2022/3

Urdaburuko kideak.

Tolosaldeko biraren hirugarren etapa antolatu du Urdaburuk

Irteera 7:30ean izango da Zumardiko autobus geltokitik (Panier).

Eskaintza zabalarekin datoz apirila eta maiatza

Emanaldiz josita datoz hurrengo bi hilabeteak herrira. Ikuskizunak larunbatean hasiko dira Node dantza konpainiaren 'Hiru hitzetan' obrarekin.

ander imaz finala

Ander Imazek oiartzuarren babesa jaso du, finalari begira

Pilotari oiartzuarrak, Unai Lasorekin batera, igandean jokatuko du bere lehen finala. Oiartzuar talde batek bazkaria antolatu du.

'Egunkaria, gizarte zibilaren arrakasta' liburua gaur aurkeztuko dute

Aurkezpena 18:30ean izango da, Lekuona Fabrikan. Joanmari Larrartek egingo du aurkezpena, Egunkaria Batzordekoen laguntzarekin.

altzibarko lanen bigarren fasea

Altzibarko lanen bigarren fasea laster bukatuko dela iragarri du udalak

Martintxo kaleko eta Klarene plazako obrak Aste Santua baino lehen bukatuko direla esan dute. Gaur hasi dira Donepetri kaleko lanak.

Errenta aitorpena euskaraz egitera animatu dituzte Oarsoaldeko udalek

Tramitea euskaraz egiten dituzten pertsonen artean bi lagunentzako otordu bana zozkatuko dute herri bakoitzean.

Kilometroak jaiaren eredu berria, Oarsoaldean apirilaren 26an: Milimetroak

Orereta Ikastolak, Haurtzaro Ikastolak, eta Pasaia-Lezo Lizeoak antolatuta, apirilaren 26an egingo dute Milimetroak Oarsoaldean.

hizkien alde manifestua

Irakurtzearen eta idaztearen aldarria album ilustratuan bildu dute Labandibar eta Zapirainek

'Hizkien alde manifestua' liburua aurkeztu dute. Haurrei zuzenduta dagoen liburua da, helduek hausnarketarako erabil dezaketena.

Lehen Mailako Arretaren egoera salatu dute

ESK sindikatuak deitutako elkarretaratzean, Lehen Mailako Arretaren egoera "utzikeriazko kudeaketa negargarri" baten ondorio dela zehaztu dute.

sarrionandia oiartzun

Antzerkia, bertsoak eta Sarrionandiarekin solasaldia, Korrikarekin datozenak

Gaur 'Uhinak' dokumentala emango dute, eta ostiralerako Joseba Sarrionandiarekin hitzaldia antolatu dute. Astebururako, antzerkia eta bertsoak.

Pasaiak hamargarrenez izango du Ganbera Musika Astea

Apirilaren 4tik 8ra astearen barruko bost kontzertu jasoko ditu Trintxerpeko alkateordetzak. Soka eta haize instrumentuak dira.

Arkahitzak itzuliko dira apirilaren 8an

Bertsozaleek hitzordua izango dute berriro ostiral gauetan Arkaitza tabernan, eta lehen saioan lau bertsolari ariko dira.

pala txapelketako emaitzak 2022 03 29

Aurkia eta ifrentzua palista oiartzuarrentzat, gizonen kanporaketetan

Dozena bat partida jokatu dituzte asteburuan. Oiartzungo bi bikote aritu dira, eta Arizmendi eta Arbelaitzek aurrera egin dute.

Ehun birziklatuekin panpinak egiteko tailerra

Aktibitateak 3 orduko iraupena, eta 10 euroko kostua izango du.

Zaporeak proiektuaren aldeko meza eta kontzertua, ostiralean Trintxerpen

Eresmin abesbatzak, Jaime Tejadasen zuzendaritzapean, elkartasun emanaldia eskainiko du Karmengo Andre Mariaren parrokian.

Odola. Odol erauzketak.

Odola ematera deitu dute datorren asteartean

Lau Haizetarak sustatuta, odol emateak apirilaren 5ean izango dira Merkatuzarren, 17:00etatik 20:30era.

Bauhauseko emakumeen zineforuma, bihar

Jane Gamon Taldeak antolatuta, 'Bauhaus' filma proiektatuko dute bihar Niessenen Martxoaren 8ko egitarauaren barruan.

Pasaiako Zinema Txikiaren hurrengoa, larunbat honetan

'Sablehortz kapitaina eta diamante magikoa' filma emango dute Trintxerpeko Alkateordetzan. Karmengo Amako ikasleek hautatu dute filma.

Gehiago