2022/3

xanistebanak 2019

Aurtengo xanistebanak prestatzen hasteko bilera deitu dute

Herriko festak ospatuko direla aurreikusten denez, Xanistebanetako Jai Batzordea apirilaren 6an elkartuko da pleno aretoan.

[Galeria] XIII. San Pedroko Jaitsiera, argazkitan

50etik gora traineruk orotariko kolorez josi zuten badia joan den larunbatean. Jende andana bildu zen test estropadaren eremuan.

Pantaila akustikoak ezarriko ditu Gipuzkoako Aldundiak Beraunen

Arramendiko zubiaren eta futbol-zelaiaren gaineko pasabidearen artean ezarriko dira pantaila akustikoak.

50 urteko ibilbidea ospatu du Koldo Mitxelenak

Mendeurren erdia pasa da Koldo Mitxelena sortu zenetik, eta denbora horretan eskolaren parte izan diren pertsonen topagunea sortu zuten larunbatean.

bazterrak txukuntzen elizalde

[Galeria] Elizalde garbiago dago, herritar talde baten ekimenari esker

Bazterrak Txukuntzen-ekoek lehen auzolana egin dute, hogei lagunen artean. Bestalde, udalak tona batetik gora jaso du ibai bazterrean.

Errenteriako Udaletxea.

Udalbatzaren ohiko osoko bilkura, bihar

18:30ean hasiko da, eta zazpi puntuk osatzen dute. Publikora irekia izango da, eta streaming bidez ere jarraitu daiteke.

Galtzaraborda kiroldegiko igerilekuan izango da txapelketa.

Serviocio enpresak kudeatuko ditu kirol instalazioak

Kontratu berria apirilaren 1ean hasiko da, eta urtebeteko iraupena izango du. Horrekin batera, bukatutzat ematen da Oarsoaldea S.A.-ren kudeaketa.

[Galeria eta bideoa] Bostehundik gora pandero eta trikiti doinu

Ehunka pandero jotzaile eta trikitilarik Pasaia hartu zuten larunbatean, Euskal Herriko Trikitilari Eguna ospatzeko.

[Galeria] Oiartzungo ekoizleen azokak ongietorria egin dio udaberriari

HemenGuk Oiartzungo ekoizleen sarearen babespean, herriko ekoizle eta artisauen produktuek kontzejupea hartu dute gaur goizean.

Lezoko kirol taldeen asteburuko emaitzak (2022-03-28)

Kurkubik garaipena eskuratu du Easoren kantxan. Allerruren talde nagusiek ezin izan dute irabazi. Eskubaloian, bi garaipen.

PSE-EEk Mugi txartelarentzako neurri bereziak eskatu ditu

Horren harira, bihar Errenterian egingo den udalbatzarrean mozioa erregistratu du talde sozialistak.

plenoa oiartzun martxoa 2022

Ukrainari buruzko bi mozio aztertuko dituzte etziko plenoan

Martxoko ohiko plenoa egingo dute hilaren 30ean, hemezortzi puntukoa. Saharako egoera ere izango dute hizpide.

Mendekosteak prestatzen hasteko Jai Batzordea, apirilaren 5ean

Jai Batzordearen batzarra apirilaren 5eko 19:30ean izango da, Kultura Aretoan. 2020an eta 2021ean ez ziren egin Mendekosteak.

Jai giroan agurtu dute Xibero

Xibero tabernak betirako agur esan zuen larunbatean. Azken afari horiek txaranga batekin kantuan alaitu zituzten.

Errenteriako kirol taldeen asteburuko emaitzak (2022-03-28)

Touringeko mutilek euren partida galdu zuten, baina lidergoan sendo mantentzen dira. Ostiko jaitsiera postuetan sartu da lau jardunaldiren faltan.

Mendi irteera eta upeltegia antolatu dituzte datorren iganderako

Plan bikoitza proposatu dute Itsastarrak eta Herrerako Mendizaleak elkarteek: Toloñora igoera eta bazkaria.

oke

Oiartzungo kirol taldeen asteburuko emaitzak (2022-03-28)

Oiartzun Kirol Elkarteko futbol talde ia guztiek lortu dute punturen bat urratzea. Saskilagunen gizonek, garaipena.

ibai trebino

Donbass, Ukraina eta Errusiari buruz arituko dira apirilaren 8an

'Donbass. Gerra Europaren bihotzean' dokumentala eskainiko dute Oiartzunen. Ibai Trebiño egilearekin solasean aritzeko aukera egongo da.

Gehiago