[Galeria] Mikel Izagirre Nazioarteko Txapelketa, ikusgarria

Errenteria-Oreretako Agustina Otaolan eta Usurbilgo frontoian jokatu dituzte partidak. Mindarako bikotea txapeldunorde izan da.

Borroka luzea bukatu da; etxez etxeko langileek badute hitzarmena

Pasaiako Etxez Etxeko Zerbitzuko langileek hitzarmen bat adostu dute Eulen enpresa kontratatzailearekin. Martxoan hasi zuten borrokaldia.

[Bideoa] "Lezoarrok, erronka pertsonalari heltzeko prest zaudete?"

Ostiralean Lezoko Euskaraldia abiarazteko ekitaldia egin zuten Gurutze Santuaren plazan. Norbanakoen konpromisoari dei egin zioten.

alaia martin amurrio

Hirutik hiru saio irabazita, Martinek hanka eta erdi du finalean

Amurrioko saioan nagusitu da oiartzuarra. Abenduaren 3ko saioko puntuaketa jakin arte itxaron beharko du, baina gertu du sailkapena.

63 milioi euroko aurrekontua izango du udalak 2023rako

Iaz baino bost milioi euro gehiago izango ditu datorren urtean. Agintaldiko azken urtea izateko "oso anbizio handiko" aurrekontua dela dio Aizpea Otaegi alkateak.

ASTEKO ERREPORTAJEA

[Erreportajea] ‘Etxetxo’, askatasun olatuen bila

‘Etxetxo’ batela jendartean aurkeztu du Hibaikak. Ekitaldiko izen nagusiena, ordea, Pedro Usabiagarena izan da: Lezoko Etxetxo baserria zenetik bizirik den seniderik zaharrenak altxa du ikurrina.

Oiartzungo erraldoi txikien konpartsa abiadura hartzen ari da

Txerri Egunean ateratzeko, entsegu orokorrak egingo dituzte hilaren 26an eta abenduaren 14an Blenda, Kiñu, Arrasku eta Arkotx erraldoi txikiekin.

[Erreportajea] Mendian eta lagun giroan itzaliko dituzte 80 kandelak

Urdaburu Mendizale Elkartearen 80. urteurrena ospatzen ari dira hil honetan, eta denetik antolatu dute. 1942an sortu zutenetik, sekulako bilakaera izan du egitasmoak: 1.000 bazkide inguru ditu egun.

Saharara eramateko emariak biltzen ari dira Bixi-Bixi eta El Watan

Saharako kanpaleku betera arropa eta mugikorrak eramateko bilketa egiten ari dira Donibaneko Bixi-Bixi eta Oiartzungo El Watan elkarteak.

[Erreportajea] Kaiolatik ihes egitera

Urruntze agindua duten herriko emakumeen egoera ikustarazteko ekintza berezia egin du Oiartzungo Feministen Asanbladak. 24 aulkirekin herriko kasuen atzean dauden errealitateak islatu dituzte.

Oarsoaldeko Eskola Kirola: non eta noiz dira azaroaren 26ko jarduerak?

Oarsoaldeko Eskola Kirola egitasmoaren azaroak 26ko ordutegiak eskuragarri daude. Horiek HITZAren webgunetik deskarga daitezke.

oiartzun ke

Oiartzungo kirol taldeen asteburuko partidak (2022-11-25)

Oiartzun Kirol Elkarteko emakumeen talde nagusiak seigarren garaipena lortu nahi du, Iruñean. Gizonek Arrasaten jokatuko dute.

'Latinoamerikaren zain urratuak' liburua aurkezteko solasaldia egingo dute Gaztañon

Eduardo Galeano uruguaitarraren liburua euskaratu duen Iñaki Alegria itzultzailea bertaratuko da, eta harekin batera, Mikel Zinkunegi internazionalista izango da.

A25

%3,57 hazi dira emakumeen kontrako erasoak Oarso Bidasoan

Hazkunde handiena familia barruko erasoetan izan da. Bikoteek edo bikote ohiek eraso dituzten emakumeen kopurua ere hazi da.

Disko berriaren lehen singlea aurreratu du Ilargik, 'Beldurrarekin dantzan'

Abeslari lezoarrak iragarri du abenduaren 2an kaleratuko duela bere bigarren diskoa. Aurrerapen abestiaren bideoklipa, hemen.

Hartu HITZA Euskaraldian

Harpidetza eskaintza berezi bat prestatu dugu zuretzat: Jaso ezazu HITZA etxean 7 hilabetez 35€ soilik ordainduta.

Antzara-joko erraldoia egingo dute Gaztañon

Larunbatean, 16:00etatik 18:00etara, Gaztañoko jolastoki estalian joko honetan aritzeko aukera izango dute familiek. Aldez aurretik izena eman beharko da.

Kirolaren Gala egingo dute abenduaren 17an

Azken urteotan emaitza garrantzitsuak lortu dituzten banakako diziplinetako kirolariak omentzeko ekitaldia izango da abendukoa, "merezitako omenaldia jaso dezaten".

Horman Poster Kolektiboak 'Souvenir' antzezlana taularatuko du larunbatean

Lekuona Fabrikan garatutako obra da, Koldo Mitxelena ikastetxeko ikasleekin batera landu dute kolektiboko kideek. Bihar (hilak 24) arte ariko dira gazteekin lanean.

Gehiago