2023/5

Atsedenik gabeko asteburu biribila izan du Pasaia Kayakek

Kimuekin hasi eta beteranoekin buka, Pasaia Kayak taldeko kategoria guztietako kirolariak aritu dira lehian azken asteburuan.

Meipiko Jaien atariko barrikotea egingo dute larunbatean

Sagardotegi menua eskainiko dute larunbateko herri afarian. Horren segidan, musika, edaria eta gaueko parranda.

Jostakeitan hasi dira

Aurtengo Jostakeitan egitasmoaren lehen saioa egin zuten atzo Goiko Plazan. Aisiaz, euskaraz eta familian gozatu zuten bildu zirenek.

Euskal musikaren hiriburu Musikasteren eskutik

Musikaste Euskal Musikaren Asteak datorren asteartean hasiko du bidea. 51. ekitaldia izango du aurtengoa, eta ekitaldiro egiten duen moduan, honakoan ere, kalitate goreneko artistekin ondu du egitarau zabal bezain aberatsa.

Emakumeen Itzuliaren hirugarren etapak Oarsoaldea eta Bidasoa zeharkatuko ditu

Igandean izango da hirugarren eta azken etapa, eta Donostia izango du abiapuntu eta helmuga. Jaizkibel eta Gurutze igoko dituzte txirrindulariek.

Eta, lortuko balute?

Ereintzaren emakumeen talde nagusiak Ohorezko Zilarrezko Mailara igotzeko igoera fasea jokatuko du asteburuan herrian.

martzelina festa eguna

[Galeria] Bertso egun "ahaztezina", Martzelina ospatzeko

Martzelina Bertsozale Elkarteak izen aldaketa ezagutarazi eta ospatzeko festa eguna egin du, belaunaldiak elkartuz.

Muga astoa eta haren ingurukoen kalamatrikak

"Muga astoa eta haren ingurukoen kalamatrikak" liburua aurkeztuko dute ostegunean

1936ko Gerraren ondoren, oiartzuarrek arto-irina lortu ahal izateko Nafarroara jo behar zuten. Ipuin ilustratua egin dute horrekin.

oier zabaleta oihan etxeberria

Oiarpeko Etxeberria eta Zabaletak txapel bana lortu dute

Oier Zabaletak Josetxo Ezkurraren omenezkoa poltsikoratu du. Oihan Etxeberriak Garcia idiazabaldarrarekin irabazi du GRABNI.

Inoiz baino herritar gehiagoren babesa nahi du EH Bilduk, "maite dugun herria eraikitzen jarraitzeko"

Herritar guzti-guztien botoek garrantzi bizia izango dutela esan du koalizio subiranistaren alkategai Aizpea Otaegik: "Asko da egin duguna, herri hobea gara, baina gehiago da emateko duguna. Horregatik, inoiz baino gehiago izan behar dugu maite dugun herria eraikitzen jarraitzeko".

'Zeozertan dabil, baina ez dakit zertan', igandean Landetxen

Metrokoadroka antzerki taldearen lana ikusteko aukera izango da Oiartzungoa. Uda aurretik azken aukera izango da.

black is beltza ainhoa oiartzun

'Black is Beltza II: Ainhoa', ostegunean Landetxen

Fermin Muguruzak aurkeztuko du bere animaziozko bigarren filma. Sarrerak webgunean eros daitezke.

Lezoko EH Bilduren hauteskunde ekitaldia, ostiralean

Mikel Arruti alkategaiak eta Itziar Ostolaza batzar nagusietarako hautagaiak parte hartuko dute ekitaldian.

PSE-EEk gaur egingo du ekitaldi nagusia

Beraungo Pablo Sorozabal plazan egingo du 18:30ean hasita.

Haur eta gazteekin osatu nahi dute madalenen egitaraua

Haur eta gazteen jai batzordeak martxan jarri dituzte. Gazteen lehen bilera hilaren 25ean izango da; haurrena, berriz, hilaren 26an.

Koldo Mitxelena eguna ospatuko du ikastetxeak larunbatean

Erakusketa, zirku emanaldia, ikas taldeen ikuskizunak, bazkaria eta Oihan Vega DJ-aren musikaz gozatzeko aukera izango da.

Gaztañoko jaietako larunbateko egitaraua, ez da jada sekretua

Kros herrikoia, kontzertuak eta DJ Bullen musikak girotuko du larunbata. Mozorro afaria ere egun horretan egingo dute.

zuhaitz gurrutxaga

Ekitaldiz betetako asteburua Touringen mendeurrenaren harira

Euskadiko Kadete Ligako finalaurrekoa eta finalak Fanderian jokatuko dituzte eta Zuhaitz Gurrutxagaren 'Futbolistok' emanaldia ikusteko aukera izango da larunbatean.

Gehiago