2022/11

Lezoko kaira ontzi handiagoak iristeko lanak egingo ditu Portuak

Lanak egin aurretik, itsas-zoruaren gaineko azterketa egingo du Aztik. Lezon, sakonera eta maniobra-eremua handitu nahi dituzte.

Eguberrietan, eskubaloi campusa Oarsoaldean

Ereintzak, Munttarpek eta Donibane Eskubaloiak antolatu dute haurrak eskubaloira hurbiltzeko iniziatiba. Abenduaren 11ra arte eman daiteke izena.

2023 aurrekontuak oiartzun plenoa

2023ko aurrekontuei buruz arituko dira asteazkeneko plenoan

Hamahiru puntu izango ditu gai-zerrendak. Datorren urteko kontu orokorraz gain, EAJk aurkeztutako mozio bat izango dute hizpide, euskarari buruzkoa.

Gizon bat atxilotu dute Errenteria-Oreretan, sexu erasoa egotzita

35 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo goizaldean. Donostiako Guardiako Epaitegiaren esku utzi dute erasotzailea.

alaia martin etxebeste

Alaia Martin Nafarroa Arenako finalean izango da

Finalerdietako itzuliko hirugarren saioari itxoin gabe, bertsolari oiartzuarrak finalerako txartela lortu du. Abenduaren 18an Iruñean arituko da.

[Galeria] Gaztaina bila joan eta festa ekarri dute Antxora

200 lagun inguru bildu ditu gaur Papineko Gazteriak antolatutako Gaztain Egunak, denetik izan da. Luze joko du gaurko ospakizunak.

2023ko aurrekontuetarako 26 proiektu aurkeztu ditu EH Bilduk, "bizi dugun krisi anikoitzari erantzuteko"

PSE-EE eta EAJ taldeek aurkeztutako aurrekontua "berritasunik gabekoa eta kontinuista" dela esan dute, eta horregatik, 750.000 eurotik gorako neurri eta proiektu "egingarriak" proposatu dituzte.

[Galeria] Beraungo anbulatorioko murrizketei "aski da" esan diete zientoka herritarrek

Erraldoia izan da Duintasunak, auzoko elkarteek eta Beraun, Galtzaraborda eta Kaputxinoetako Erretiratuen Etxeek deitutako manifestazioa.

"Basoa berreskuratzeko" lanak egingo dituzte Jaizkibelen

Bi astez eukalipto unada bat kentzen ariko dira, "zabal ez dadin". Hauek kendu ondoren, espezie autoktonoak landatuko dituzte.

a25 oiartzun
A25

Biktima izatearekin "nazkatu" direla ozen esan dute

Indarkeria matxistaren kontrako elkarretaratzea egin dute gaur. Hamaika herrialdetan pairatzen dela salatu dute, baita Oiartzunen bertan ere.

Trans legea izango dute hizpide etzi Merkatuzarren

Mar Cambrolle Trans Plataformako bozeramailea, Monika Plazaola Alternatibako kidea, Iñaki Queralt zinegotzia eta Loratuz Lotu Trans elkarteko Brayan Altimasberesek solasaldia eskainiko dute.

Emakumeen kontrako erasoak salatzeko, gaur, elkarretaratzea Errenteria-Oreretan

Mobilizazioa 19:00etan hasiko da, Niessenen. Oreretako Mugimendu Feministak jakinarazi du bi emakume eraso dituztela azken asteetan.

The return life after isis

Estatu Islamikoa utzi duten emakumeei buruzko dokumentala, ostegunean

'The Return. Life after ISIS' dokumentala emango dute. Alba Sotorra zuzendariaren Emmy Sarietarako hautagaitza bat lortutakoa da zinta.

Xuban Goñi eta Haitz Aranburu

Goñi eta Aranburuk txapela eraman dute, gazteen bigarren mailan

Aretxabaletan jokatu dute finala, eta nagusitasunez gailendu dira. 28 partidetatik hemezortzitan gailendu dira Oiartzungo pilota elkartekoak.

Lilitegiko 85 abesti, denentzat eskuragarri

Pasaia-Lezo Lizeoaren lilitegietan erabiltzen diren abestien bilduma egin dute Maider Hipolitok eta Olatz Otxoak.

[Bideoa] 'AMAraun', "bidaia hipotetiko bat amatasunean", Donibanen

'AMAraun' ikuskizuna eskainiko dute Oihana Iguaran eta Amaiur Luluagak Juanba Berasategi auditorioan abenduaren 8an.

[Galeria] Antxo garbiago nahi dutelako bat egin dute bizilagunek

Zenbait antxotarrek bat egin zuten atzo goizean, euren ekimenez, barrutiko kaleetako hondakin eta zaborra garbitzeko.

[Bideoa] Martxan da Krasfit Ibaiondo-Pasai Antxo

Urritik ari dira askotariko ariketetan oinarrituriko intentsitate handiko entrenamenduak egiten. Oraindik izena eman daiteke.

arrasate oiartzun

Neska zein mutilak asebete dituzte asteburuko emaitzek

Mutilek garaipen polita lortu dute Arrasaten. Neskek denboraldiko partida okerrenean puntu bat urratu dute.

Errenteria-Oreretako kirol taldeen asteburuko partiden emaitzak (2022-11-25)

Herriko klubetako talde nagusiek asteburu honetan jokatutako partiden emaitzak, hemen.

Gehiago