2022/7

Traineruak, sona handiko banderen bila asteburuan

Orion, Zierbenan eta Pedreñan jokatuko dituzte asteburuko banderak Oarso Bidasoko traineruek. KAE2koek atseden asteburua dute.

Mamitsu eta luze datoz santakrutzak

Jaiak irailaren 13an hasiko diren arren, aurretik ere izango dira jarduerak. Jai Batzordearen parte hartzera deitu dituzte lezoarrak.

[Galeria] Mila kolore dantzan, Trintxerpeko karmenen lehen egunean

Txupinazo bakarra gutxi balitz, bi izan dituzte: gaztetxoenen koloreduna eta danborradari abiada eman dion eztanda handia.

Suteengatik larrialdi egoera ezarri dute

Gaurko, eta astebururako, nahiz astelehenerako tenperatura altua espero dute. Nekazal eremuetan bereziki arreta jar dadila eskatu du Jaurlaritzak.

Gaur abiatuko dira Trintxerpeko karmenak

18:30ean haurren txupinazoa botako dute, eta 20:00etan emango diete ofizialki hasiera 2022ko Karmengo Amaren Jaiei. Igandea, azken eguna.

Badalab hizkuntza berrikuntzako laborategia aurkeztu dute

Madalen kaleko 27. zenbakian dago kokatua, liburutegi zaharra zegoen lekuan, eta helburua da euskara biziberritzeko eta hiztunen arteko berdintasuna sustatzeko esperimentazio gune erreferentziala bilakatzea.

Lezoko EH Bildu: "Elebakartasun guneak behar ditu euskarak Lezon"

Lezoko EH Bilduk kezka adierazi du euskararen kale erabilerak izan duen beherakadagatik. Neurriak proposatu ditu.

Ogasunaren aurrean euskaraz, eta otordu goxo-goxoa

Errenta aitorpena euskaraz egiteagatik, Oarsoaldeko lau herrietako lau biztanlek otordu goxoak egiteko sariak irabazi dituzte.

kenpo kai oiartzun

Kenpo Kaian maila aparta erakutsi dute oiartzuarrek, berriro ere

Uztailaren 5 eta 6an nazioarteko ikastaro zein azterketak egin zituzten. Hunbo elkarteko kirolariak maila gorenean aritu ziren.

Esku beteta itzuli da Landarbaso, Probentzako Nazioarteko Lehiaketatik

Lehen postua lortu du Grand Prix-ean eta koru mistoetan, eta bigarrena eliz musikan. Iñaki Tolaretxipik taldea zoriontsu itzuli dela aitortu du.

Eskubidean lasterketak Trintxerpen egin du geldialdia

Karmengo jaien egitarauaren baitan, haur eta nerabeen eskubideen alde egin dute korri trintxerpetar gazteek gaur eguerdian.

Odola emateko hitzordua dute antxotarrek datorren asteazkenean

Hilaren 20ean, hileroko odol emate saioa antolatu dute Antxoko Kultur Etxean. 16:30ean hartuko dituzte lehen boluntarioak.

Madalenei buruzko erakusketa ireki dute Xenpelar Etxean

Agustin Lojorena errenteriarrak dohaintzan eman ditu argazkiak. Erakusketa uztailaren 30era arte egongo da zabalik.

'Santiyuk' jaietarako truk txapelketa antolatu dute

Hilaren 23an (larunbata da) jokatuko dute txapelketa, Iturriotz auzoko Iturri Berri elkartean. "Sari mundialak" egongo direla aurreratu dute antolatzaileek.

Gaur da 3x3koaren finalen eguna

19:00etan hasiko dira final-laurdenetako norgehiagokak. Ondoren finalerdien eta finalaren txanda iritsiko da.

lore more trapu zikinak

Txupinazoa udaletxetik ikusiko duten herritarrak jakitera eman ditu udalak

Bost irabazleek sarrera bikoitz bana izango dute txupinazoa udaletxeko balkoitik ikusteko. Udala jarriko da saridunekin harremanetan.

Aire zabaleko ihes-joko bat antolatu dute herrian datorren astelehenean

Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak prestatu du, eta eguzkiaren arriskuez eta bizimodu osasuntsu bat izatearen garrantziaz ariko dira. 5 eta 13 urte bitarteko haurrek hartu ahalko dute parte.

Laugarren egin du Jon Otegik, Gipuzkoako Azkartasuneko Txapelketan

Segalari oiartzuarra podiumetik kanpora gelditu bada ere, datorren astean Euskal Herriko Txapelketan ariko da.

Andoni Sierra, Cuencako Musika Erlijiosoaren Asteko zuzendari

Bere balio profesionalagatik eta musika prestakuntza zabalagatik hautatu dute; 2015etik Andra Mari Abesbatzaren zuzendaria ere bada.

Gehiago