
Aitor Zelaiak eta Galder Barbadok pasa den astean jaso zuten espetxeratzeko agindua, eta horren aurka elkartu ziren atzo Herriko Plazan.

Hurrengo asteburuan jokatuko dute, Tunisian, Munduko Kenpo Kai Txapelketa. Honbu elkarteko ordezkaririk ez da faltako; bertan izango dira Alain Isasa beteranoa eta Uxue Arozena debutaria.

Txita ibiltaria Pasaiatik abiatuko da hilaren 25ean. Hurrengo egunean Lezon izango da, eta 27an Oiartzunen.

Hibaikan hamahiru urte eta Arraun Lagunak-en hiru eman ondoren, agur esan dio arraunari Pescadorrek (Errenteria-Orereta, 1982). 2023ko Kontxa irabazi berri, ontzian, eman zion albistea taldeari.

Mikel Martin Conde omenduko dute bihar. Hamaika borrokaren ekintzaileari, eta utzitako ondare politiko, sozial eta emozionalari aitor egiteko herriak egindako lanaren emaitza da Mikelaldia.

Hilaren hasieran Galizian egindako Europako Txapelketan urrea eskuratu du lezoarrak, Open kategoriako lehian.

Bide segurtasun arazoak direla salatu dute eta bidegorri izendatzeko baldintzak ez direla betetzen talde ekologistak.

Urriaren 1ean egingo dute Kilometroak 23ren jai handia. Gaur eman du Orereta Ikastolak egitarau osoaren berri, xehe.

Ikastaroak urritik maiatzera izango dira, eta bihartik aurrera eman ahal izango da izena.

Europako ibai festibal garrantzitsuenaren ohorezko gonbidatu da Pasaiako Itsas Kultur Faktoria, Frantziako Orleans herrian. Igandera arte izango dira han.

Denboraldia hasi dute Oiartzungo pilotariek. Hamasei partida jokatu dituzte, eta horietako seitan lortu dute garaipena.

Lezon eta Pasaian izen-ematea itxita badago ere, Oiartzunen hilaren 27a izango da horretarako azkeneko eguna.

Sasoiko lehen irteeran, asteburu-pasa egi dute Urbasako mendilerroaren inguruan. Hurrengo hitzordua urriaren 15ean dute.

Independentziarako indarra lelopean antolatu du ekitaldia 19:00etan.

Emakumeok Mugimenduan APPa ezagutarazteko ibilaldia Donibanetik abiatu du ibilgailu musikatuak. Lezo eta Oiartzun ere zeharkatuko ditu.

Arratiari bere zelaian irabazi diete neskek, markagailua iraulita. Mutilek kontrako zoria izan dute, eta areto futbolean, aurrera.

Langabeei begirako ikastaroa da, eta osotara 340 ordukoa: urrian hasiko da eta abendura arte luzatuko da.

Emakume bertsolariak XIII-XVI mendeetan idatzitako bertsoekin osatutako programa eskainiko du abesbatzak.

Hamalau puntuko udalbatzarra izango da hilaren 27koa. 2024ko zergen ordenantza aztertuko dute, besteak beste.

Jarki antolakundeak gogor salatu du Euskal Herriak pairatzen duen "nazio eta klase zapalkuntza". Zapalkuntza hori indarrean dagoela baietsi du antolakundeak.