bote luzea finala otxandio

Gipuzkoarrentzat gehiegi izan da Bizkaia

Bizkaiak eta Gipuzkoa Bik bote luzeko finala jokatu dute. Oiartzuarrek eta villabonarrek osatzen duten taldeak ezin izan diote Bizkaiari txapela kendu.

errenkoalde azoka

[Galeria] Herriko dendak kalera atera dira Merkataritzaren Festan

Errenkoalde elkarteak antolatuta, azoka egin dute goizean zehar Koldo Mitxelena ikastetxearen patioan. Arratsaldean moda desfilea egingo dute bertan.

"Bizikidetza arazoekiko" kezka agertu dute bizilagunek

Azken urteetako jendetsuenak izan dira aurtengo auzo batzarrak. Besteak beste, hondakinak, kotxeen abiadura, edo aparkalekuak aipatu dituzte.

Pasaia Kayakek bi ordezkari eraman ditu Munduko Txapelketara

Eukene Saez eta Iñaki Fernandezek osaturiko bikoteak Portugalera egin du bidea talde pasaitarra ordezkatzeko. 'Top-10'-a gertu izan dute.

Zabala Enea II gaztetxea

Herriko sortzaileak elkartzeko topaketa egingo dute

Oreretako Gazte Sortzaileak izeneko talde batek topaketa egingo du Zabala Enea II gaztetxean hilaren 15ean. "Kultur adierazpide nagusienen zirkulutik kanpoko kultura" landu nahi dutela diote.

Umorezko antzerkia Pasaian da berriro

Hilaren 14ean abiatuko dira 2022ko Pasaiako Umorezko Antzerki Jardunaldiak, 23ra bitarte. Barruti guztietan egongo dira emanaldiak.

ASTEKARIKO ERREPORTAJEA. OLATZ ELIZONDO PEDAGOGOA ETA PSIKOPEDAGOGOA, ETA MAITE ELIZONDO PSIKOLOGOA

[Erreportajea] Buru osasuna lehenesten

Azken urteetan haur eta nerabeen buru osasuneko arazoak areagotu egin dira. Urriaren 10ean da Osasun Mentalaren Nazioarteko Eguna, eta eritasuna normalizatzen ari bada ere, oraindik bidea dago egiteko.

Pasaiak eta Touringek derbia jokatuko dute bihar

Oarsoaldeko taldeen arteko partida Jesus Mari Zamoran jokatuko da, 16:30ean. Egoera ezberdinean iritsiko dira bi taldeak.

ASTEKARIKO ELKARRIZKETA. NAROA MARTINEZ SUAREZ. IRAKASLEA ETA PSIKOPEDAGOGOA.

[Elkarrizketa] “Nerabeek sentitzen dutenari ez zaio garrantzirik kendu behar”

COVID-19ak batez ere nerabeen osasun mentalean eragina duela uste du Martinezek. Horri eusteko haiek entzutea ezinbestekoa dela uste du, eta erantzunak komunitarioa behar duela izan.

Gaurtik igandera, kontzertuak, txistua eta dantza Trintxerpen

Asteburu osoa hartuko duen egitaraua prestatu du Illunbe Musika Elkarteak, 50. urteurrena ospatzen jarraitzeko. Azaroa koruen hilabetea izango da, eta abenduan bukatuko dute ospakizunekin.

Araneder eremuko berdegunean jolasgune berria sortuko dute

Pasaia-Lezo Lizeoko ikasleen ekimenez abiarazi du udalak proiektua. Besteak beste, bi piknik mahai eta zabu bat ezarriko dituzte abenduan.

Beraungo bi igogailu berrien obrak, martxa onean

Maurice Ravel, Aita Donostia eta Juan Crisostomo Arriaga kaleak lotuko dituzte bi igogailuek. Mugikortasuna hobetzen duen "ekintza garrantzitsua" dela nabarmendu du udalak, eremu horretan pertsonen joan-etorria "nabarmena" baita.

Errenteria-Oreretako taldeen asteburuko partidak (2022-10-21)

Herriko taldeek gaurtik igandera bitarte jokatuko dituzten partiden ordutegi eta jokalekuak kontsultatu.

OKE 2022 2023

Oiartzungo kirol taldeen asteburuko partidak (2022-10-22)

Karla Lekuonan asteburu mugitua izango da, bost norgehiagoka jokatuko dituztelako Ugaldetxoko zelaietan, eta beste bat Elorsoron.

Oarsoaldeko Eskola Kirola: non eta noiz dira urriaren 22ko jarduerak?

Oarsoaldeko Eskola Kirola egitasmoaren urriak 22ko ordutegiak eskuragarri daude. Horiek HITZAren webgunetik deskarga daitezke.

Beraunen hobekuntzak bultzatzeko 3,25 milioi euroko inbertsioa egingo du Jaurlaritzak

Eusko Jaurlaritzak 101 milioi euroko inbertsioa egingo du EAEko 14 auzotan, tartean, Errenteria-Oreretako Beraunen. Hurbileko bulego bat jarriko dute auzoan, besteak beste.

urmendi

Urmendik lan poltsa osatzeko deialdia egin du

Ordezkapenak egiteko zerrenda berritzea eta osatzea da haur eskolaren helburua. Azaroaren 4ra arte bidal daitezke curriculumak.

labore oarso webgune berria

Labore Oarsoren webguneak itxura berria du

Kontsumo kooperatibaren webguneak hainbat berritasun edukiko ditu, eta kide talde bakoitzak bere txokoa izango du.

Herriko esku pilotarien asteburuko partidak

27 partida jokatuko dituzte errenteriarrek orotara. Ostiralean XII. Montxo Jimenez Esku Pilota Memorialaren final handia jasoko du Agustina Otaola pilotalekuak.

Gehiago