
Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxak egindako deialdiari jarraituz, 19:00etan elkarretaratzera deitu dute Niessen merkatalgunearen sarreran.

100.000 eurotik gorako gainkostua erakarri duela kiroldegien "kudeaketa txarrak" salatu du PSE-EEk.

Izena emateko Orkidea tabernatik pasatu behar dute interesdunek, osteguna delarik horretarako azken eguna. Igandean 08:30ean abiatuko dira herritik.

Sara Pinaren hilketagatik elkarretaratzera deitu du Antxoko Harremantxo talde feministak. 19:00etan Gure Zumardian bilduko dira.

38 urteko emakumea etxean hilda aurkitu zuten, astelehen goizean. Bere senarra atxilotu dute Bordeletik iparraldera, susmagarri nagusi bezala.

Lau urte bete dira pentsiodunen eta jubilatuen mugimenduak kalea hartu zuenetik bizitza eta etorkizun duin bat aldarrikatzeko. Errenteria-Oreretan, urte batzuk lehenago bete zuten kalea pentsio eta zahartzaro duinen aldeko aldarriarekin.

Gomez eta Arriola bat eginda agertu dira goizeko bileran. Altza eta Galtzaraborda arteko bidea martxan jarri eta "segidan" bota nahi dute zubi zaharra.

Euskarazko antzerkigintza bere osotasunean bultzatzeko, prestigioa emateko, eta ikusgarri egiteko sortu zen EHAZE, Euskal Herriko Antzerkizaleen Elkartea.

Hibaikako, San Juan-Koxtapeko, San Pedroko, eta Trintxerpe-Illunbeko ordezkariak bertan arituko dira emaitza onenak lortzeko lanean.

Bizkaiko eta Gipuzkoako pasaka jokalari onenak elkartu dira Txostek antolatutako txapelketan, kontzejupean. Karrera eta Jon Urbietak eraman dute txapela.

Azken ikasturtean zehar antolatutako kirol ekintza esanguratsuei aitortza egingo diete. Ekitaldia hilaren 27an izango da, 19:00etan, Juanba Berasategin.

Hondarribian egingo diren ingurumenari buruzko jardunaldiak izango dira proiektuetako bat. Bestea, Turkian ikastaro bat, gizarte langileentzat.

Asteburuan zazpi norgehiagoka jokatu dituzte Madalensoron. Hirugarren Mailakoak lau izan dira, Bigarren Mailako bi eta Lehen Mailako bakarra.

Talde sozialistak azaldu du COVID-19 funtsetik Errenteriak jasoko dituen 1.3 milioi euroak "udalerriaren susperraldi ekonomikoa sustatuko duten neurriak" hartzeko izan behar direla.

Igande eguerdian, 12:00etan, batzarra egingo dute Done Eztebe plazan. Ondoren elkarretaratzea egingo dute toki berean.

Eskualdeko garapen agentziak prestakuntza intentsibo espezializatua eskainiko du artisautza arloan, Berpiztu ATB programaren bidez.

OzZinemak Jonny Greenwood musikariaren omenean antolaturiko zikloko lehen filma da 'El hilo invisible'. Asteartean ikusi ahal izango da Niessen zinema aretoetan, 19:30ean.

Mintzagun egitasmoko tailerren baitan, Aranzadi Zientzia Elkartearen eskutik Euskal Planisferioaren inguruko saioak antolatu dira Oarsoaldeko sei euskaltegietan.

Sergio Zurutuza sanpedrotarrak disko bilduma hirukoitza kaleratu du 'Ezinbesteko kaos baten irudimena' izenpean. Bi formatutan jarriko du eskuragarri.

Uztailean protesta egin zuten Urumea Berri etxe agentziaren aurrean Altzateko eremuan egingo den proiektua salatzeko. Bertan, bi kide identifikatu zituzten, eta batek salaketa jaso du. Elkarretaratzera deitu dute urtarrilaren 25ean.