
Hiru urteren ondoren, intxixu, basandere eta sorginak plazara iritsi dira, eta udaletxea hartu dute. Murrizketarik gabeko festak izango dira.

Beraungo eskolaurre zaharra herritarren arretarako bulego eta gizarte zerbitzuetako dotazio bihurtzeko lanean ari dira. Aizpea Otaegi alkateak eta Eneko del Amo zinegotziak obrak bisitatu dituzte.

100 metroko eremua da birnaturalizatuko dutena: erreka ertzeko landaretza berreskuratu, eta ibilgua aldatuko dute.

Eider Rodriguezen 'Eraikuntzako materiala' eleberria izango dute hizpide hileko azkeneko asteartean egingo duten saioan.

Marie Kondoren ordenatzeko metodologia ikasi zuen Sara Etxebestek, eta ordutik, aholkulari lanak egiten ditu, Konmari metodoa laguntza eskatzen dioten etxeetara eramanez.

Bederatzi urteetatik aldapa batetik bestera jauzika dabil errenteriarra. 16 urterekin munduko onenekin lehiatzen dabil scooter modalitatean. Lezon skate park erraldoia eraiki du aitarekin batera, irakasle ere bada bertan.

Arhane Etxeberriak 'Olatua' belaontziko jabeak antolatutako lehiaketara 'Sukaldeko leihotik' argazkia bidali du. Gaur bukatuko da bozketa.

1984ko martxoaren 22an, sarraskia gertatu zenean, Donibanen egon ziren polizietako zazpik inputatu gisa deklaratuko dute Donostiako auzitegian. Lau gizon tiroz hil zituen gau hartan Espainiako Poliziak badian.

Erleak desagertzen ari dira, batez ere, liztor asiarraren gehiegizko populazioaren ondorioz. Bidasoako Erlezainak elkarteko kideak aspaldidanik kezkatuta dauden arren, 2022ko «triskantzarekin», egoera gero eta larriagoa dela diote.

Koldo Mitxelena ikastetxeko jolastoki estaliak hartuko du zikloaren lehen emanaldia, 12:30ean hasita, eta jai giroan egingo du.

Bakarrizketa taularatuko du Landetxen, maiatzaren 5ean. Sarrerak 8 euroan salgai daude; egunean bertan ez dute salduko.

Auzotarren iritziz, udalaren eta beste erakundeen partetik "utzita" dago auzoa. EH Bilduk horri aurre egiteko konpromisoa bere egin du.

Ardura hori bere egin nahi dutenek maiatzaren 11ra arteko epea dute eskaera aurkezteko. Udalbatzarena da azken erabakia.

Horiek hauteskunde programan txertatuko dituela adierazi du Lezoko PSE-EEren alkategaiak. Parte hartze prozesua egin dute sozialistek horiek biltzeko.

Asier Veintemillasen lana aukeratu du epaimahaiak Gaztañoko jaiak iragartzeko.

ArkaHitzak iniziatibaren barruan saioa egingo dute Arkaitza tabernan.

Errenteriako Udalak antolatu du odol ematea.

Izen ematea zabalik da, ostegunera arte: Orki tabernan edo Xoxolurren posta elektronikoaren bidez egin daiteke.

Sortu nahi duten energia komunitatearentzako bederatzi izen proposatu dituzte. Hilaren 29ra arte eman daiteke botoa.