Oiartzungo pilota bultzatzeko festibala antolatu dute hilaren 31rako
Oiarpek hiru partidako jaialdia antolatu du. Bikote mistoen arteko partida, lau t'erdiko bat eta profesional ohi eta herriko gazteek nahastuta jokatuko dute.
Oiarpek herriko eskupilota bultzatzeko festibala antolatu du hilaren 31rako. Ostiral arrats horretarako hiru partida programatu dituzte, eta guztietan Oiarpeko pilotariek parte hartuko dute.
Pilota jaialdia 22:00etan hasiko da, Madalensoron. Honakoak izango dira partidak:
- Haur Mailako neska-mutilen partida mistoak: Egiguren — Galardi / Ziaurritz — Erauntzetamurgil.
- Lau t’erdikoa: Ugalde / Zabaleta (Oiarpekoak dira biak).
- Bikoteka (Oiarpeko gazteak eta profesional ohiak nahastuta): Arteaga — Landa / Etxeberria — Garmendia.
Sarrerak salgai jarri dituzte, herriko hainbat establezimendutan: Miren, Xabale, Txokolategia, Tolaita eta Irundarrenen. Hamar euroan eskura litezke. Oiarpeko bazkideek 5 euroan izango dituzte (zuzendaritzan eskatu beharko dute), eta 12 urtera arteko haurrek zein klubeko zuzendaritzari eskatu beharko dizkiote.
Asteburuko partidak
Egunerokoari dagokionez, Oiarpeko pilotariek 21 partida jokatuko dituzte asteburuan. Horietako hiru finalak izango dira.
Kartelera osoa ikusteko, egin klik esteka honetan.
