Atsolorraren zapia jantziko diete oiartzuar berriei

2021ean jaiotako haurrei ongi etorri beroa egingo diete igandean, Arizmendieneako lorategian.

atsolorra 2020an jaiotakoei pasa den maiatzean egin zieten atsolorra [Arg.: @oiartzunudala].

Iaz jaiotako haurrek eta haien gurasoek zita garrantzitsua dute igande honetan (hilak 22), atsolorra egingo baitiete. Urteroko ohiturekin jarraituz, ongi etorri beroa emateko zapi bana jarriko diete oiartzuar berriei, txalaparta, musika eta bertsoek lagunduta. Udalak eta familiek antolatu dute ekitaldia, eta Arizmendieneako lorategiak jasoko du. 10:30etan jarri dute hitzordua.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.