
Puntetarako bideko hiru iturriek kutsadura bakteriologikoa dutela adierazi du Osasun Sailak, eta oraingoz ezingo da edan.

1545 argitaletxea ekarpenen bila ari da 'Nor' izeneko proiektuarentzako. Irati Goikoetxeak idatziko du, eta Irrimarrak ilustratu.

EH Bilduren aldeko botoekin aurrera atera da 2023ko tasa eta zergen ordenantza. Guraso bakarreko familia eta ugarientzako, hobariak.

Lezoko udalak jarriko du abian, San Markos Mankomunitatearekin batera. Kartelak erantsiko dituzte portaletan, eta inkestak egingo.

DBH 1 eta 2ko gaztetxoei zuzendutako dinamikak gaur askaria egingo du, pizzekin. LHkoentzakoa bihar izango da; ludotekak ate irekiak egingo ditu datorren astean.

Sagardoaren industria hazten ari da, gero eta sona handiagoa hartzen ari da. Hala ere, baserri askotan oraindik etxeko sagardoa egiten dute, ekoizleek eurek edan eta gozatzen dutena.

Agentziak azterlan bat egin nahi du eskualdeko kontsumitzaileen artean, eta horretarako, herritarren laguntza behar du. Inkesta bat kaleratu berri dute.

Berritasunekin dator aurtengo Familia Eskola programa. 2 eta 16 urte arteko seme-alabak dituzten gurasoek heziketa prozesuan bidelagun izango dute errenteriarra. Urrian hasiko dituzte saioak, eta oraindik izena eman daiteke.

Tiñelu elkarteak Garagardo Festa antolatu du urriaren 6tik 8ra. Apardun edariaz gain, jan eta festa egiteko beste hainbat osagarri prestatu dituzte. Karlos Saldise plazak jasoko du feria.

Mikel Zarate eta Donostia Hiriko Kutxa sariak lortu ditu aurten, baina umetatik dabil sormen lanetan. Inspirazio jasa amaigabea duela dirudi, elkarrizketa eten duen euriaren parekoa bai, gutxienez.

Oielekuko paisaia naturalak eta ondare kulturala ezagutzeko antolatu dute ibilaldia, hilaren 30ean, Arditurriko parketxeak antolatuta.

Bete ezazu 12 galderako joko hau eta irabaz itzazu sari bikainak!

Urriak 14ko denbora-pasen dinamika martxan da. Saria Garua kafetegi eta okindegian 4 pertsonentzako gosaria da.

Kurkubi Lezoskt-ek jokoan izan dituen lau lehiak irabazi ditu. Futbolean, eskubaloian eta areto futbolean, asteburu gazi-gozoa.

Lau kanporaketa jokatu dituzte pilotari oiartzuarrek, eta bakarrean egin dute aurrera. Bihar eta etzi, bi partida Egian.

Zazpi taldeetatik bostek lortu dituzte puntuak. Emakumeen futbol talde nagusiak etxean irabazi du, eta gizonenak, Azpeitian.

Astebururo herriko auzo ezberdin batean kokatuko da informazio puntua. Gaur Olibeten izango dira.

Gobernu taldeko kideek atera dute aurrera, udalbatzarrean, proposamena. Jendaurrean dago hartutako neurrien agiria.

Datorren astelehenean irekiko dituzte izen emateak, eta asteazkenean itxiko. Gurasoek aurrez aurre egin beharko dute, 17:30etik 19:00era.

Oiartzungo Usategieta jatetxean bazkalduko dute. Azaroaren 19a baino lehen egin beharko dute ordainketa.