alaia martin elizondo

Alaia Martin finalerdietako bigarren itzulian izango da

Elizondoko saioa irabazi du bertsolari oiartzuarrak. Zuzenean sailkatu da Amurrioko finalerdiko saiorako; azaroaren 19an izango da.

[Argazki galeria] Eraldaketa eta burujabetza, plazara

Alternatiben Oihartzuna egin da gaur bigarrenez azokak, mahainguru, bazkari, bertso eta kontzertuekin. Ez da aspertzeko astirik egon Oiartzunen.

Mikel del Val eta Olaia Gerendiain

[Galeria eta bideoa] Kintoek Antxo hartu dute

Abian da 1.000tik gora lagun elkartu dituen 'kintada' erraldoia. Zapi gorria lepoan, giro ederrean hasi dute eguna antxotarrek.

NOR proiektua

‘NOR’ proiektuak gaztetxoak hausnartzen jarri nahi ditu

1545 argitaletxeak egitasmoa finantzatzeko kanpaina abiarazi du. Liburu ilustratua da, generoa eta sexu identitateak lantzen dituena. Ez dute erantzunik emango, galderak plazaratzea da liburuaren helburua.

Alaia Martin, finalaurrekoetan aurrera egiteko gogoz

Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoetako lehen itzuliko estreinako saioan parte hartuko dun oiartzuarrak, Elizondon.

AIUR ILLARRETA BEÑARAN. KAYAK SURFLARIA.

[Elkarrizketa] «Kayak surfean, selekzio guztietatik osoena da gurea»

Gazte lezoarra munduko txapeldun izan da kayak surfean. Behin ez, birritan: Junior Mailako ontzi motzen eta luzeen kategorietan. Euskal Selekzioaren koloreak defendatu ditu, harro. Aurrera begira indartu egin da Illarreta.

ASTEKARIKO ERREPORTAJEA.

[Erreportajea] Harrera sareak, bost negu

Laugarren urtea eta bosgarren negua beteko du Irungo Harrera Sareak. Ordutik, Santiago eta Behobiako zubietako kontrolek berdin jarraitzen dute, eta ez dela harrera duina bermatzen salatzen segitzen dute.

Jose Ramon Jimenez Camacho ‘Montxo’, Kamelamos Adiquerar elkarteko kidea

[Elkarrizketa] «Eraiki ditugun zubi horiek herriaren parte dira, aspalditik gara parte»

«Herrikideekin hitz egin eta gure herriaren errealitatea ikusarazteko» baliatzen ari da Ijitoen Astea Kamelamos Adiquerar elkartea. Ekintza asko egiten ari dira egunotan herrian.

Tasak izoztearen aldeko proposamena eramango dute udalbatzarrera, lehenengoz

EH Bildu, EAJ eta Elkarrekin Podemos taldeek tasak izoztea adostu dute. Herritar zaurgarrienen beharrei aurre egingo dieten zerbitzu publiko indartsuak eta herritar guztiak babesteko politikak garatzea "inoiz baino beharrezkoagoa" dela dio alkateak.

[Erreportajea] Obra-hondakinekin «etorkizun itxaropentsu» bat eraikiz

‘Nola irudikatzen duzu 2030eko Antxo?’, ‘Nola geratuko da herria topoa lurperatu ondoren?’. Galdera horiei erantzun eta datozen urteei «ilusioz» aurre egin ahal izateko herri batzarra deitu du SOS Antxok.

Eguzki taldeak doako lau ikastaro antolatu ditu, "ekologikoagoak izateko"

Datozen lau astelehenetan saio bana eskainiko du Itziar Bandresek, arratsaldez. Aurretik izena eman beharko da.

[Galeria eta bideoa] Pasaitarrek ere beldurrak uxatu dituzte

Ezagutu den Gau Beltzik jendetsuenetako bat izan da aurtengoa, Antxo eta San Pedroko bizilagunen harrera kontuan hartuta.

isabella giampaolo

'Metamorfosi III' antzerki fisiko ikastaroa egingo dute Gabonetan

Xabi 'Jabato' Lopezek eta Isabella Giampaolo aktoreek gidatuko dute ikastaroa. Laborategiko tokiak mugatuak izango direla iragarri dute.

auzoen arteko desafioa oiartzun

Auzoen arteko desafioa egingo dute larunbatean

Ergoiengo Auzokalte elkartean eta inguruetan probak eta jolasak egingo dituzte herriko zortzi auzoetako ordezkariz osatutako taldeek.

gau beltza

[Bideoa] Gau Beltzeko irudirik beldurgarrienak, bideoan jasota

Astelehen arratseko kalejirarekin bideoa osatu du Abaraxka udal ludotekak. Bost minutuko bideoan jaso dituzte hastapena, ibilbidea eta suzko akerra.

Mendiarekin lotutako bi zinema saio, Urdaburu Mendizale Elkartearen eskutik

Lehena hilaren 10ean (osteguna da) izango da, eta bigarrena 11n, biak arratsaldez. Sarrerak lau euroan eskura daitezke.

Martxan da berriro Fanderiako igogailua

Birgaitze lanak bukatu berri dituztela jakinarazi du udalak. Hiru hilabetez luzatu dituzte obrak.

liburutegia

Sexismoari eta emakume idazleei buruzko hitzaldi bana, bihar

Parean elkarteak umeen liburuen diagnosia egin eta bihar aurkeztuko du. Goiatz Labandibarrek emakume idazle ezezagunen berri emango du.

Gipuzkoa Basket eta Palenciaren arteko partidarako sarrerak

HITZAk, HITZAkide batentzat bi sarrera ditu zozketan. Sarrerak HITZAren egoitzan jaso beharko dira.

lore eskaintza fusilatuei oiartzun 2022

1936ko Gerran fusilatutakoak omendu dituzte

Oiartzuar talde bat hilerrira hurbildu da, omenaldia egiteko. Tartean izan dira udaleko ordezkariak zein Katin Txiki memoria historikoa lantzen duen elkartekoak.

Gehiago