2023/5

oiartzun eaj hautagaitza

Bizi-kalitatea "hobetzea" eta "udalaren moduak aldatzea", EAJren programaren ardatz

Oiartzunekin "konprometitutako" hautagaitza aurkeztu du EAJk. Udalean ziklo berria ireki nahi dutela adierazi dute.

Papresako jardueragatiko kiratsagatik, beste errekerimendu bat egingo du udalak

Azken hilabetetako hirugarren errekerimendua izango da, joan den urteko azaroan eta aurtengo martxoan beste bi errekerimendu egin zizkion Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen Iraunkortasun eta Ingurumen Sailari. Arantxa Tapiak gidatzen duen saila arduratzen da Papresa egiten ari den ekoizpen aldaketak baimentzeaz, eta bere jardueraren ondoriozko eraginak kontrolatzeaz.

Gaur, segurtasun tailerraren bigarren tailerra Aiton Bordan

Adituek, adinekoentzat batez ere baliagarri izan daitezkeen aholkuak emango dituzte. 18:30ean hasiko da tailerra, Aiton Bordan.

Lezoko EH Bildu: "Udalak milioi bat euroko laguntza galdu du Itturringo industriagunea berritzeko"

Zonaldea biziberritzeko beharrezkoa zen diru partida udalak ez duela prestatu salatu du koalizioak, beraz, diru laguntza galdu dela.

Igandean jokatuko da Gazte Mailako Aurresku Txapelketa Nagusia

Gipuzkoako liga amaituta, bertan onenak izan diren dantzariak Gazte mailako V. Aurresku Txapelketa Nagusia jokatuko dute igandean. Bi  topagune izango ditu Aurresku Txapelketa Nagusiak: Errenteria-Oreretan ariko dira A eta B saileko dantzariak, eta Legazpin D sailekoak.

Musika, mahai ingurua, dokumentala, eta poesia errezitaldia Emakumeen Etxean

Lehen zita aste honetan bertan egin dute. Zazpi andra musika emanaldiarekin gozatzeko aukera izango da. Ostegunean izango da, hilak 11, 19:00etan,  XV-XX mende arteko emakumeen kantu, letrak eta bertsoak biltzen dituen musika emanaldia, horien arten Joxepa antoni aranberri Xenpelarren bertsoak.

Motora Mugi sisteman txertatzeko akordioa sinatuko dute

Hilaren 24an formalizatuko du akordioa Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak. Oraindik ez dute aurreratu noiz izango den martxan.

Garrintzi eta Kontariren ahotsak, Juneren Hegoak elkartearen alde

Garrintzi Abesbatzak eta Kontari Landarbaso Abesbatzak bat egin dute, eta Juneren Hegoak elkartearen aldeko kontzertu solidarioa egingo dute ostiralean, hilak 12, 19:00etan hasita.

AHTaren "txikizioaren kontrako borroka" goretsi dute

AHTaren kontrako borrokak 30 urte bete dituelako, ospakizun eta aldarrikapen jarduerak egin zituzten larunbatean.

sare mendi martxa

[Galeria] Presoekiko "salbuespen" legediarekin bukatzeko eskatu du Sarek

60 bat lagunek hartu dute Elorrietako tontorrerainoko martxan, bi zutabetan. Hilaren 21ean, bizikleta martxa.

GI-20 itxiko dute ostegun gauean, Beraun parean

Gi-20 errepidea itxita izango da etzi —osteguna—22:00etatik , ostiraleko 05:00ak arte Bilboko noranzkoan Beraun parean.

Errenteriako Udaletxea.

Etxebizitza hutsak alokairu sozialera bideratzeko diru laguntza

Hutsik dauden etxebizitzei erabilpena eman eta bide batez, haien beharra dutenei erantzuna emateko diru laguntza lerroa zabaldu du Errenteriako Udalak.

kakorratz tailerra

Kakorratz tailerra antolatu dute hilaren 20rako

Neuk Artisau Diseinuak dendak antolatu du tailerra, zorro bat josten ikasteko. Goizez izango da, eta aurretik izena eman beharko da.

girizia

Girizia elkarteak urteroko batzarra egingo du hilaren 19an

Arratsaldeko zazpietarako egin dute deialdia. Bost puntuko gai-zerrenda izango du urteroko batzarrak.

Kuadrillen Eguna josteko parte hartze aktiboa eskatu dute

Kuadrillen eguna antolatzeko, aurretik, bitartean eta ondoren lan handia egin behar dela esan du OaingozHau mugimenduak, eta inplikatzera deitu dituzte herritarrak.

Tour Lagunak taldeak boluntarioak behar ditu

Frantziako Tourraren antolatzaileek boluntarioak bilatzen ari dira lasterketa Errenteria-Oreretatik igarotzen denerako. Uztailaren 3an igaroko da Tourra Errenteria-Oreretatik, lasterketa handiaren hirugarren etapan.

herriartekoa oiartzun

Herriartekoa modu onean hasi du Oiartzunek

Zaldibiaren kontrako hiru partidetako bi nagusitasun osoz irabazi dituzte, esku huska. Bestalde, Oihan Etxeberriak txapela irabazi du.

Gazteekitaldia argazkia

Gazteen eta udalaren arteko "elkarlanaren beharra" aldarrikatu du EH Bilduk

EH Bilduk Gazte Ekitaldia egin du, eta Gazteria zinegotzia izango litzatekeena aurkeztu du. Gazteria arlorako dituzten asmoak azaldu ditu.

atsolorra 2022

2022an jaiotako oiartzuarrei harrera egingo diete igandean

Iaz jaio ziren 62 oiartzuarrei atsolorra egingo diete datorren asteburuan, Arizmendienean. Ongietorri komunitarioa izango da.

Gehiago