2022/6

Ezkaraiko San Lorenzora irteera antolatu du Urdaburuk

Izena emateko epea zabalik da, irteerara joateko prezioa 60 eurokoa da, eta plaza mugatuak daude.

Eguzkik ibaira zuzenean doazen isuriekin amaitzeko eskatu du

Oiartzungo arroan dauden lau udalerrietako hautetsiei zuzendu zaie egoerari amaiera emateko eskatzeko.

Tokiko gobernantzaz hausnartuko dute bi egunez Lekuona Fabrikan.

Ikasteko gune berria irekiko du Udalak

Lekuona Fabrikaz aparte, Reina Aretoa egokituko da ekainaren 4tik uztailaren 17ra ikasturte-amaierako azterketak prestatzeko ikasketa gunea izateko.

Igandeko Intxixu Trailen izena eman daiteke oraindik

Ostiralean itxiko dute zazpigarren edizioan izena emateko epea, baina igandean bertan ere apuntatzeko aukera egongo da, lasterketa hasi baino lehen. Momentuz, 120 lagun baino gehiago apuntatu dira.

Musikaldiak Trintxerpe eta San Pedron ospatuko ditu zilarrezko ezteiak

25 urte beteko ditu aurten Euskal Herriko Musika Eskolen jaiak. Ospatzeko, EAEko eskolatako 2.400dik gora ikaslek musikaz blaituko dute badia.

Landarbaso Traileko bideo eta argazki erakusketa prestatu dituzte

Urdaburu Mendizale Elkarteko 15 bazkidek mendi lasterketaren inguruko bideo bat proiektatuko dute datorren ostegunean, 19:30ean, elkarteko egoitzan.

Datorren astelehenean, feminismoa hizpide Bekoz Bekoren eskutik

Cristina Ubani adituak dinamizatuko du eta, besteak beste, trans legea edota LGBTIQ+ mugimendua izango dituzte eztabaidagai.

baztarrak txukuntzen

Auzolanean garbituko dute Ergoien

Hilaren 19an (igandea da) auzoko zikinkeria biltzen ibiliko dira auzotarrak. Pagoaldean jarri dute hitzordua.

Auntxa Trikitixa Eskolako ikasleen emanaldi bat

Auntxa Trikiti Eskola, ikasturte berrirako prest

6 urtetik gorako herritarrek izena eman dezakete jada. Astean ordubeteko klaseak eskainiko ditu eskolak.

Ikasturtean ikasitakoa, oholtzara

Tomas Garbizu Lezoko Udalaren Musika Eskolako ikasleak ikasturte bukaerako emanaldiak egiten hasi dira. Gaur hiru saio daude.

Atlas 2.0. musikal parte hartzailea eskainiko dute

Kontari-Landarbasok antolatu du kontzertua. Igandean, hilak 12, izango da, arratsaldeko 18:30ean Fatimako Elizan.

IRITZI EMAILEAK. IRAITZ MATEO GOGORZA. OIARTZUN.

'Rotondak'

Asteburu garrantzitsua herriko pilotarientzat

Herriartekoan palistak txapelketako finalera sailkatzen saiatuko dira bihar, eta trinketekoak, berriz, Euskal Ligako finalean nagusitzen ahaleginduko dira.

sanjoan sua

Udako solstizioko suak egiteko baimena eskatu beharko dute oiartzuarrek

Hilaren 23an (osteguna da) sua piztu eta haren bueltan elkartuko dira herritarrak, eta "ingurumen zein pertsonen segurtasuna baldintza guztiekin egingo direla bermatu" nahi du udalak.

Arkahitzen hirugarren saioa, bihar

Andoni Mujika 'Anatx', Emaitz Murua, June Aiestaran eta Maddi Agirre bertsolariek hartuko dute parte 23:00etan hasiko den saioan.

Gehiago