2023/5

UDAL HAUTESKUNDEAK 2023. ALKATEGAIEI ELKARRIZKETAK. Isaac Palencia Caballero (PSE-EE Errenteria-Orereta)

"Errenteriak merezi duen lekura itzultzeko, norabide berri baten aldeko hautua egiteko garaia da"

Isaac Palencia Caballerok 2012an hasi zuen ibilbide politikoa PSE-EErekin Errenteriako Udaleko zinegotzi gisa. Lehen aldiz da alkategai.

UDAL HAUTESKUNDEAK 2023. ALKATEGAIEI ELKARRIZKETAK. Jesus Mari Martiarena (EAJ)

"Bi agintaldi hauetan alkatetzatik Lezori buelta eman diogu"

Azken bi agintaldietan alkate izan da Jesus Mari Martiarena. Egin dituenen, eta egin asmo dituenen berri eman du.

Sagardo_Eguna_Oiartzun_202

Desafioa eta gaueko txosna, XXXII. Sagardo Eguneko berritasunak

Egun osorako egitaraua prestatu dute XXXII. Sagardo Egunerako. Orotara hemezortzi izango dira sagardoa herriaren erdigunera ekarriko duten ekoizleak.

Inoiz baino "kaletartuago" dator Eztena

Eztena Antzerki jaialdiaren barruan hiru tailer antolatu dituzte. Horietarako izena hilaren 31 baino lehen eman behar da.

Aitor Gonzalez Oiartzun
UDAL HAUTESKUNDEAK 2023. ALKATEGAIEI ELKARRIZKETAK. Aitor Gonzalez (PSE-EE Oiartzun)

"Erakargarri egin beharrean, euskararen erabilera inposizio bat bezala ikusten da"

Aitor Gonzalez aurreko hauteskundeetan boto batzuengatik lortu ahal izan ez zuena saiatuko da egiten oraingoan.

Hamaika proiektu berritzaileren topaleku

dbSariak iniziatibaren hamargarren ekitaldia egingo dute ostiralean Don Bosco Lanbide Heziketako Institutuak antolatuta institutuaren kiroldegian 10:00etan hasita.

Aizpea Otaegi: "Herritarrek badakite zertarako gai garen, eta batez ere, emateko zenbat dugun"

Maiatzaren 28ko hauteskundeei begirako ekitaldi nagusia egin zuen atzo arratsaldean EH Bilduk.  Aizpea Otaegi egungo alkate eta datozen hauteskundeetarako koalizio subiranistaren zerrendaburua, Maddalen Iriarte Gipuzkoako Foru Aldundirako Ahaldungai Nagusia, eta Mertxe Aizpurua Espainiako Diputatuen Kongresuan EH Bilduren ordezkaria mintzatu ziren Lekuona Fabrikak hartu zuen ekitaldi politikoan.

UDAL HAUTESKUNDEAK 2023. ALKATEGAIEI ELKARRIZKETAK. Loreto Osa Ocon (EAJ)

"Pasaiaren biziberritzea errealitate bat da; dagoeneko martxan dago"

Lau zinegotzi ditu egun EAJk Pasaian. 2019an hasi zuen bere ibilbide politikoa Osak, eta bigarren legealdiari alkategai gisa helduko dio.

700 sinadura eta Podemos, EAJ eta EH Bilduren babesa

Ehunka lagunek babestu dute Antxoko jolasguneen konponketarako eskaera. Salatu dute PSE-EE dela herritarrekin bildu ez den alderdi bakarra.

UDAL HAUTESKUNDEAK 2023. ALKATEGAIEI ELKARRIZKETAK. Elixabete Murua Mindegia (EAJ Errenteria-Orereta)

"Herri honek behar duen susperraldi ekonomikoa eta kohesio soziala garatzeko alderdirik egokiena gara"

EAJ udal taldearen bozeramaile izan da Elixabete Murua Mindegia 2019-2023 agintaldian, eta oposizioan jardun du. Bera da jeltzaleen alkatetzarako hautagaia maiatzaren 28ko hauteskundeetan.

Asteburuan Oarsoaldean zer?

Kontsulta itzazu asteburuan Oarsoaldeko herrietan egongo diren ekitaldiak. Agenda osoa zuretzat eskuragarri.

Hibaika elkarteko batelak eskifaia bila abiatu dira

Hibaika Arraun Elkarteak kanpaina abiatu du haur eta gazteak erakarri eta arraunean has daitezen Mataderoko beren egoitzan. Horren harira hiru ikastaro egingo ditu ekaina eta uztaila artean.

'Herrian xaltoka', mendekosteetan

Xalto pailazoaren egitasmoaren 16. lanak mendekosteak ditu ardatz. Gaur beharrean, atzo zabaldu zuen ekarpena.

Sorgin eta Su Gaua Gaztañoko jaiei ginga jartzeko

Egunez egun ezagutarazi du jaietako programa Gaztañoko Auzo elkarteak, eta ekainaren 18ko (igandea) eta 23ko Sorgin Gauaren egitarauak ere zabaldu ditu.

maite larburu

Kanterri ikastaroa bigarren aldiz egingo dute

Uztailaren 10ean eta 11n egingo dituzte ekitaldiak, udaleko aretoan eta Arizmendieneko lorategian. Izena eman daiteke.

Antzerki Arin Sozialaren jardunaldian izango da Kikilisalda antzerki taldea

Errenteria-Oreretako Kikilisalda taldeak martxoaren 9an estreinatu zuen antzezlan hori Emakumeen Etxean.

Euskara ikasteko diru laguntzak daude Lezon

Sei lerroko sistema prestatua du Lezoko Udalak. Euskaltegian matrikulatuta daudenek uztailaren 3a baino lehen eskatu behar dute diru laguntza.

Galtzarabordako kiroldegiak ohiko jarduera berreskuratu du

Ustea du udalak, kiroldegiaren erabiltzaileren batek edo batzuek narritadura eragin zuen substantziaren bat erabiltzeak sortu zuela ezbeharra.

gatibu oiartzun

Ekainerako 49 kultur ekitaldi programatu dituzte

Udalak datorren hileko kultur programazioaren berri eman du. Askotariko ekitaldiak izango dira, eta kasu batzuetan sarrerak eskura daitezkeela gogorarazi du.

Oarsoaldeko Eskola Kirola: non eta noiz dira maiatzaren 27ko jarduerak?

Oarsoaldeko Eskola Kirola egitasmoaren maiatzaren 27ko ordutegiak eskuragarri daude. Horiek HITZAren webgunetik deskarga daitezke.

Gehiago