2023/3

Zirika Neska gazteen taldeko iazko manifestazioa.

Mobilizaziora deitu du Zirikak bihar eguerdian

Denon bizitzak erdigunean jartzera deitu du Zirika Neska Gazte taldeak Martxoaren 8aren harira. Manifestazioa egingo dute 12:00etan Herriko Plazatik abiatuta.

okil beltza

Okilak eta orientazio jolasa, martxoko protagonista Arditurrin

Datorren igandean, Aitor Lekuonak hegaztiei buruzko azalpenak emango ditu. Hilaren 26rako, 'Iparra galdu gabe'.

Zaindu zaintzaileak kanpaina abiatu du udalak.

Zaintzak duintzeko urratsak egitea ezinbestekoa delako

Zaindu zaintzailea kanpaina abiatuko du datozen egunotan Errenteriako Udalak Etxekolan zerbitzua herritarren eskura jartzeko helburuarekin.

irati filma

'Irati' filmaren bigarren saio bat antolatu dute larunbaterako

Landetxeko eraikina inauguratzeko egitarauaren barruan antolatu zuten saiorako sarrerak agortu direla eta, bigarren saioa antolatu dute.

Duintasunaren manifestazioa.

Mikel Martin gogoan aldarrikatu dute zahartzaro duina

Borroka kide zuten Mikel Martin Conde ekintzaile oreretarra gogoan izan dute gaurko protestan pentsiodunek; beretzat izan dira lehen hitzak, eta bere irudiak eta ortzadar banderak zabaldu dute ondorengo manifestazioa.

Hilaren 17tik 19ra, bertatik bertarako antzerki musikala Pasaian

'Pasaia KM0' zikloak herriko eta inguruko jendearekin egindako lan eszenikoak doan eskainiko ditu Juanba Berasategin.

[Erreportajea] Nork zaintzen ditu zaintzaileak?

Iaz hasi ziren etxeko langileak langabezia ordainsarirako kotizatzen, baina eskubide asko bermatu gabe dituzte oraindik. SOS Arrazakeriak salatu du dagokiena baino 800 euro gutxiago kobratzen dutela hilean.

[Erreportajea] Egin behar zuten, eta egin zuten

Errenteriako Emakumeen Taldearen barruan, emakumeek abortatzeko aukera izan zezaten talde klandestinoa sortu zuten. Ipar Euskal Herrira laguntzen zieten. Gaiari lotutako filma egin dute.

Oarsoaldeko alkategaiak aurkeztu ditu EAJk

Eskualdea arazoei aurre egiteko eta irtenbideak bilatzeko "adibide" dela nabarmendu du EAJk, eta Pasaiako badiaren biziberritzean egindako urratsei balioa eman die.

[Bideoak] Azken agurra egin diote Mikel Martini

Dozenaka eta dozenaka senide, lagun eta burkide gerturatu dira gaur Zentolen tanatoriora, Mikel Martin Conderi azken agurra egitera. Ekitaldi hunkigarria izan da.

Kirol taldeen asteburuko emaitzak

Areto futbolean bi garaipenak etxerako. Futbolean, bi garaipen, hiru berdinketa eta hiru partida galdu dituzte herriko taldeek. Euskadiko Ligako Emakumeen taldeak lortu du garaipen bakarra asteburuan, eta saskibaloian Gizonen Hirugarren Mailako taldeak eta Oiarso 05 jubenilenak ekarri dute garaipena.

Zabalik da Madalen Literatur Sarietan lanak aurkezteko epea

Aurtengoa 36. ekitaldia du lehiaketak eta lanak aurkezteko epea hilaren 31n bukatuko da.

Araudiak berritu ez direla-eta kezkatuta dago PSE-EE

Agintaldian araudi berririk onartu ez izana ezkor baloratu du alderdi sozialistak, haren ustetan "ezinbestekoak" direlako udalerriaren etorkizuna bermatzeko.

Gaztainaren Orfeoiaren kontzertua bihar

Kontzertua Madalenaren basilikan izango da 20:00etan hasita.

Emakumeei eskainiko die kontzertua Udal Txistulari Taldeak

Udal Txistulariekin batera herriko emakume txistulariak, Xenpelar Bertso Eskolako emakume bertsolariak, Miren Etxebeste pianista, eta Lorea Intxaurrandieta arituko dira.

Harmailak hauspo bihurtuta

Gizonen Hirugarren Mailako taldeari babesa erakusteko iniziatiba jarri du martxan Touring kirol elkarteak: etxean jokatuko dituzten hiru partidetan bazkide bakoitzak lagun bat gonbidatu ahalko du.

Lezoko kirol taldeen asteburuko partidak (2023-03-10)

Albiste barruan, herriko futbol, saskibaloi, eskubaloi eta areto futboleko taldeek izango dituzten norgehiagoken hitzorduak.

'Footcab' mahai berriak dituzte lezoarrek

Udalak hondatuta zegoen ping-pong mahai bat berritu, beste bat erosi, eta 'Footcab' modalitaterako beste bi instalatu ditu.

Gehiago