
Larunbatetik irailaren 11ra bitarte egongo da zabalik, hiru hilabetez zehazki. Soilik abuztuaren 3an itxiko dutela jakinarazi du udalak.

600 milioi eurotik gorako aurrekontua du aurtengo planak. Bertaratzeko interesa duten enpresek aldez aurretik izena eman beharko dute.

Egoitz Perezek Ekialdeko torneoa irabazi du. Errenteriako taldeak bere aldetik herri arteko Txapelketako Paleta eta Pala motzeko finalerditako joaneko partidak galdu ditu.

Hilaren 19an (igandea da) izango da emanaldia, Haurtzaro Ikastolako jantokian. Sarrerak dagoeneko eskura daitezke, bost euroan.

Eremua garbitu ondoren 110 metroko hesi bat jarri dute bertan, "hondakinen isurketarik berriz gerta ez dadin". Babes elementuak jarriko dituzte hesi horren aurrean, ibilgailuek apurtu ez dezaten.

Hilerriko zelaian ariko dira segalariak, 18:00etatik aurrera. Heldu, gazte eta haurrek parte hartuko dute larunbatekoan, emakume zein gizonezkoek.

Ekainak 3ko denbora-pasen dinamika martxan da. Saria Mahalako produktuen kaxa da.

Asteazkenean hasiko dute lehia, kontzejupean. Ostegunean ere beste bi partida jokatuko dituzte.

LGTBI+ Komunitatearen Nazioarteko Egunaren kariaz, 'Erre, aldarri bat bertsoz' emanaldiak poesia, antzerkia eta bertsoak uztartuko ditu.

Udal aldizkariaren 12. zenbakia da herriko postontzietan banatzen ari direna. Udalaren webetik ere jaso daiteke.