2022/2

Hitzarmena sinatu da Gizatea gizarteratzeko eta laneratzeko enpresarekin

Erenteriako Udalak Gizatea elkartearekin hitzarmena sinatu du laneratze enpresa zein gizarte ekimeneko enplegu zentro bereziei erreserbatutako kontratuak izan daitezkeen kontratuak identifikatzeko.

Mikel del Val
xanisteban eguna otsailean

Xanisteban Eguna, otsailean? Orgasmikoa izango da

Abenduan bertan behera geratutako ekitaldia datorren larunbatean eskainiko dute. Oiartzungo sortzaile gazteek bost lan taularatuko dituzte.

oiartzun b

Oiartzungo kirol taldeen asteburuko partidak (2022-02-11)

Hiru futbol taldek, saskibaloiko biek eta areto futboleko batek etxean jokatuko dituzte beraien norgehiagokak.

Martxoaren 8aren bueltako ekintzen berri eman du Itaiak

Emakumeen Nazioarteko Egunaren karietara, hainbat iniziatiben berri eman du antolakundeak: lehena Oreretan izango da, eta Lezon bigarrena.

Orereta Ikastolan, Brebeta eta Baxoa erabat euskaraz egitearen alde

Argazkia egin dute ikastolako LH eta DBHko ikasle zein irakasleek, Baionan probak erabat euskaraz egitearen alde elkartu zirenekin bat eginez.

'Kirolak eta Joko Olinpikoak', aurtengo Inauterietako gaia

Proposatutako gaien artean bozka gehien lortu dituena da, eta Inauteri Batzordeak dei egin du haren inguruan mozorratu eta lekuak apaintzera.

plenoa oiartzun

Ezohiko plenoa egingo dute datorren asteartean

Puntu bakarra izango du hilaren 15eko udalbatzarrak: 2022. urteko Gizarte Larrialdietarako Laguntzak emateko irizpideak onartzea.

Igandean, Mutxikoak Herriko Plazan

12:00etan elkartuko dira euskal dantzarekin gozatzera mutxikoekin bat egiten dutenek. Beti Prest-ek antolatu du jarduera.

Astelehenean, 'Azukrea belazeetan' ipuin-bilduma solasgai Lekuonan

Inazio Mujikarekin 1987ko ipuin-bildumaz jarduteko aukera egongo da. Hitzordua arratsaldeko 19:00tan izango da, Lekuona Fabrikan.

odol ematea oiartzun

Oiartzungo odol emaileek asteartean izango dute urteko lehen zita

Manuel Lekuona bibliotekan eman beharko dute odola. Aurretik zita hartu behar da, jende pilaketak saiheste aldera.

Gehiago