Batasunaren Bidean Aurkezpena

8.000 laguneko giza-katea, euskara batuari gorazarre egiteko

Errenteria-Orereta eta Donostia lotuko dute 8.000 lagunek, gaur zortzi, Kilometroak-en urteko dinamikaren barruan, Orereta Ikastolak, Ikastolak Herriari eta Euskaltzaindiak antolatu dute.

lur korta landetxe bisita

400 haurrek Landetxeko sekretuak ezagutu dituzte

LH 3 eta 6 arteko ikasleek txangoak egin dituzte eraikin berrira. Lur Kortak erakutsi dizkie Landetxeren txoko guztiak.

ASTEKARIKO ERREPORTAJEA

Etxera bidea ez dadin izan hil ala bizikoa

Don Bosco Lanbide Heziketa Institutuko ikasle eta irakasleek Gaintxurizketako errepideko puntu iluna ezabatuko duen proposamena helarazi diote Gipuzkoako Foru Aldundiari. Erantzunaren zain dira orain.

Astekariko elkarrizketa: Ioritz Mendizabal Zubeldia, jockeya

"Zaldira igo eta berehala dakigu, biek, gauzak nola joango diren"

14 urte zituenetik, ez du egun bakar bat ere zaldi batera igo gabe pasatu oiartzuarrak. 1988tik lehen mailan lehiatzen aritu da, munduko onenekin orpoz orpo. Ez du erretiroa hartzeko presarik.

IÑIGO ORTEGA MARTINEZ. Antzerkilaria.

[Elkarrizketa] «Futbolean jakituria orokorra den bezala, kulturan ere behar luke»

'Pasaia KM0’ doako antzerki musikatuko zikloa abiarazi du antxotarrak, eta gaurtik igandera Donibaneko Juanba Berasategi aretoan emango dituzte lanak. Azken sarrerak leihatilan eskuratu ahalko dira.

olatz mitxelena larreta

Komunikazio falta eta ezintasuna zeharkatzen dituzten hamar ipuin, Mitxelenaren estreinakoan

Idazle oiartzuarrak 'Arrain hezur bat eztarrian' argitaratu du, Elkar argitaletxearekin. 2021eko Igartza Sariaren emaitza da liburua.

"Aldaketa beharra" aldarrikatu du Lezoko EH Bilduk

Maiatzaren 28ko hauteskundeetarako zerrenda eta lan ardatzak aurkeztu ditu koalizioak. "Proiektua, taldea, gertutasuna eta anbizioa" promestu dituzte.

Poesia solidarioa, Juneren Hegoak elkartearen alde

Noski! liburu dendak antolatuko du saioa laugarrenez. Aurten, Juneren Hegoak elkarteari eskainiko dio saioa.

Oarsoaldeko eskubaloi taldeek udako campusa antolatu dute

Zabalik da Ereintza, Munttarpe eta Donibane Eskubaloia taldeen kirol egonaldian izena emateko epea, 8 eta 12 urte bitartekoentzat.

Sustapen kanpaina berria, udal kirol instalazioetan

Udari begira sustapen kanpaina berria jarri dute abian Fanderiako eta Galtzarabordako udal kirol instalazioetan, herritarrak aktibatzeko.

Herriarteko Txapelketan Paleta Larruz eta Pala Motzean ariko dira EPLEkoak

Final laurdenetako joaneko partidak 19:30ean hasiko dira eta EPLEko Yorel, Eskisabel, Abel, Ruben eta Arregi —azken hori ordezko gisa— emaitza ona lortzen saiatuko dira astebete barru, hilaren19an Agustina Otaola Raketista Profesionala pilotalekuan jokatuko dituzten itzulerako partidei begira.

Igantzik ostiralean piztuko du suziria

Hiru egunez zer gozatu ugari izango da auzoan. Egitarau zabala antolatu dute haur eta helduentzat.

Inspirazioa eta sorkuntza eskutik, Jantziaren Zentroan

Habian! Egoiliarren erakusketaren sortzaileak Jantziaren Zentroan izango dira beren lanak bertatik bertara aurkezten eta sormen ibilbidea partekatzen larunbatean, 11:00etan.

Mendekosteetako bazkaria eta Lizarrara bidaia, Aiton Bordan

Festetako bazkaria hilaren 27an egingo dute. Lehenago, ordea, Lizarra eta inguruak ezagutzeko txangoa programatu dute.

Musikaren unibertsoan murgiltzeko, Musika Eskolako ateak zabalik

Egun ikasle direnek eta berriek hilaren 15era arteko epea dute Lezoko musika eskolan izena emateko. Eskaintza zabala da aukeran.

documenta madrid ander iriarte

'Karpeta urdinak' filmak ikusleen saria jaso du Madrilgo Documentan

Torturaren gaia ardatz duen Ander Iriarteren dokumentalak aitortza jaso du. Eskerrak eman dizkie ikusleei, torturatuei sinesteagatik.

Gaztañoko jai egitaraua aletzen hasi dira

Jaietako lehen eguneko egitaraua zabaldu du dagoeneko Gaztañoko auzo elkarteak. Gainontzekoak, pixkanaka zabaltzen joango dira, egunez egun.

Bihar hasiko da Jostakeitan

Biharkoaz gain, hilaren 17 eta 31n, nahiz ekainaren 7an bilduko dira familiak euskarazko aisiaz gozatzeko, Goiko Plazan.

Isaac Palencia: "Auzoen beharretan jarri dugu fokua programa osatzerakoan"

Udal hauteskundeetarako prestatu duen programa aurkezteko agerraldia egin du gaur Errenteriako PSE-EEk. Isaac Palencia sozialisten bozeramaile eta alkategaiak hartu du hitza; zerrendan lehen zazpi postuetan doazen kideak izan ditu lagun agerraldian

Gehiago