dantzan

Lan handiari, eta arte eszenikoak, dantza zehazki, lau haizetara zabaldu eta ekarpen handia egiteagatik omendu du gaur Errenteriako Udalak Iratxe Ansa dantzari errenteriarra.

oinherri oiartzun aurkezpena

Oinherri ezagutaraziko dute ekainaren 5ean, aurkezpen ekitaldi eta tailerrarekin

Zer nolako Oiartzun nahi duten irudikatuko dute haurrek, tailer batean. Ondoren, Oinherriren filosofia azaltzeko aurkezpen ekitaldia egingo dute.

atez ate

Hondakin organikoen purutasuna %99,5 da

Herriko hondakin organikoaren ia osotasuna purua dela jakinarazi du Oiartzungo Udalak. Hondakinak murrizten, gutxitzen eta ongi kudeatzen jarraitzera animatu dute.

[Galeria] Ingurumen kontzientzia praktikara eraman dute Pasaiako gazteek

Eskubidean planaren barruko jarduera izan zen igandean Trintxerpen eta Antxon egin zutena. Herriko ikastetxe guztietako ikasleek parte hartu zuten.

Andrezaharraren manifestua-MENDI

21 aulki, bestelako sorkuntzei tokia eskaintzeko

Ohiko zirkuituan tokirik ez duten sormen lanen agertokia dena gaur hasiko da, Ehuntze espazioak antolatuta. Bi asteburuz luzatuko da, ekitaldi oso ezberdinekin.

ibilgailu-eletrikoak

Ibilgailu elektrikoari eta mugikortasunari buruzko ikastaroa egingo dute

Ekainaren 9rako online tailerra antolatu dute. Mugikortasun eredu berriei buruz aritzea da saioaren helburua. Aldez aurretik eman beharko da izena.

Koronabirus positiboak nabarmen hazi dira Oarsoaldean

Astelehenetik ostegunera COVID-19ak hartu dituen herritarrak 67 izan dira Oarsoaldean. Joan den asteko epe berberean 36 izan ziren.

"Militarrik gabe askoz hobe" esango dute ekainaren 6an

Jaizkibelgo eremu militarra desager dadila eskatzeko aurtengo martxa (seigarrena da) ekainaren 6an egingo dute, Lezoko plazatik abiatuta.

IRATXE ANSA, Dantzaria

“Inoiz ez dakizu zer gertatuko den agertoki gainean. Magia da ”

Dantzari errenteriarrak, Espainiako Dantza Sari Nazionala jaso zuen iaz. Hori dela-eta omenaldia egingo dio udalak bihar. Lekuona Fabrikako lehen emanaldia harena izango da.

Lekuona Fabrika ezagutzeko saioak egiten jarraituko dute uztailean

Astelehenetik larunbatera izango dira, eta astelehenetik ostiralera 11:00etan eta 19:00etan egingo dituzte eta larunbatetan, aldiz, 12:00etan eta 18:00etan.

Euskadi etorbidea eta Andonaegi lotzen dituzten igogailuen berrikuntza

Beheko igogailua uztailaren 12tik 23ra egongo da geldirik, eta goikoa uztailaren 26tik abuztuaren 20ra arte. Bi kabina eta txasisak aldatuko dizkiete.

"Aniztasun afektibo sexualaren aldeko borroka guztiona eta egunerokoa da"

Udalak adierazpen instituzionala egin du LGTBIQ+ Harrotasunaren Nazioarteko Egunaren karietara, "askotariko fobien aurrean, aniztasuna eta bizikidetza ona sustatzen jarraitzeko".

Ordezkaritza txukuna aurkeztu dute pasaitarrek Espainiako Kopan

Pasaia Kayakeko haurrek aurpegia eman dute Espainiako Kopan. Erronka zaila izan dute: "lurralde guztietako palistarik onenek parte hartu zuten".

Oarsoaldeko lau udalerriak, COVID-19aren eremu berdean

Errenteria-Oreretan, Pasaian, Oiartzunen eta Lezon azken egunetan pilatutako 100.000 biztanleko tasa 60tik beherakoa da.

Ortzadar bandera Lezoko udaletxean

Gaurko LGTBIQ+ Harrotasun Egunaren harira jarri dute bandera udaletxeko balkoi nagusian. Udalak kolektiboaren eskubideak aldarrikatu ditu.

merkatuzar
Errenteria-Oreretako taberna gehienak ireki dituzte.

Terrazak jartzeko ordutegia malgutu du udalak

Egunero aplikatuko da ordutegi berria, jaiegunetan barne, baimena duten establezimenduetan.

Ikasturtea amaitzeko, online erakusketa

Ikasturtean zehar diziplina ezberdinetan egindako lanak ikus daitezke erakusketan.

Gehiago