TAHER ALI. Al-YUDUR GAZTE PALESTINARREN ANTOLAKUNDEKO KIDEA

"Palestinak, zapaldua den artean, eskubide osoa du defendatzeko"

Taher Ali Al-Yudur Gazte palestinarren antolakundeko kidea da. Justizia, deskolonizazioa, askapena eta itzulera dute aldarri gazte horiek. Palestinaz ariko da bihar Gaztañoko auzo lokalean.

Pasaiako udal tasa eta zergak %3 igoko dira datorren urtean

Hiru urtez izoztuta egon ondoren, ordenantza fiskalak eguneratzea erabaki du udal gobernuak. Igoera handiena, hondakinen tasan.

Euskararen kontrako "oldarraldi judiziala" gaitzetsi dute Pasaian

Udaleko hautetsiek, langileek, eta herriko eragileek azaroaren 4an Bilbon egitekoa den manifestaziora joateko deia egin diete pasaitarrei.

Ameztiren basolana Epertxo eta Arkirun inguruan

Udan hasi ziren lanekin, eta udazken zein neguan jarraipena izango dute. Auzolanetan nahi duen orok parte har dezake.

Hiru txango eta babarrun jatea Urdaburu Egunean

Azaroaren 26an egingo dute, igandearekin. Babarrun jatea Arritxulon egingo dute, eta bertan zein txangoetan parte hartzeko izena eman behar da.

Inoiz baino "beharrezkoagotzat" jo dute Palestinarekiko "elkartasun uholdea"

Orereta Palestinarekin Herri dinamikak bat egin du ostiralean deituta dagoen elkarretaratzearekin eta ondorengo Al-Yudur elkarteak emango duen hitzaldiarekin.

Baraua egingo du Jesus Mari Etxeberria 'Goierrik', Palestinaren alde

Egun beteko baraua egingo dute hainbat euskal presok Palestinarekin elkartasunez.

LGTBI+ Politiken Aholku Kontseiluak azaroan hasiko du bidea

LGTBI+ politiken inguruan hausnartu, iritziak trukatu, eta lankidetzan aritzeko udalaren eta herritarren arteko topagunea izango da.

Errenteria Top Fighters txapelketaren laugarrena, igandean

Txapelketaren laugarren ekitaldia hartuko du igandean Agustina Otaola pilotalekuak 17:00etan hasita. Antolaketan, Kenthai kluba.

gau beltza 2022

Gau Beltza gau bakarra izatetik aste izatera pasatuko da

Zortzi ekitaldi izango ditu aurtengo Gau Beltza Asteak. Abaraxka ludotekarekin batera beste hainbat eragile ari dira prestaketan.

Urdabururen XXXIV. Bizikloia, azaroaren 25ean

Zazpina kilometro korrika eta txirrindaz osatu beharko dituzte parte hartzaileek, eta hemezortzigarrenez omenaldia egingo diote Eneko Arcelusi.

BEHOBIA-DONOSTIA

Denboraren zaindari eta korrikalarien bidelagunak

Aurtengo Behobia-Donostian 30 erbi izango dituzte bidelagun korrikalariek, hamasei gizon eta hamalau emakume. Antxotarrak Lasterkari Taldeko hiru kide izango dira haien artean.

arditurri alaiart mosaikoa

Arditurriko mosaikoa bukatzeko herritar bila ari da Alaiart

Udalak Alaia Gaztelumendiri eskatu zion meatzariei aitortza egingo dien mosaikoa. 12 urtetik gorako edozein oiartzuarrek eman dezake izena.

Errenteriako Udaletxea.

"Lizarran gertatutako erailketa matxista erabat gaitzesten dugu"

Adierazpen instituzionala egin dute udal talde guztiek adostuta; bat egin dute mugimendu feministak antolatutako elkarretaratzearekin.

lihoa erakusketa oiartzun

Lihoarekin arropa egiteko prozesua azalduko dute bihar Bixen Larzabal eta Estanis Urdanpilletak

Bixen Larzabal eta Estanis Urdanpilletak azalpenak emango dituzte. Erakusketa ikus daiteke hilaren 16ra arte.

Indarkeria bikarioa salatuko du bihar mugimendu feministak

Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxaren deialdiarekin bat egin du Oreretako Asanblada Feministak; elkarretaratzea egingo dute 19:00etan Niessen Merkatalgunearen sarreran.

oinherri proiektua

Haurren partaidetza sustatzeko proiektu pilotuan parte hartuko du udalak

Haurrak ahalduntzeko eta aniztasunari ahotsa emango dion parte hartzearen kultura berri bat sortzea du helburu proiektuak.

Xenpelar Saria jokatzeko prest dira

Xenpelar Sariaren hogeita zazpigarren ekitaldia egingo dute.  Horri begira, kanporaketak jokatuko dituzte hilaren 17an—ostirala— 24an—ostirala— eta abenduaren 1ean —ostirala—.

Turismo sektoreko enpresek Instagramen trebatzeko aukera izango dute

Instagramen 'Reels' lanabesa nola erabili azalduko diete turismo sektoreko enpresei hilaren 22an egingo den formazio ikastaroan.

Ikuska film laburren zikloa, hilaren 11tik 25era

Hilaren 11tik 25era Pasaiako Badiaren Nazioarteko XXV. film laburren erakusketa egingo da. Orotara, 26 film labur proiektatuko dira lehiaketaren barruan.

Gehiago