
Atzo bukatu ziren 2022ko Santakrutz Jaiak. Eguneko ekitaldirik jendetsuena izan zen inude eta artzainen segizioarena.

Asteburuan ospatuko dituzte auzoko festak, hiru urteren ondoren. San Migel Egunean izango dute jarraipena.

Urrian abiatuko dira eskolak udal euskaltegian nahiz Xenpelar AEK Euskaltegian. Aurten, hobari bereziak eskainiko dizkiete langabetu, ikasle eta etorri berriei.

Antxo AF-ko lehen taldeak kategoria estreinatu du, bina berdinduz Ibarrarekin. Gipuzkoa eta Euskal Kopetan, bi garaipen lehen kanporaketetan.

Larunbateko estropadan azken-aurren egin ondoren, zail zuen 'Libia'-k igoera. Zaleen babesa bereziki eskertu du klubak.

Lezoko Dantzazaleen ekimenez, muxikoekin atondu zuten larunbat eguerdia Gurutze Santuaren plazan.

Oiarpeko Gaztetxoen Mailako pilotariak nagusitasun osoz irabazi du Amezketako txapelketa. Beste dozena bat partida jokatu dituzte.

2022ko Atlantikaldiaren azken-aurreneko goiza gogoz hartu dute Errenteria-Oreretako familiek. Herriko plaza, Herrixka eta Kalekaia bete dituzte.

Santakrutzen larunbata goiz abiatu dute. Txikienek Lopenen jolasteko aukera izan dute, eta sukaldari finenentzako, marmitako lehiaketa.

Arratsaldean "Dkode" eta "Puntu iraultzaileak" tailerrez gain, bisita gidatuak egingo dituzte. Gaualdean kontzertuen txanda izango da.

Datorren astelehenean abiatuko da joko interaktiboaren hamargarren denboraldia. Elkarteak "700 urte + euskaraz" taldea sortu du.

HITZAk lagun batentzako bono bikoitza zozkatuko du harpide eta HITZAkideen artean.

Urdaburuk antolatu du, eta 07:30ean abiatuko da busa Zumardiatik. Hainbat inguru bisitatuko dituzte, Igone Bravo biologoa buru.

Urriaren 3an hasiko dituzte Lezoko ludotekaren barruko jarduerak. Matrikularen prezio orokorra 50 eurokoa da, baina salbuespenak daude.

Oarsoaldea Garapen Agentziaren bidez kudeatuko diren laguntzak enpresen ideia berriak bultzatzeko erabiliko ahalko dira.

Parte hartuko duten DBH1 eta DBH2ko gazteek hilaren 30ean hasiko dute Kuadrillategi, askari batekin.

EAEko beste hainbat udalerrirekin batera ospatuko du Errenteriak Asteklima. Hainbat jarduera antolatu dituzte, astelehenetik ostegunera.

Hiruki Larroxa kolektiboak gidatuko ditu saioak, urritik ekainera. Hilero egun batean elkartuko dira, hiru orduz.

Estreinakoz, euskal dantzen hastapen klaseak emango dituzte Antxoko dantzariek. Astelehen arratsaldetan izango dira.

Beheko Plazan jokatuko dute Euskal Herriko bote luze txapelketako finalerdia, ostiral arratsaldean. Gipuzkoa 1 Otxandion ariko da.