2023/9

Bost urteko atzerapenarekin heldu da

Lezo eta Donibane artean falta den bidegorri zatiaren proiektua onartu berri du Gipuzkoako Foru aldundiak.

Hamaragarrenez, OrriBakaR

Andreoneren orri bakarreko literatur lanen lehiaketarako lanak aurkezteko epea zabalik da, azaroaren 24ra arte.

auzo batzarrak oiartzun 2023

Herritarren ekarpenak jasoko ditu udalak auzoz auzo

Urriaren 2tik (astelehena) 19ra auzo bilerak egingo ditu gobernu taldeak bizilagunen ekarpenak jaso eta udalak agintaldirako dituen proiektuak azaldu asmoz.

Lezoko gobernu taldeak hainbat udal zerga igotzea proposatu du

Ostegunean egitekoa den udalbatzarrean aztertuko dituzte neurriak. Bizitzaren garestitzeak eta diru bilketak bat etorri behar dutela uste dute.

Aste honetatik, Muittu Lezoren barruko kirol jarduerak abian

Ariketa fisikoa egiteko egitasmoetako batzuk jada hasi dira. Informazioa nahi duenak orientatzailearekin harremana egin dezake.

Aranburu, Europako Trinketeko Eskuz Binakakoan garaile

EPLEko Taberna, Chiapuso, Yorel eta Ruben, nazioarteko txapelketetan aritu dira Euskal Selekzioarekin.

Pirritx, Porrotx eta Marimototsen azkena, Juneren Hegoak elkartearen eskutik

'Ur-teak bete, abenturak bizi!' Pirritx, Porrotx eta Marimototsen azken lanarekin gozatzeko aukera izango da urriaren 21ean. Sarrerak, salgai bihartik.

Kirol martxa, Lezoko kaleetan

Gaurtik eta ostirala arte, kirolarekin lotutako hainbat jarduera izango dira herrian, den-denak kalean.

mikelaldia 2023 argazkiak

Mikelaren oroimenak koloreztatu du udazken hasiera

Mikel Martin Conde eta Xanti Vicente 'Altxu' oroitu dituzte goizeko kalejiran. Arratsaldean, kabareta, afaria eta festa.

Eider Mendoza Kilometroak jaialdiko ordezkariekin batzartu da

Foru jauregian elkartu dira, eta aurtengo helburuak ezagutzea eta 2023. urteko edizioari babesa helaraztea ziren helburu nagusiak.

zaintza martxoak 8 oiartzun

Azaroaren 30eko greba feminista orokorra prestatzen hasiko dira

Urriaren 7an lehenengo batzar irekia egingo dute, udaletxean. 'Zaintza sistema publiko eta komunitario baterantz!' izango da grebaren aldarria.

topo oiartzun

Tren zerbitzua indartuko du Euskotrenek igandean

Kilometroak jaiaren harira trenen maiztasuna ugarituko du Amara eta Irun-Colon eta Amara eta Zarautz artean.

Kilometroak 23 jaiaren harira, trafiko aldaketak

Igandeko 07:00etarako Erdiguneko jai eremuak ibilgailuz libre egon behar du.

Badiako kutsadura azaleratuko du Buceo Donostik igandean

Itsas-hondoaren garbiketa egingo dute Pasaiako uretan. Bertan bildutakoarekin hondakinen erakusketa antolatuko du udalak gero.

Odola ematera deitu du Lau Haizetarak

Odola emateko saioa asteartean egingo dute, urriaren 3an, Merkatuzarren. Hitzordua hartu behar da aurretik.

Zelaia eta Barbadoren aldeko manifestaziorako autobusa antolatu dute

Nazio manifestaziora deitu du Ankerkeriari Stop plataformak larunbatean Gasteizen. Autobusa Errenteria-Oreretatik abiatuko da.

Ipar martxa irteera Zarautz eta Getariara, Urdabururekin

Urriaren 7an, larunbatarekin egingo dute irteera 12 kilometroko ibilbidea osatzeko.

ehuntze sormena tailerrak

Ehuntze sormena lantzeko tailerren taldeak osatzen ari da

Haur, gazte zein helduentzako taldeak osatzen ari dira. Izena emateko epean daude, eta ordutegien berri eman dute.

Iristear dira udazkeneko ipuin kontaketa saioak

Urri eta azaro bitartean zazpi kontaketa jasoko ditu Andreone Lezoko Udal Liburutegiak. Horietatik lehena urriaren 4an da.

oiartzun museoak deskontuak

Iparra ez galtzeko orientazio jolasa

Arditurriko parketxean egingo dute orientazio jolasa urriaren 8an.

Gehiago