Gaztañoko auzo lokalean izango da aurkezpena, datorren hilaren 10ean. Orereta-Errenteria izen bikoitza onartzeko eskaera da argitalpena, 2022 urte bukaeran aurkeztutakoa.

Orereta-Errenteria liburua aurkeztuko dute hilaren 10ean (ostirala da) Gaztañoko auzo lokalean. Luis Elberdin egilea bertan izango da, solasaldia egingo du bertaratutakoekin. 19:00etan hasiko dute saioa.
Orereta-Errenteria izen bikoitza onartzeko eskaera da liburua, 2022 urte bukaeran aurkeztutakoa. Luis Elberdin bera, Iago Irixoa historialaria eta Peio Joseba Monteano historialaria dira proposamen honen buru. 1.023 orrialdeko liburuxka osatu dute, dagoeneko udalari aurkeztu diotena.
Lotura honetan argitalpenaren xehetasun guztiak kontsulta daitezke.