Giza Eskubideen Zinema Jaialdiak baditu irabazleak

Igandean egin zuten Errenteriako Giza Eskubideen Zinema Dokumentalaren Jaialdiko sari banaketa.

Musikarekin hasiko dira Lezoko Euskararen Eguneko ospakizunak

Tomas Garbizu Musika Eskolako ikasleek kontzertua emango dute etzi eskolaren atarian. Larunbatean eta igandean ere badira jarduerak.

Maskulinitate hegemonikoa deseraikitzeko tailerra oiartzun

Maskulinitate hegemonikoa deseraikitzeko tailerra jasotzen ari dira udalean

Udaleko 61 gizonezko langile eta zinegotzi hamar orduko formakuntza saioa jasotzen ari dira, Mikel Otxotorena Fernandezen eskutik.

350 kilo hondakin jaso ditu Itsas Zaintza Sareak

Bilketa igandean egin zuten Pasaian, Hondarribian eta Gipuzkoako beste lau herritan. 250 boluntario bildu ziren ekintzara.

Zuzenketa partzialak aurkeztu dizkio EAJk aurrekontu proiektuari

600.000 eurotik gorakoak dira alderdi jeltzaleak proposatutako zuzenketa partzialak.

Zaintzaren sokari lotutakoak

Duintasuna jubilatuen elkarteak bat egin du hilaren 30eko greba feminista orokorrarekin. Elkarteko Karmele Santos eta Maria Lopez atzera begira jarri dira, emakume gehientsuenen antzera, zaintzak markatu duen bizi ibilbideaz mintzatu, eta bizi duinak aldarrikatzeko.

Eskubidez betea izango den zaintza helburu

Instituzioek adinekoei eskaintzen dieten zaintza eredua eztabaidagai bihurtu da azken urte luzeetan. Horren gaineko hausnarketa kolektiboa eskatzen dutenak gero eta gehiago dira.

Zaintza bera ere zaindu behar delako

Oiartzungo etxez etxeko langileak udalekoak dira. Pozik daude zaintzaren gaia plazara atera delako grebaren deialdiarekin, eta eredu publiko komunitario baten alde egiten dute, beraienaren ildokoa.

Duintasuna eta Palestinaren gaineko mozio bana, biharko plenora

Gutxieneko pentsioen gaineko mozioa aurkeztu du Duintasunak; Palestinaren egoeraren gainekoa da Orereta Palestinarekin Herri dinamikak aurkeztu duena.

Adinberriko obraren arduradunekin harremanetan jar daitezke pasaitarrak

Jarduketekin lotutako zalantzak argitzeko, kontsultak egiteko edo kexak bideratzeko, 635 25 80 51 telefono zenbakia eta posta elektroniko bat ahalbidetu dira.

Papinek I. Futbito Txapelketa antolatu du

Papineko Gazteriak ondutako txapelketa urtarrilaren 6an lehiatuko da, Ibaiondon. Izen-emateak Papineko Instagram kontuaren bitartez egin behar dira, hilaren 31 baino lehen.

Trafiko aldaketak Hospitalillon, Adinberriko lanengatik

Aldundiak jakinarazi du bi zuhaitz moztu behar dituztela Euskadi etorbidean. Jarduketa horiek trafiko aldaketak eragingo dituzte Hospitalillo inguruan astelehenetik aurrera.

Lezoko kaleek argia ikusi dute (Eguberrietakoak)

Atzo piztu zituzten Eguberrietako argiak. Herria girotzeaz gain, bertan erosketak egiteko erakargarri izango dira.

'Izarretara begira' egunez aldatzea erabaki dute.

Albaolak izarrei begira jarriko ditu haurrak

Albaolak 6-8 urte bitarteko haurrei begirako tailer bat ondu du hilaren 17rako, izarrak ardatz dituena. Izen-emateak irekita daude, 5 euroko prezioan.

Pasaiako PSE-EEk osoko zuzenketa egin dio aurrekontu proiektuari

Alderdi sozialistak nabarmendu du aurrekontu horrek ez dituela kontuan hartzen udalerriaren egiturazko arazoak, eta alkateak aipatutako aurrekontu gehikuntza Andoaneagiko obretarako diru laguntzaren ondorio dela.

Urtea bukatzeko, mendi irteera eta babarrun jana

Trintxerpeko Itsastarrak Mendi Taldeak eta Herrerako Mendizaleek 2023ko azken irteera eta babarrun jana egingo dituzte hilaren 17an.

Mintzalaguna egitasmoa aurkeztuko dute hilaren 14an, Donibanen

Aurkezpena kulturgunean egingo da, 19:15ean. Saioaren helburua da Mintzalaguna programa Donibaneko herritarren artean ezagutaraztea eta bertan mintzalagun taldeak sortzea.

gizon eskola oiartzun 2024

Gizon Eskola antolatu dute urte hasierarako

Oiartzungo gizonak gonbidatu dituzte, "deseraikitzera". Eskola horren hirugarren ekitaldia izango da, eta izena eman daiteke jada.

'La Bella Easo' liburua aurkeztuko dute hilaren 11n

Hilaren 11n, Xabier Terrones idazleak 'La Bella Easo' liburua aurkeztuko du Trintxerpeko liburutegian, 19:00etan.

Gehiago