'Beldur barik' jarrerak, lehiaketara

Emakumeek jasaten dituzten bereizkeria egoerei aurre egiten dieten neska-mutilen adierazpenak bideotan jaso nahi dituzte.

aek euskara laguntzak

Euskara ikasteko diru laguntzak eskatzeko epeak ireki dituzte

Iazko ikastaroetan parte hartu dutenek hilaren 15era arte eska ditzakete. Ikasturte honetan arituko direnentzako epea, berriz, hilaren 28an itxiko da.

alternatiben oihartzuna

Alternatiben Oihartzuna egingo dute hilaren 22an, sei urteren ondoren

Egun osoko egitaraua prestatu dute. Oiartzungo hainbat alorretako taldeek parte hartuko dute: elikadura, energia, hezkuntza, kultura, zaintza...

Trafikoan aldaketak, Lezo-Donibane bidegorriaren azken zatiko zundaketengatik

Zundaketak urriaren 6tik aurrera egingo dituzte, eta aldundiak zehaztu du 5-6 eguneko iraupena izango dutela lanek.

Orain arteko bidea ospatu eta aurrera begirako erronkei heltzeko ekitaldia egingo du EH Bilduk

Jada hamaika urte bete dira koalizio subiranistak alkatetza lortu zuenetik. Orduan hasitako "bide eder" horren inguruko gogoeta egin nahi dute herrikideekin.

Kilometroak jaiaren lekukoa hartu du Orereta Ikastolak

Atzo Ibarran egindako festaren hasieran jaso zuten lekukoa zuzendaritzako kideek eta ikasleek, Uzturpe Ikastolaren eskutik. Egitasmoa antolatzeko ardura "gogoz eta ilusioz" hartuko du ikastolak.

Duintasuna pentsiodunak erretiratuak

[Galeria] "Ahalegin handiz konkistatutako eskubideen defentsara eta borrokara" deitu du Duintasunak

Udako etenaldiaren ondoren indartsu itzuli dira pentsiodunak, mobilizazio jendetsua egin dute gaur. Haien bizi baldintzak "aurrekaririk gabe hondatzen" ari direla salatu dute gogor.

[Galeria] Ardura handiko lau bide berri

Antxo Areto Futbolak ofizialki eman dio hasiera 2022-2023 denboraldiari, eta horretarako, jendaurrean aurkeztu dute aurtengo plantilla osoa.

Denboraldi berrian parte hartzera deitu du Zintzilik Irratiak

Udazken honetan 38 urte beteko ditu irrati libreak. Irratsaio bat egin, irratia gertutik ezagutu edota irratia lagundu nahi dutenei bertatik pasatzeko gonbita egin diete.

hemenguk

[Argazki galeria] Oiartzungo produktuak, kalera

HemenGuk-en ekimenez, Oiartzungo ekoizle eta artisauek azoka egin dute gaur goizean. Kontzejupean erakutsi eta saldu dituzte beraien produktuak.

Ibilketa nordikoa, asteazkenero Lezon

Jarduera ikasturteko asteazken guztietan egingo dute, Koldobike Gezala pilotalekutik abiatuta, 16:00etatik 17:00etara.

Hezkuntza lege berriaren kontrako manifestaziora autobusak Oarsoaldetik

Euskal Eskola Publikoaz Harro topaguneak deitutako mobilizazioa azaroaren 5ean izango da, Bilbon. Izen emate epea zabalik da.

Xabier Obesoren 'Arrazoiaren eta emozioaren artean' erakusketa bisitatu daiteke jada

"Arteak pertsonen garapen pertsonal eta sozialean duen garrantziaz hausnartzeko gune izan nahi duen" erakusketa da Obesorena. Azaroaren 12ra bitarte bisitatu daiteke.

Euskaldunen ahalduntze eskolan izena emateko epea, zabalik

"Ahaldundu, prestatu eta esperientzia partekatzeko" eskola izango dela dio Lau Haizetara elkarteak, "parekoari euskaraz egitean egoera deserosoak gainditzen laguntzeko asmoz".

'1976, el año que vivimos peligrosamente' liburua aurkeztuko dute ostegunean

Alternatibak antolatu du saioa. Enrique Gonzalez de Andres egilea izango da, Joxe Iriarte Bikilarekin batera.

San Tomas egunean postua jartzeko eskaera egin daiteke jada

Azaroaren 14ra bitarte egin daitezke eskaerak, ZU! Zure Udala arreta zerbitzuan.

Muxikoen dantza saioak dirauen artean, kotxerik ez Santiago plazan

Dantza saioagatik ibilgailuek ezingo dute plazan sartu 11:30etik aurrera. Euria ari badu, frontoira lekualdatuko dute dantzaldia.

Antxoko kintoen festak zenbait aldaketa eragingo ditu trafikoan

Gelasio Aranburuko lehen zenbakitik Kamio tabernara arte doan tramuari eragingo diote, nagusiki, larunbateko moldaketek.

ura

Ura eta estolderiaren tasa ordaintzeko epea hasi da

Tasa ordaintzeko epea hasi dela adierazi du Oiartzungo Udalak. Abenduaren 15era arte egongo da ordaintzeko aukera.

Gehiago